Dokuteka
Euskontu: maukak euskaraz
Askotan entzuten dugu egun zein garesti dagoen dena eta zein zaila den gutxirekin bizitzea. Zailtasun horiei aurre egiteko sarean gero eta web atari gehiago ditugu zenbait zerbitzu eta produktutan beherapen bereziak eskainiz. Hori da landuko dugun gaia
Entzungo duzun elkarrizketa honetan Euskontu izenarekin ekainean martxan jarri den ekimen baten berri izango duzu Xabier Unanueren eskutik.
Interneten mauka bila aritzeko, azken txolloen ehizan aritzea azken aldian ofizio bilakatu dute askok. Orri askotan euren izenak eman, mezuak jaso eta ofertarik erakargarriena aukeratzen dute, jatetxeetara joateko, ikastaroak egiteko edota aparailu modernoak prezio erakargarri batean lortzeko. Ez da broma eh! Xabier Unanue, eguerdi on! Ziur naiz zu horrelakoak egiten ibiltzen zarela maiz.
- Bai, eta kolekzioa egiten dut hainbeste e-mailekin eh! Milaka eta milaka aukera ditugulako eta askotan ba, enpresa handiak ezkutuan egoten dira hauen atzean. Halere, gaur beste bat proposatu nahi dizuegu, euskontu izena du eta zerbitzu denak euskaraz eskaintzen dituen web gunea dela esan dezakegu. Telefonoaren bestaldean Harkaitz Zukuntza dugu, bertako langilea.
- Kaixo Harkaitz! Zer moduz!
- Euskontu zer da? Deskontu horiek gertuago ikusiko ditugulako hemengo dendetan edo?
- Hori da! Batez ere, da euskaraz gozatu ahal izango diren eskaintzak, hori da berezitasuna edo.
- Euskaraz gozatu ahal izango diren eskaintzak. Adibide batekin akaso hobeto ulertuko dugu
- Hori da! Ba, esan genezake badaudela webgune dexente eskaintzak eskaintzen dituztenak eta beren plataformak euskaraz ere agertzen direnak baina, gurean, erosten duzuna ba, produktua, zerbitzua euskaraz izango duela bermatzeko egin dugu, hau da, ikastaro bat egiten badugu ikastaro hori euskaraz izango da, produktu bat erosten baldin badugu produktu hori jasotzen duguna azkenean….
- Erosketa bera bakarrik ez baizik eta erosten duzun produktu hori ere bai.
- Hori da! Zerbitzua edo.. hau da, jasotzeko unean ba, negozio horrek bermatzen du ba, euskaraz eman dezakedala ba..
- Zerbitzua edo dena delakoa. Tira
- Eta zenbat irauten dute txollo edo mauka horiek?
- Oraintxe bertan hasi berriak gara, ekainean ireki dugu, eta ba, gure epea normalean astebetekoa izaten da.
- Orain adibidez zuen webgunean www.euskontu.com-en sartuko bagina zer dago oferten artean?
- Ba, oraintxe bertan, adibidez Eguzkilore dendaren erloju bat, gizonezkoentzako erloju bat, gero dago Donostian ikastarotxo bat, beno ludoteka antzeko bat txikienentzat 3 eta 10 urteko txikientzat, eta adibidez Andoaingo zentro batean ongizatea berreskuratzeko edo badaude tratamendu batzuk eta.. oraintxe bertan…
- Eta hori bertara joan baino merkeago zuenean..
- Hori da! Gu negozioarekin kontaktuan jartzen gara eta beraiekin ba eskaintzak adosten ditugu eta beti, normalean izaten da behintzat % 20ko beherapenarekin.
- Behintzat % 20?
- Bai, behintzat, normalean % 20ko beherapenarekin, hori da!
- Hori adosten duzue komertzio horrekin, eta komertzioak pentsatzen dut baiezkoa ematen dizue astebete horretan jendea jasoko duelakoan ezta?
