Dokuteka
Cohousing-a
Bizitzeko beste modu bat da hau, "cohousing" bezala ezagutzen den fenomeno hau. Europan eta beste zenbait tokitan -Danimarkan, esaterako- ezaguna da, nahiz eta hemen ez horrenbeste. Komunitateari ematen diote garrantzia, taldeari. Bizilagunekin tokiak, lanak edo ekintzak konpartitzen dituzte. Bakoitza bere etxean bizi da, bere eremu pribatua du, baina bizilagunekin gauza batzuk partekatzen dituzte. Gai horren inguruan jardun dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan
ESATARIA. Bizitzeko beste modu bat da hau, “cohousing” bezala ezagutzen da, Europan eta hainbat tokitan, Danimarkan, esaterako, ezaguna da, Maria, housing-a.
MARIA. Housing-ean bizitzea erabakitzen dutenek komunitateari ematen diote garrantzia, hau da, taldeari, ezta? Bizilagunekin gauzak, izan daitezke tokiak, lanak edo ekintzak konpartitzen dituzte. Hortxe jarri dugu adibide bat: garbigailua, autoa edo wifia. Bakoitza bere etxean bizi da, bere eremu pribatua du, baina bizilagunekin hainbat gauza konpartitzen dituzte. Izan daiteke garbigailua, autoa; adibideak asko dira. Batek ezin dituela ba haurrak zaindu. Ba bizilagunak ahal badu, ba haurrak zaintzen dizkio. Cohousing-a, etxeak ere guztien artean, kooperatiba bat osatuta eraikitzen dituzte, guztiak eraikin berean bizitzeko.
E. Beno, cohousing mugimendua oso ondo ezagutzen du Ritxar Bacetek. Ritxar, hola, ongi etorri!
RITXAR BACETE. Kaixo, egun on!
E. Beno, normalean etxe bat erosi behar dugunean, Richard, etxeari begiratzen zaio: zenbat metro dituen, kokapena, eguzkia… Baina zuek taldeari, ondoan nor biziko den jakiteari ematen diozue garrantzia.
R. B. Bai. Eske nik buelta emango nioke galdeari, ezta?
E. Bale. Emaiozu buelta.
R. B. Pentsatu dut, etxe bat erosterakoan ondoan dauzkagun pertsonak ez zaizkigu axola? Eta interesgarria da pentsatzea cohousing-ari buruz pentsatzen ari garenean da, hori ba, txip-aldaketa bat sortu behar dugula, ezta? Orduan konturatzen zara ba hori, etxe bat aukeratzerakoan zer izaten dugu kontutan? Metroak, zenbat kostatzen duen alokairuak edo, edo erosteko zenbat eskatzen diguten, zenbat logela dauzkan, non dagoen kokatuta… baina ez zaigu batere axola nor, nor bizi den gure ondoan. Eta nik uste dut hori, orain dela urte asko gure gizartean bazeuden beste balore batzuk. Komunitateak beste toki bat zeukan, eta nolabait, komunitatetik, bizitza horretatik ateratzen genituen, ba hori, fabore batzuk, eta orain, gaur egun gure gizartean gaur daukagun eredua kontsumismorako egokiena da. Eta guk planteatzen duguna bizitza sostenible, amable eta lasaiago bat izateko berreskuratu behar ditugula nolabait komunitatearen balore positiboak.
E. Beno, garai batean bizilagunari gatza eskatzen zitzaion. Igual zure amak bidaliko zintuen zu gatz bila bizilagunarengana, Ritxar.
R. B. Aldaketa horiek ikusten ditugu. Gaur egun bizi garen tokietan joaten gara ondoan bizi den pertsonari galdetzeko ea, ea nola dagoen… ez bakarrik gauzak eskatzeko. Imajinatu, baita ere, gaur egun krisia etorri zaigula, eta lehen geneukan eredu kontsumista hori, ez digu balio ondo bizitzeko. Gauza bat argi dago: gure bizitzetan zaintza ezinbestekoa da: jaiotzen garenean zaintzen gaituzte bizitzeko, eta dena ondo badoa, zahartzaroan ere zaintzak behar ditugu. Eta pentsatzen baduzu gure etxeen estrukturan: Non, non zaindu pertsonak? Haurrak? Bai zaharrak? Edonork istripu bat izaten duenean eta elbarritzen garenean, etxeen estrukturak, eta gure bizitzaren estrukturak zaintza alde batera utzi du. Eta guk planteatzen duguna da gu bizi garen tokiak aukera eman behar digula hobeto bizitzeko, ba zuk aipatu duzuna lehen, ba Danimarkan, toki askotan, daukatena da bakoitzak bere etxea, bere esparru pribatua, baina gero, adibidez, haurrak zaintzeko ludoteka bat, edo haurtzaindegi bat, haurtzaindegi komunitario bat daukate. Orduan…
M. Hau da, eraikin batean ez?
R. B. Hori da.
M. Hainbat pisuk, hainbat etxek badaukate umeentzako jolas-eremu bat, esaterako.
R. B. Hori da. Hori da. Imajinatu pertsona zahar bat baldin badago eta zaintza behar badu, behar duzu toki egoki bat. Adibidez, imajinatu, toki askotan egiten dutena da… bere… apartamentuan daukazu zure sukalde txikia baina gero nahi baldin baduzu konpartitu dezakezu bazkaria, afaria, beste bizilagunekin… Klaro, horrexetarako antolatu behar gara…
E. Klaro!
R. B. Eta nik uste argi esan behar dugula konfliktoak sortzen direla, baina nik uste dut argi esan behar dugula inteligentzia emozionala aplikatzen badugu gure bizitzetan ere, ba azkenean dauzkagun konfliktoak dira bizitzaz ikasteko nolabait, eta kontuan izan behar dugu cohousing batean pentsatzerakoan da, osotasun intentzionala, zuk erabaki duzu, erabakitzen duzu norekin bizi nahi duzun, eta zertarako. Eta ze bizitza-mota eraman nahi duzun.
M. Esperientzia, ez dakit, hippyak eta datozkigu burura, 60. hamarkadako komunak eta… Honek txip edo mentalitate-aldaketa eskatzen du, Ritxar?
R. B. Bai. Jende askok planteatzen du. Cohousing-ari buruz hitz egiten dugunean jende askorengan sortzen dena da beldurra: hau.. zer gertatuko da? Izango da…
M. Bai.
R. B. Hippy-komunen buelta? Badauka espiritu …
E. Ukitu bat badauka…
R. B. Badauka espiritu komunitario horren zerbait, baina planteatzen dena da hipismo postmodernoa.
E. A ze polita!: hipismo postmodernoa.
R. B. Nolabait, nik uste bakoitzak balore handia ematen diogula gure esparru pribatuari. Nik uste hori ondo dagoela; ez dugu planteatzen hau albo batera uztea, baizik eta balorean jartzea, gure esparru pribatua zaintzea, mantentzea… Imajinatu apartamentu bakoitza konpletoa da, zuk egon nahi baduzu bi hilabete beste bizilagunak ikusi gabe, egin dezakezu, zure bizitza autonomoa eraman dezakezu, baina aukeratu nahi baldin baduzu, posible duzu besteekin egotea, besteekin kotxea konpartitzea…
E. Bai.
