detalle dokuteka-generico-fitxa

Itziar Mendizabal dantzaria

Azaroaren lehena balletaren munduko eguna da. Euskal Herrian baditugu ballet-dantzari famatuak eta haien artean bat Itziar Mendizabal. Txikitan dantzaria izan nahi zuela esan zion amari, eta egun Europan dabil lanean.

Dantzariei buruzko gorabeherak azaltzen ditu bideoan.

 

 

 

 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Beste batzuek buzoa janzten dute lanerako, Itziarrek puntadun zapatillak. Azken bost egunetan ez ditu oinetara lotu eta behatzek eskertu dute atsedenaldia.  

Itziar Mendizabal dantzaria. Orain kentzean, kristoren bentaja.  

Esataria. Itziar Mendizabal dantzaria da. Zurichetik etorri berria da etxera,  Hondarribira. Aste eta erdi barru, Alemaniako Leipzig-era abiatuko da lan berriari ekiteko. Herri hartako balletean bakarlari-modura arituko da.   

Itziar Mendizabal. A bai, salto (jauzi) handi bat da niretzat. Oso garrantzitsua izan da. Oso, oso pozik nago momentu honetan ze(ren) bueno, dantzari guztiek espero dute, ez? poliki-poliki igotzen joatea, eta horrelako zerbait gertatzen denean, ba, satisfazio (poz) handia da.  

Hasi nintzen Hondarribian lau urte nituela, ze(ren) bueno, txikitatik, telebistan jartzen zutenean, ba hori, dantza, edo horrelako zerbait, beti gelditzen nintzen txoratuta begira. Eta egun batean, ja, amagana iritsi nintzen eta “ama, balleta egin nahi dut”. 

Esataria. Lehenengo pausuak Hondarribian bertan eman zituen, eta 14 urterekin, oraindik ere haur zela, Madrila abiatu zen, Victor Ullateren eskolara.  

Itziar Mendizabal. Pare bat hilabete, ba hori, zazpi ordu dantzan egunero. Ba emozionatuta: egunero etxera iritsi eta amari deitu, eta “ama!” Oso-oso pozik, baina klaro (jakina!), gero hasten da, hasten dira, klaro (jakina!) gogorrago egiten ere bai. Klaseak beti... ja hasten zara nekatzen. Normala da. 14 urterekin zazpi ordu dantza egitea, ba, desgaste fisikoa da. Eta orduan, egun txar bat eduki eta igual etxera iritsi eta, bakarrik.  

Esataria. Urte hauetan lanbidearen ajeak ezagutu ditu, alde onak eta txarrak. Baina umetako ilusio berbera du dantzarekiko.  

Oporretan izan arren, Itziarrek ezin du ariketa fisikoa erabat ahaztu. Gorputzak ez lioke barkatuko bueltan (itzultzean). Dantza klasikoa egiten du batik-bat, eta tarteka, neoklasiko eta garaikidea ere bai. Dantza-mundua onerako aldatu dela uste du, eta horregatik desdramatizatzen saiatzen da.  

Itziar Mendizabal. Nik imajinatzen nuen dantzari klasiko izateko hezur, azal eta, eta hori zen gainera basikoa (oinarrizkoa). O sea, (alegia), inportanteenetakoa hori zen, argal egotea. Eta gaur egun ez. Gaur egun dantzari bati eskatzen zaio, ba, indarra, ba eskatzen zaio , ba, potentzia, sano egotea, eta noski, potolo ere ez... Baina, beste… Aldatu da, e!  

Badago ez?, konpetentzia (lehia) hori, baina gaur egun lan gehienetan bezala o sea (alegia) konpetentzia hori badago. Gero ja da segun zein jenderekin topatzen zaren.  

Esataria. Nolanahi ere, onartzen du lanbide honek muga bat duela eta muga hori ez dela hainbeste fisikoa, nola psikologikoa. Muga horretara iristen denean, Itziarrek oso argi du zer egin nahi duen.  

Itziar Mendizabal. Bizitza sinple bat, ez? eduki nahiko nuke, horrelako bizitza arraroa eduki eta gero. Eta bueno, eskolatxo bat gustatuko litzaidake edukitzea, ba umeekin. Umeei balleteko klaseak eman. Eta ba hori, akademia txikitxo bat, ba, jende helduari ere klaseak emateko. Baina lasai. Esan nahi dut, ez mundu profesionalean batetik bestera ibiltzeko-eta. Nire eskolatxoa, umetxoekin. Umeei klaseak eman, ikusi nola hobetzen duten eta horrekin disfrutatu (gozatu). 

Esataria. Gaur ama bila etorri zaio entrenamendura. Milaka kilometrotara bizi arren, etxekoak oso presente ditu Itziarrek, hurbil izan baititu urrunean.  

detalle2

Docuteca

B2
27-03-2006

x61pRelaContWAR

16281258
00:03:40

x61pViewCountWAR

8512

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR