detalle dokuteka-generico-fitxa

Norena da errota zaharra?

Urdaibain bada itsasoak eragindako errota zahar bat, Portu Errota.

Beraren jabetza estatuari dagokiola diote batzuek, aspaldiko jabeak, ordea, ez daude ados.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Abestia. (Errota zahar maitea, uraren ertzean…) 

Esataria. Eta orain errota bat, Euskal Herrian dagoen errota berezi bat ezagutu behar dugu. Garai batean errota asko ikusten genituen gure erreka-ondoetan, eta erreka-ondoan ez ezik, baita haize-errotak eta itsas errotak ere. Ondo esan dugu, bai, itsas errotak. Ez dira asko geratzen. Bakarra, guk dakigula, Portu Errota du izena eta Gautegiz-Arteaga Bizkaiko herrian dago. Goizalde Landabasok kontatuko digu nolakoa den itsas errota hori, Euskal Herriko azkena.  

Goizalde Landabaso kazetaria. Gautegiz-Arteaga Urdaibain dagoen herri bat da. Itsasadarra itsasoago den tokian bada errota bat, itsas errota bat, Euskal Herriko azkenengoa. Euskal Herrikoa eta mundukoa ia-ia. Izan ere, itsasaldien kolpez dabilen errota gutxi da munduan. Portu Errota izena dauka Ozollo auzoan dagoenak. XV. mende-ingurukoa ei da, eta beste izenik ere izana du, Ozollo Errota, baina gaur egun, esan bezala, Portu Errota da. Antza denez, inguruan duen Arteagako dorreko jaunak, eraikitzeko agindua eman zuen, itsasoaren indarra aprobetxatuz herrirako irina lor zedin. Mendeotan errota izan ez eze etxebizitza ere izan da, azken 40 urteotan Iturribarriatarrena. Astegoien eta oporraldiak ematen dituzte bertan, eta eurak izan dira azken urteotan errota jagoteaz arduratu direnak. Azken boladotan liskar-iturri izaten ari da Portu Errota. Kosta eremuan dago, beraz, Espainiako Sustatze Ministeritzarena da eskuduntza edo konpetentzia. Jarduera publikoa izan behar duela esaten du ministeritzak eta desjabetza agindu du, dirurik ordaindu gabe, indarrean dagoen kosta-legearen arabera, ezin delako desjabetzarik ordaindu. Iturribarriatarrentzat gogorra izan da, epaitegietara jo zuten, eta auzia konpondu bitartean errota hondatzen ari dela salatu dute. Jon Iturribarriak egoera zirriborratu digu.  

Jon Iturribarrieta jabea. (Etxe bat daukagu, errota bat, duela 40 urte erosi genuen baina jabetza orain dela bost mendekoa da. Azken bost mendeotan pribatua izan da. Eta estatua datorkizu eta esaten dizu: “Begira, etxe hori, duela bost mendetik hona duzun hori, pribatua izan dena, dagoeneko ez da zurea, gurea da, denona. Ezin dizugu desjabetzagatik dirurik eman, 30 urterako erabilpen-eskubidea utziko dizugu, eta hortik gora ezebez. “      

Goizalde Landabaso. Portu Errota berezia da benetan, altxor itzela. Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia ere iritzi berekoak dira eta eraikin babestutzat dute. Erakutsi izan da, eta Iturribarriatarrak aurrerantzean erakusteko gertu daude, baina ondo argi utzi nahi izan dute etxebizitza ere badela eta hori errespetatu beharko dela. Kosta legearen arabera kostalde eremuan dago errota eta esan bezala, publikoa behar duela adierazi du. Jon Iturribarria harrituta dago Urdaibain egoera beretsuan dauden beste baserri eta etxeak badirelako, eta horiek jabeen esku utzi dituztelako eta eurena, aldiz, ba ez, publikoa dela esan dute. Arantza Madariagak Gautegiz-Arteagako alkatesak berretsi egin du hori, eta hurrenez hurren beraien berbak entzungo ditugu.  

Jon Iturribarria. (Arazoa da Kosta-legea ezartzen ari den modua. Kosta-legearen irizpideak jarraituta, gure etxea publikotasunetik kanpo legoke. Une honetan auzia Madrilen dago, epaitegietan, eta ikusi beharko da zer gertatzen den. Kosta-legearen irizpideekin Urdaibain bertan egoera beretsuan dauden etxeak pribatu izendatu dituzte eta gure etxea salbuespena izan da, publiko izendatu dute, benetan bitxia.)       

Arantza Madariaga alkatesa. Kasu hau berezi bat da, ze(ren) Urdaibai guztian bai dagoz (daude) beste etxebizitza batzuk dominioaren barruan dagozenak (daudenak), baina horreek (horrek), Kostasek ez ditu berreskuratu, bakarrik kasu honetan nahi dau (du), errota berezi bat delako, edo ez dakigu zergatik den. Ze(ren) beste kasuetan itxi dabe (utzi dute) euren jabeen eskuetan.  

Goizalde Landabaso. Iturribarriatarrek errotarekin jarraitu nahi dute. Jonek esan digunez, itsasoaren indarra izugarria da eta urterik urte konponketak egin behar izaten ditu. Orain harresia du apurtuta.       

Jon Iturribarria. (Harresi batean matxura dauka. Eta hori eskuz egin zen, 1600 urte-inguruko ingeniaritza-lan bikaina da. 8 bat metro dituen lurrezko horma da berregin behar duguna eta urterik urte konpontzen ibili naiz lagunekin eta, baina duela 2 urteko matxurarekin Urdaibairi excavadora (hondeamakina) sartzeko baimena eskatu nion, behin-betiko ondo konpontzeko.)  

Goizalde Landabaso. Eskuz egindakoa izan zen harresia, ederra da. Hondeatzeko edo zulatzeko makina txikia sartzeko oztopoak dituzte. Auziak konponbide luzea izan dezake eta tarte horretan errota betiko gal litekeela pentsatzen du askok, Arantza Madariagak ere bai. Oraingo jabeek ederto batean zaindu dute errota eta etorkizunean gerta litekeenaren beldur dira Gautegiz-Arteagako udalerrian.  

Arantza Madariaga. Gure beldurra hori da. Ez dakigu benetan zertarako nahi daben (duten) Madrileko ministerioak eskuratu errota hori. Ze(ren) klaro, ikusita eskuratu dabezen (dituzten) lurrak bertan behera itxita dagozela (utzita daudela) ba ez dakigu hori errota be bai eskuratzen badabe (errota hori ere bai eskuratzen badute) bertan behera geratuko bada [den]. Momentu honetan behintzat jabeen eskuetan, bueno, hor dago patrimonio (ondare) moduan, eta hor dago. Eta klaro, gure beldurra da, ba ez dakigu zer nahi daben egin, bertan behera itxitzeko (uzteko), edo zertarako nahi daben.   

Goizalde Landabaso. Ozollo Errotaren edo Portu Errotaren etorkizuna ez da argia, ez da argia. Iturribarriatarrek bertan jarraitzen dute, epaitegiek esango dutenaren zain daude eta bitartean harresia konpondu behar dute errota betiko gal ez dadin.     

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

B2
22-05-2005

x61pRelaContWAR

16282427
0:05:57

x61pViewCountWAR

4177

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR