detalle dokuteka-generico-fitxa

Jaien jaia?

Jaien jaiak al dira Sanferminak? Ez denontzat!

Zerk egiten du handi Iruñea sanferminetan? Zerk? Egia esan, ez dut inon aurkitzen Iruñekoak «jaien jai» direla esateko arrazoirik, turismoko foiletoetan eta idazten diren literatur merkeko milaka orrialdeak ez badira; eta ez naiz zehazki Hemingway-z ari. Milioi eta erdi lagun hurbildu omen dira asteburuan Nafarroako hiriburura.

Erakartzen duen kanpoko jendearen kopuruagatik hurbil daiteke, bai, jaien jai izatera, baina parte-hartzeaz ari bagara, lekutan ari da geratzen. Gero eta esparru txikiagoak daude, eta gero eta zailagoa da horiek aurkitzea.

Jai parte-hartzaileez hitz eginda, alde ederra dago Bilboko jaietan edo Tolosako inauterietan. Munduko jairik aspergarrienak egiten dituzten herritik idazten dut.

Ander Maiza. Donostia

detalle2

Docuteca

B2
11-07-2006

x61pRelaContWAR

  • Maiza , Ander
16280685

x61pViewCountWAR

5579

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR