detalle dokuteka-generico-fitxa

Neguko moda

2003ko neguko moda: kolore beltza, marroia, gorria eta zuria, galtza estuak, gona motzak, mallak, artilea, gizonezkoentzako amerikanak...

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

- Bueno, laburtuko al dugu aurtengo moda nola datorren, Jone?
- Ea asmatzen dugun, bada, Leirek kontatu diguna ondo biltzen.
Koloretan beltza nagusituko da, marroia ere bai ilunetan. Eta gero, kolore biziagoak: gorria eta zuria konbinazio koloretsuekin. Hirurogei eta hirurogeita hamar hamarkadako itxura hura hartuz.
Prakak, pitilloak eta mallak, batez ere, estuak. Pirata tankerakoak, dena den, ez dira desagertuko.
Eta gonak, berriz, miniak, gona motz-motzak. Konbinatzeko botinak, bota luzeak, eta baita ere, kalentadoreak.
Soinerako, berriz, lana, trikota eta lodi-lodia gainera. Lepo luze eta handiak, jertse eta jaketan.
Eta mutiletan, amerikanak, e? Horiek bakeroekin eta zapatilekin janzteko modukoak.
Larrua. Larrua ere bai, sintetikoa. Mota guztietakoa, eta berrikuntza bezala, krokodilo tankerakoak ere aipatu ditu.
Eta koadroak, txarola, eta konbinazio ausart-ausartak.  

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
04-09-2003

x61pRelaContWAR

16283824
0:07:25

x61pViewCountWAR

4593

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR