detalle dokuteka-generico-fitxa

Inurrien konplexutasunera begira jarri da Mariasun Landa

'Inurrien Hiztegia' ipuin laburren bilduma aurkeztu du Mariasun Landak: helduentzat argitaratzen duen fikziozko aurreneko liburua da.

Mariasun Landak "Inurrien Hiztegia" ipuin laburren bilduma aurkeztu du, Pamiela argitaletxearen eskutik. Landak helduentzat argitaratzen duen fikziozko aurreneko liburua dela esan daiteke.
Esan nahi duena zehatz erritmoz eta artifiziorik gabe idazten du garden Mariasun Landak. Orain besapean dakar helduentzat bere fikziozko aurreneko liburua dela esan daitekeena "Inurrien Hiztegia".
Haur eta gazte literaturarena arloan gehien itzuli eta saritu den idazlea da Landa, ia 40 liburu ditu kalean.
Inurriak agertzen dira narrazio labur guztietan. Inurriek betidanik liluratu dutelako duten gizarte antolaketagatik. Jendearen jarduera umorez, ironiaz jorratzen ditu. Itxuraz sinpleak, laburrak, zehatzak baina sakonak eta trinkoak soiltasun landua dutela dio Landak, tuitak bezain egunekoak.
Lerro eta hitz gutxitan harrapatu nahi du irakurlea eta irakurketa ernea eskatzen du.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esan nahi duena zehatz, erritmoz eta artifiziorik gabe idazten du, garden, Mariasun Landak.
Orain besazpian dakar helduentzat bere fikzioko aurreneko liburua dela esan daitekeena, Inurrien hiztegia.
Mariasun Landa.- Narrazio laburren bilduma bat. Hiztegiarena izan da zerbait oso konbentzionala, nolabait ipuin desberdinak antolatzeko forma bat.
Haur eta gazte literaturaren arloan gehien itzuli eta saritu den idazlea da landa, ia berrogei liburu ditu kalean.
Mariasun Landa.- Santutasuna, inurri batek santu izan nahi zuen eta ez zekien nola eta jakin gabe hil zen.
Bai, inurriak agertzen dira narrazio labur guztietan. Inurriek betidanik liluratu dutelako, duten gizarte-antolaketagatik.
Mariasun Landa.- Errebindikazioa baino, da pixka bat giza jokabide eta jarrera zenbaiten… kritika ez dut esango, barre egitea pixka bat gutaz, baina inurrien bidez.
Tuitak bezain egunekoak.
Mariasun Landa.- Liburuan agertzen da esaldi ironiko bat, ba SMS, tuit eta WhatsApp ohituta gaudenez gero, ba literaturari ere nolabait eskatzen diogula labur izatea.
Lerro eta hitz gutxitan harrapatu nahi du irakurlea eta irakurketa ernea eskatzen du. Trukean, inurri-muxua utzita agurtzen gaitu.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
13-05-2013

x61pRelaContWAR

16289742
01:43

x61pViewCountWAR

3229

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR