Dokuteka
Jasone Osoro idazlea
Jasone Osoro idazleari eginiko elkarrizketa honetan bere biografiaren berri izango dugu.
2. zinta /02.18.14
Transcripción:[+]
Transcripción:[-]
Andoni Aizpuru: Gabon, Nerea.
Nerea: Gabon, Andoni.
A. A.: Entzun duzu, ezta, bikotea nola jarri zaigun?
N.: Bai, ez zuela joan nahi, aizu.
A. A.: Ez zuten alde egin nahi, bazegoen zer hitzegina…
B.: Eta tokia ere bageneukan, hortaz...
A. A.: Bueno, noren kontuak gaur?
Jasone Osoro: Bueno, ba zuk aipatu duzu lehenago, Jasone Osoro, berehala ikusiko duzue iruditan. Hortxe, Elgoibarren aritu ginen hizketan eta, bueno, ba, horixe, Tentazioak liburua idatzi zuen emakume honek orain bi urte. Horrexegatik egin zen ezaguna eta Elgoibar aukeratu zuen berak zita egiteko toki bezala. Orain Donostian lan egiten du, “Sorginen laratza” ETBko programan, eta Donostian bizi da, baina Elgoibar berak erreibindikatzen du bere jaioterri bezala. Hantxe ditu familia, lagunak, eta hainbat urtetan han bizi izan da.
A. A.: Eta Donostiara joan da bizitzera, e?
N.: Bai, jakina, lana…
A. A.: Donostia, e, … kanpo, Mekatxis…
N.: Bai, horrela izaten da. Hortxe San Bartolome eliza…
A. A.: Feri eguna zen?
N.: Bai, merkatua zegoen eta erreibindikatu nahi izan zuen gainera Elgoibarrek beti oso irudi gogorra izan duela, industriaren gainbehera, droga ere ba oso bortizki sartu zen herri honetan baina orain bai, ikusi duzue, eliza, aurpegi berriarekin, garbituarekin…
A. A.: Loreak, udaberria… primabera…
N.: Ba goiz oso batez aritu ginen hizketan, bere proiektuei buruz, badakizue, esku artean beste liburu bat prestatzen ari da…
A. A.: A, bai? Eta jakin behar genuen?
N.: Bai, bai, kontatuko dizkizuet gero horrela gauzatxo batzuk, asko-asko ezin da kontatu, proiektuak, beti ere, horrela, erdi gordeak izaten dira… proiektuei buruz hitz egin genuen, hortaz, etorkizunari buruz, gaur egun ere zertan dabilen, esan dugun bezala, gidoigile da bera “Sorginen laratza” programan, eta iraganari buruz ere tartetxo bat hitz egin genuen, haurtzaroko kontuak, ikastolak eta abar, eta hauxe da berak, Jasone Osorok, bere haurtzaroari buruz egin zuen argazkia.
J. O.: Nik uste dut oroitzapenak direla beste edozein haurrarenak bezalakoak, horrelako kolunpiotan lagunekin, edo gometan, soka-saltoan… ez dakit, eskolako momentuak… momentu batzuk onak, beste batzuk ez hain onak… lagunekin borrokak, ez dakit… eta batez ere, familiarteko giro bat, ez? Lagunak eta gero familia. Gurasoak eta ahizparekin batera eta bestera, eta nik uste pixka bat haurtzaro normal bat, haurtzaro zoriontsu bat, azken batean, ez, ona.
A. A.: Ba ez da gutxi, ezta, halako oroitzapena izatea?
N.: Bera haurtzaroko argazkia.
A. A.: Geroari baikor begiratzeko.
N.: Gero ikasketak, Leioan, Kazetaritza ikasketak, hantxe bertan, Elgoibarren, Herri Aldizkarian ere lan egin zuen urte batzuk, "Barren"en, eta, gero, ezaguna… lehen aipatu duguna ere, Tentazioak liburua atera zuen orain dela bi urte.
A. A.: Izan zen “Bertatik Bertara”n, gogoan daukat, bai, artean ez zen oso ezaguna, ezta, Tentazioak, Jasone Osoro, eta geroztik…
N.: Bai, zeresana sortu zuen liburuak, ezta? Neska gaztea, eta tentazioei buruz idazten, eta abar. Gero, telebistan ere aritu zen, eta, bai, berak hori aitortu zigun, liburu hark nolabait ere markatu egin duela bere bizitza, eta hauxe da hurrengo argazkia, orainaldiaren, gaur egungo, egun honen argazkia.
