detalle dokuteka-generico-fitxa

Sherlock Holmesen komikia euskaraz kaleratu dute

Saure argitaletxeak euskaraz editatu ditu komiki berri batzuk. Albiste hori ematen digu testu labur honek; baita, itzultzaile izan den Bego Montorioren iritzia ere.

 

Sherlock Holmesen komikia euskaraz kaleratu dute

 

Sherlock Holmes detektibe ezagunaren jarraitzaileek bere abenturak kontatzen dituen komikia euskaraz irakurtzeko aukera izango dute hemendik aurrera. Bego Montoriok itzulitako bi liburuki kalean dira eta hirugarrena aterako da laster, Jean François Saure argitaratzailearen eskutik. Sherlock Holmesen komikia euskaraz kaleratu dute

 

BILBO Jean François Saure argitaletxearen ''Baker Street'' bilduma berria inauguratu dute ''Sherlock Holmes: Kameliako gizonak'' eta ''Sherlock Holmes eta kirol arriskutsuetako elkartea'' izenburuek. Arthur Conan Doylek asmatu zuen pertsonaian oinarrituriko komikia da orain euskaratu dena. Jean-Pierre Veysena da gidoia, eta Nicolas Barralenak, berriz, irudiak.

 

Bego Montorio itzultzaile bilbotarrak euskaratu ditu bi liburukiak, frantsesetik, eta hirugarrenarekin ari da dagoeneko. Sherlock Holmes eta Watson doktorearen komiki hauek danieraz, italieraz, frantsesez eta euskaraz bakarrik irakur daitezke oraindik.

 

Montoriok adierazi zuen irakurgai hauek egokiak direla ume, gazte zein helduentzat, adinaren arabera nork bere irakurketa egin dezakeelako.

 

Sherlock Holmesek «hondamena sortzen du; gauza barregarriak gertatzen zaizkio». Watson whiskyzale amorratuak «asmo onak ditu eta askotan berak asmatzen ditu kontuak».

 

«Begi bistakoa, Watson maitea!» detektibearen esaldi ezagunaren ordez, «txundigarria, Holmes!» errepikatzen du doktoreak komikian, nolabaiteko ironiaz.

 

Itzultzaileak esan zuenez, umore grafikoa adierazpide hobe ezina da obra honetan. Euskaratzeari dagokionez, zailena hitz-jokoak itzultzea izan da, Montoriok aipatu zuenez. Bilbotarrak esan zuen ez direla ugariak halako lanak egiteko aukerak, eta, horregatik, bere hitzetan, «eskertzekoa da» Saureren ekimen hau.

 

Helbide honetan duzu Saure argitaletxearen web gunea.

 

 

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
18-04-2002

x61pRelaContWAR

16284102

x61pViewCountWAR

3334

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR