Parisen edukazio txarrekoak?
Batzuek diotenez, Parisen turistekin oso edukazio txarrekoak dira. Hori horrela ote da?
Elkarrizketa honetan, Xabier Madariaga kazetariak galdera horri erantzunez Parisekin loturik dagoen albiste bat emango digu. Bide batez, turista modura Parisen mugitzeko gomendio bat ere emango digu.
Paristik etorri da kasu honetan albistea. Mundu osoan edertasunagatik ezaguna den hiriak neurri batzuk hartu dituelako, eh Maider!
- Ba, bai, eh, ze Paris ezagutzen dugu Eiffel dorreagatik eta Montmartregatik, baina baditu beste ospe batzuk ere hain txukunak ez direnak, adibidez, edukazio txarreko jendea dagoela Parisen.
- Bai, alegia, oso zakarrak direla.
- Bai, jendea eta batez ere turistak ez dituztela ondo tratatzen.
- Bai zerbitzariak, bai hoteletako beharginak, oso-oso zakarrak direla. Eta horri erremedioa jarri nahi diote Xabier.
- Hori da. Paris munduko hiririk bisitatuena da, baina turistekin, esan duzue, oso zakarrak dira. Hori diote behintzat inkestek, eta Frantziako hiriburuko agintariek ba, … konpetentzia gero eta prestatuagoa ikusten dute. Londresek, esaterako, ezatsegin edo zakar fama hori aprobetxatu dezakeen beldur dira, eta aste honetan bertan sei orriko gida bat argitaratu dute, Do you speak touriste? hori da gidaren izenburua eta turismoarekin, ba, tratua dutenen artean banatu duten gida da: 30.000 ale, dendari, taxista, zerbitzari, beno.. guzti horien artean banatu dituzte.
- Eta zer jartzen du bertan? Aholkuren bat baduzu hor guri emateko?
- Beno, era guztietako gomendioak daude: britainiarrekin, abididez, euren izena erabili behar dela eta ez abizena, badakizue frantsesak, asko, abizena erabiltzen dutela, beno ba britainiarrekin izena erabili behar dela diote, italiarrei beti eskua eman behar zaiela, amerikarrei prezioak argi eta garbi utzi behar zaizkiela hasiera-hasieratik, eta txinatarrei ba… irribarre batekin eta Kaixo! euren hizkuntzan esanda, Ni hao! Esanda asko irabazi duzula dio gida horrek. Euskaldunei buruz ez dut ezertxo ere bilatu.
- Ez duzu ezer topatu baina, gida hori eskuratzen baduzu, bat gorde guretzat eh, munduan zehar ibiltzeko.
- Eskuratu dut eta gainera, interneten ere badago.
- Ah, bai eh, ah… sarean ere badago! Ba, oso ondo etorriko zaigu, munduan zehar gabiltzanean.
- Edozein kasutan Xabier,… Maider zuk galdetu.
- Benetan edukazio txarrekoak dira?
- Alegia, zakarrak dira paristarrak?
- Zure esperientziagatik!
- Taxizaleak, autobus-gidariak, kamareroak, jatetxetako beharginak…
- Paristarrak orokorrean ez, baina nik esango nuke … turismoarekin tratua dutenak .. bai, nahiko zakarrak direla. Eta nik beti gomendio bat ematen diet hona turismoa egitera datozen lagunei: jatetxe bat bilatzerakoan monumentu garrantzitsuenetatik aldendu behar direla, eta ez turistada ordainduko dutelako ez, baizik eta, zenbat eta monumentuetatik gertuago egon, txarrago tratatuko zaituztela, hori argi dagoelako. Han, leku horietan, esfortzurik gabe, beti bezero pila bat dute, eta badakite ez dutela turista ondo tratatu behar.
- Tira, Xabier, baina hori esanda, egia esan, Paris guztia monumentua da, banlieue-ra (behe-auzoa, aldiria) joan behar genuke, orduan, ez?
- Beno, badira badira auzoetan ere… monumenturik gabeko leku asko eta oso plaza politak…, eta beno, leku turistikoetatik urrun daudenak, nik uste hor bilatu behar direla jatetxeak eta dendak ere. Espainiarrei buruz hitz egiterakoan gidak dio gratis, doan diren gauzak bilatzen doazela, eta ez dakit nik.. merkatariak horretarako oso prest egongo diren.
- Baina abisatuta daude orduan.
- Hori da, abisua behintzat eman diete.
- Irribarreak ere izan litezke doan.