J. O.: Ni kazetaria naiz eta pasatu naiz alde batean egotetik, kamara atzean egotetik, edo mikrofono baten atzean egotetik aurrean egotera, ez? Eta horrek suposatzen du pixka bat pertsona publiko-edo bihurtzen zarela, ez? Baina horretaz konturatzen naiz, batez ere, ba hori, elkarrizketak erantzuterakoan edo jendea kalean hurreratzen zaizunean zer edo zer komentatzeko, ez? Bestela, osterantzean, nire bizitza, eta nik pentsatzen dut orain dela bost urte eta gaur egun nahiko antzerakoak dela, hombre, pertsonak, edozein pertsonak urteetan aurrera egiten duen neurrian daukan bilakaera logika horrekin, ezta? Baina funtsean, nik uste dut, Jasone Osoro naizela, lehen eta orain, ez?
A. A.: Arrazoitsua, “bera” izatea.
N.: Neska apala, gainera, ez du horrela… famak ez dio, horrela, marka handirik egin. Eta, hori, proiektuetaz ere hitz egin genuen, etorkizunari buruz... Galdetu genion ea nola ikusten duen bere burua berrogeita hamar urterekin edo hirurogei urterekin.
A. A.: Galdera zailak egiten dituzu, Nerea, e?
N.: Oso zailak, oso sakonak!
J. O.: Hori zuri…
N.: Niri eginez gero galdera horiek, auskalo, ze apuro! Bueno, ba hementxe duzue bere etorkizunari buruz-edo zer ikusten duen, zer fotografia egiten duen.
J. O.: Ez dut pentsatzen. Ni, gainera, berez, miope samarra naiz, eta etorkizunari begira jartzen naizenean sekula ez dut nire burua ikusten berrogeita hamar urterekin edo berrogeirekin edo. Niri gustatzen zait momentua bizitzea, eta, hombre, planak egiten dituzu, ez?, ze, azkenean, planak egitea etorkizunari begira egotea da ilusio batzuk edukitzea eta bizipoz bat, ez? Baina ez dut ikusten nire burua berrogeita hamar urterekin, ezingo nuke esan… ez dakit, “toki konkretu batean nago bizitzen eta lan konkretu bat daukat, edo bi seme-alaba dauzkat”. Ez dakit, ez dut aurreikusten ezer. Eta gainera hobeto ez aurreikustea, e? pixka bat bizitzea eta sobre la marcha, ez, datorrena datorrela eta bitartean disfrutatzen.
A. A.: Carpe diem. Nik uste dut erantzun egokia eman duela.
N.: Bai, ezta? Filosofia on samarra da hogeita bederatzi urte betetzera dihoala, gainera.
A. A.: Hogeita zortzi, e?
N.: Bai, aurten egingo ditu.
A. A.: Hogeita zortzi oraindik. Hogei urte barru auskalo, ezta?
N.: Egunean egunekoari eusten dio Jasone Osorok. Orain esan dizudan bezala, liburua prestatzen ari da: Gorapiloak edo izan liteke izena. Ez dago, horrela, erabat esaterik, baina bai etxebizitza batean eta auzokide ezberdinen arteko historiak lotzen ditu, gorapiloz lotzen ditu. Horixe izango da hurrengo… Igartza Sariaren akzesita irabazi zuen eta horrek, nolabait, zirikatu egin du hurrengo liburua ere idaztera.
A. A.: Oso ondo.
N.: Horiek denak eta, badakizue, beti, astero eskaintzen dizuegun testa, nola ez. Neska, gaztea, idazlea eta tentazioduna. Konturatuko zinen morbo-iturri izugarria zarela…
J. O.: Ez, ez, zeren nik idatzi nuenean Tentazioak, eta, batez ere, izenburu hori jarri baldin bagenion, izan zen neurri batean irakurleak tentatzeko, baina irakurleak tentatzeko literaturara, ez idazlearengana, ez idazleak eman dezakeen… Nik ez dakit zer irudi ematen dudan edo zer den jendeak hartzen duena, ezta? Baina nire intentzioa izan zen irakurleak nire literaturara erakartzea, tentatzea, nire hitzak, eta ez nire izanak edo ni pertsona bezala.
N.: Liburu horrek, Tentazioak, karga handia leporatu dizu aurrera begira?
J. O.: Ez, alderantziz, nik uste dut pixka bat lana erraztu didala, nik Tentazioak atera nuenean, uste dut nahiko ingenuoa nintzela, ingenuoa, ba bueno…, lehenengo liburua zen, eta pixka bat horrek ematen dizu halako ausardia bat baita ere, ezta, eta, egia esan, bigarrenari begira, neurri batean, baldintzatzen zaituela, bueno, baldintzatu… beti ere lan bat dagoelako hor, ez, erreferente bat delako, eta ez dakizulako hurrengoari begira jendeak nola hartuko duen, hau da, espero duten berriz Tentazioak bezalako zer edo zer, irakurriko den beste begi batzuekin, edo… pixka bat, zentzu horretan, ez? Baina karga bat ez da izan, alderantziz, Tentazioak liburuak bide asko ireki dizkit.
N.: Noiz utziko diote emakumezkoek sentimenduei buruzko literatura egiteari?
J. O.: Azkeneko urte hauetan nik uste dut egon dela horrelako… ez dakit iraultza esan, baina aldaketa bat gutxienez, ez? Eta emakumeak beste arlo askotan ere gaude, bai lan-arloan, politikan, ekonomian…, eta horrek lehen baldintzatu izan gaituen bezala, sentimenduei buruz bakarrik idazteko, nik uste orain aukera daukagula, eta gogoa, eta beste hainbat eta hainbat arlo ere landuko ditugula, ez? Eta gizonezkoek ere berdin-berdin idatzi dezakete sentimenduei buruz. Nik uste dut guri, gure eremua izan den bezala orain arte sentimenduena, poliki-poliki gizonak ari dira ikusten beraien eremua ere badela, ez, eta hori aberastasuna da, pertsona bezala idatzi behar dugu eta ez emakume bezala, edo gizonezko bezala bakarrik.
N.: Adina, itxura fisikoa, harreman intimoak, ogibidea, nor izatea, amatasuna… Zerk kezkatzen zaitu gehiago?
J. O.: Ba… nor izatea izango litzateke igual inportanteena, nor izatea arlo profesionalean, eta arlo pertsonalean… ni nire buruarekin gustura egotea bezala ulertuta, pixka bat zentzu horretan. Hori lehenengo; bigarrena igual ogibidea, niretzat nire ogibidea inportantea delako, batez ere, disfrutatzen dudalako egiten dudanarekin eta disfrutatzen zait… niretzat lana ez da lana bakarrik, soldata baten ordainetan egiten duzun zer edo zer, ez? Bueno, harreman intimoak igual… igual bigarrena harreman intimoak izango litzateke.
N.: Gizonezkoek esaten dute emakumezkoak oso konplikatuak garela.
J. O.: Bai, hala esaten dute, ez dakit zergatik esango duten. Ez dakit, betiko… topiko bat da, ezta? Konpliatuak garela… ba guretzat beraiek dira beharbada konplikatuak, ez? Ez dakit, nik ez dut uste emakume izateagatik konplikatuak garenik. Garbi dago batzuetan hizkuntza desberdina daukagula, ez, edo gauzak ikusteko modu desberdina, eta horrek batzuetan sortzen dituela halako ulertu ezin batzuk. Baina, horrela, orokorrean gizonak esatea emakumeak konplikatuak garela… uste dut dela askotan irteera erraz bat, ez?
N.: Txikitan pentsatzen zenuen hura, handitan zer izango zinen, betetzen ari al da?
J. O.: Daukat oso garbi igual hamalau edo hamabost urte neuzkanetik eduki dudala garbi kazetari izatea nahi nuela, ezta, igual horrek zeukalako lotura pixka bat idaztearekin eta… azken batean, delako ni betetzen nauen mundu bat, ezta? Eta konturatzen naiz poliki-poliki ari naizela hori lortzen, eta nik igual garai hartan ikusten nuena ate handi eta astun bat bezala, ba pentsatzen nuena baino errazago lortu dudala zeharkatzea, oraindik bide asko daukat egiteko, zorionez, baina…
A. A.: Bai, bai, bide asko baina…
N.: Pauso batzuk eman ditu, onak, sendoak, baina espero dezagun gainera eman ditzala gehiago, zeren lehenengo liburua gustatu egin zitzaigun, eta espero dugu bigarrena ere gustatuko zaigula.
A. A.: Hortxe daukagu esperantza, bueno, benetako esperantza jarrita. Gorapiloak esan duzu, ezta?
N: Gorapiloak edo…
A. A.: Edo. Horrelako zer edo zer izango da… Ederki ba, Nerea, mila esker.
N.: Zuri.
