Dokuteka
Pragako metroan bagoi bereziak prestatuko dituzte bikotekide bila dabiltzanentzat
Pragako metroaren arduradunei bururatu zaie garraio publikoaren erabilera sustatzeko, maitasuna, modurik onena izan daitekeela.
Kudeatzaileek esan dute: “Zergatik ez jarri bagoi berezia ezkongabeentzat?”
Ana Aizpiri (Berriemailea): Metrora sartzea ez da irrikaz leher egiteko gauza. Hori jende ugari dabilela, Praga hirian egunero milioi erdi lagunetik gora, jakina, irakurtzen edo pantaila ttattar bati begira. Hau salbuespena da, metroaren kudeatzaileek bezeroak gehitu nahi dituzte eta zerbait gehiago.
Filip Drapal (Pragako Garraio Elkartearen bozeramailea): Garraio publikoa jendea ezagutzeko aukera bezala aurkeztu nahi dugu, metroan, esaterako, jendeak topo egin, denbora pixka bat elkarrekin eman eta, agian, harreman luzeagoa izan dezake.
Ana Aizpiri: Kudeatzaileek esan dute: “Zergatik ez jarri bagoi berezia ezkongabeentzako?” Ikusten denez, jendea ez da horren pragmatikoa: “Ez dut uste horretarako erabiliko litzatekeenik”. “Zertarako ba?” “Agian gauza lotsagarriak-edo gertatuko lirateke”.
Momentuz ideia bat da, inkesta egingo dute. Mutil honen ustez, ideia bezala, tira, baina metroa ez omen nesken atzetik joateko lekurik aproposena. Metroa, lanerako txangoa, eskola, ordurako heltzea, maitasunaren alderantzizkoa dena. Halere, inkestatik baietza aterako balitz, udazkenean Pragan maitasunaren bagoia metroan.