- Hori da! Normalean beraientzat promozioa izaten da, hau da, .. beno, esan behar daukat adibidez Argiarekin elkarlanean gaudela eta orduan Argia aldizkarian agertzen direla baita ere gure eskaintzak eta orduan beraientzat promozioa da, hau da, gure webgunetan agertzen da, gure sare sozialetan hedatzen dugu eta baita ere Argian agertzen da. Beraz, promozio aldetik ez beti erosten delako baizik eta promozio aldetik ba publizitatea..
- Azaldu egiten direlako ezta?
- Publizitatea da, hori da!
- Harkaitz, erabiltzaile batentzat nola izango litzateke prozesua? Suposatzen dut hasiera batean zuen orrian sartu behar dela baino zein izango litzateke erosi arteko prozesu hori?
- Bai, ba, beharrezkoa da izena ematea, izena eman behar da edozein plataforman bezala. Izena ematerakoan datutxo batzuk eman behar dira, garrantzitsuena esan genezake e-posta dela, gero e-posta horretan baieztatu beharko da erregistroa edo.. Eta hortik aurrera, erosketa prozesua oso erraza da, hau da tpv birtual bat dago, baita ere PayPal zerbitzuarekin ba ordaindu daiteke, eta di-da batean, minutu batean edo .. erosi daiteke.
- Euskal Herri osoko komertzioekin ari zarete elkarlanean dagoeneko?
- Bai, beno, esan behar dugu honen atzean kultur eta euskara elkarte bat dagoela, Donostiakoa, gu batez ere Donostian hasi gara oraintxe bertan, baina, osea.. zabalduta gaude Euskal Herri mailara edo .. eta badaude negozio batzuk Euskal Herri mailan ba zabaltzen ari direnak eskaintza. Baina batez ere ba, Donostia aldean ari gara gu komertzial lanetan, hau da, negozioak bilatzen, bai.
- Orain hastapenetan, jakina!
- Harkaitz, eta beste aldean, eh, deskontu horiek jasotzen dituzten bezeroen aldean , astero-astero zenbatek jasotzen du dagoeneko deskontuen e-maila?
- Bai, esan nahi duzu harpidetzen direnean buletinera
- Hori da, zenbat harpidedun dauzkazuen alegia.
- Gutxi gorabehera 500, 500 bai oraintxe bertan, bai
- Hasi berriak dira baita ere. Esan beharra dago
- Zenbaki polita hasteko!
- Hasi berriak gara. Baita ere euskara hutsean da gure web gunea, eta euskara hutsean egiten dugu dena., orduan pues alde horretatik..
- Lan gehixeago egin behar da. Mugak izaten ditu hasiera batean eta beno ba lan egitea tokatzen da, besteetan baino gehiago.
- Udan lana egitea egokituko zaizue zuei ere bai. Eh, hasieran zaudete eta ez dakit ya dagoeneko webgunea martxan jarri duzue, hasi zarete eskaintzen. Zer nolako erronkak dituzuen edo zer egitasmo adibidez.. kurtso berrirako.
- Oraintxe bertan ezagutzera eman, batez ere ezagutzera eman gutxika ..bai, negozioak bilatu euskararekin konpromiso hori hartzen duten negozioak bilatu. Eta gero ezagutzera eman eta ezagutzera emateko adibidez, pentsatu dugu Kilometroak eta Nafarroa Oinez-eko horrelako jaietan ba zerbait egitea, eh, hau da, euskara bermatzen den edo euskara sustatzen den edozein lekutan gure izena agertzea. Horretan arituko gara, eta gutxika ba ezagutzea.
- Ba, errepikatu gure saioan, izena diot enpresarena…
- Euskontua aipatzea esaten zuen Harkaitz, berriro aipatzea euskontua jendeari buruan geratzeko.
- Bai ba, webgunea www.euskontu.com eta gero facebok eta twitterren gaude, ba, facebok eta twiterren euskontu hitza bilatzearekin ba bertan edukiko dute beti gure berri.
- Ea ba oferta politenak lortzen dituzuen
- Harkaitz, eskerrik asko eh!
