Dokuteka
Sagardoa egoki kontsumitzeko gomendioak
Sagardoa egoki kontsumitzeko gomendioak ematen ditu Domingo Arina enologoak.
1- Botila ireki aurretik astindu egin behar da; hala, sagardoan dauden sedimentuak homogeneizatu egingo dira.
2- Tenperatura. Sagardoa 10 eta 13 graduren artean dagoenean edatea gomendatzen da. 12 graduko hotz-beroa da edateko egokiena. Hozkailuan denbora askoan edukitzea ez da komeni; edan aurretik pixka bat freskatu egin behar da, ez hoztu.
3- Biltegian edota etxeko apaletan botilak izan behar duen posizioak ez du garrantzi handiegirik kontsumitzeko.
4- Sagardoa leku ilunetan gordeta eduki behar da, argitasunetik urrun. Argiak herdoiltze-desherdoiltze prozesua azkartu egiten du.
5- Sagardo botila ixteko erabili ohi den tapoi edo buxonaren kalitateak badu bere garrantzia. Botila ondo itxita egotea komeni da.
