detalle dokuteka-generico-fitxa

Etorkinak legeztatzeko bidean AEBetan

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) etorkinen egoera legeztatu nahi dute. Horren inguruko berri laburra eman dute Euskadi Irratian. Estatubatuarrek nolako jarrera izan duten historian zehar immigrazioaren aurrean azaltzen du entzungaiak.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Estatu Batuetan Barack Obama presidenteak legeak eta arauak aldatu nahi ditu, bertan paperik gabe bizi diren etorkinen egoera erregulatzeko. Hiru ardatz nagusi ditu planak: mugak eta sarreraguneak indartu eta delinkuentziari aurre egin, visa-sistema erraztu eta etorkinei baldintza batzuk betearazi: ingelesa ikasi, isunak eta zergak ordaindu eta non dauden jakin dezatela, bertako historia apur bat ikasi dezatela, alegia.
    Estatu Batuek 315 milioi biztanle dituzte. Horietatik 40 miloi etorkinak dira, eta horietatik 11 milioi ilegalak edo paperik gabeak. Estatu Batuetako historia benetan bitxia da, etorkinen herrialdea baita. XVIII. mendean ia hutsik zegoen, bertako indigenak gutxi ziren eta erabat sakabanatuta bizi ziren lurralde zabal haietan. Berrehun urteko epean iritsi dira bertara gaur egun euren burua estatubatuartzar dutenak, eta etorkinei sarrera ukatzen dietenak.
    Baina hori beti gertatu da. Urte batzuk edo hilabete batzuk besterik ez zeraman jendea portura joaten zen iristen zirenei oihukatzeko ongi etorriak ez zirela eta itzuli zitezela esateko. Irlandan, XIX. mendearen erdialdean, benetako gosetea pasa zuten. Milaka eta milaka irlandar abiatu ziren Estatu Batuetara gosez ez hiltzeko. Asko barkuan hiltzen ziren, eta beste asko bizitza guztirako zorretan geratzen ziren bidaia ordaindu ahal izateko. New Yorkeko portura iristen zirenean han zeuzkaten zain lehenago iritsitakoak, itzul zitezela eskatzeko. Gaur egun jatorri irlandarra duten estatubatuarrak 40 milioi dira eta bertako talde aberats eta indartsuena osatzen dute.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
04-02-2013

x61pRelaContWAR

16286695
00:01:42

x61pViewCountWAR

3597

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR