detalle dokuteka-generico-fitxa

Croissanten historia

Urtarrilaren 30a croissanten nazioarteko eguna da. Opil goxo hauen jatorria, edo ustezko jatorria behintzat, bitxi samarra da. Ezagutu nahi?

Irratsaio honetan historialariak jatorri horren berri ematen digu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. …esan ziguna. Peio Etxeberri, egun on.  

Peio Etxeberri historialaria. Egun on. Bai.  

Esataria 1. Zu historialaria zara.  

Peio Etxeberri. Bai.  

Esataria 1. Nik ez dakit Gorrotxategik esandakoa zenbateraino zuzendu beharko genukeen, ez genukeen. 

Peio Etxeberri. Zuzentzeko gauza gutti, egia erran.  

Esataria 1. Osatu akaso, ez?  

Peio Etxeberri. Bai. Osatu, beharbada, bai. Apunte historiko batzuk eginez, beharbada, zeren kargatu, adibidez, denboran, zeren salto ttipi (txiki) bat egin behar dugu historian, 300 urteko salto txiki bat. 1683an gertatu baitzen gertakari hori. Garai hartan, dakizuenez, eki-hegoaldeko Europa turkiarrek, turkiarren mendean zen, ez arabiarren mendean baizik eta turkiarren mendean. Turkiarrak ez dira arabiarrak. Eta garai hartan, bai, zonalde hartan, herrialde hartan, Sauliman printze turkiarrak kontrolatzen zuen, eta ez zen, ez zuen sekula lortu Viena inbaditzea. Eta garai hartan, beraz, posibilitatea atzeman zuen justuki Viena hartzeko eta armadak bildu zituen hiriaren ondoan eta hasi zen konkistatzen eta Gorrotxategiko okinak erran duen bezala, ba  gau batez, entseatu ziren hirira sartzen eta gauez ari ziren Vienako okinek alarma piztu zuten, eta…   

Esataria 1. Beraiek ohartu ziren erasoaz. 

Peio Etxeberri. Ohartu ziren. Bai. Bai. Turkiarrak entseatzen zirela sartzen hirirat (hirira)sartzen, eta hola pixka bat hiria ez zuten hartu. Eta geroztik ba justuki porrot militar horren ondorioz pixkanaka-pixkanaka eta Lehen Gerra Mundiala arte ere indargabetu ziren Europan armada turkiarrak, eta oihartzun ikaragarria ukan zuen Europan porrot militar horrek, eta justuki… 

Esataria 1. Eta hor hasi ziren kurasanak egiten… 

Peio Etxeberri. Hori da. Umore-zentzua bazuten uste dut, Vienako okinek, zeren ideia ukan baitzuten eta, eta erregearen baimena ere lortu zuten, holako gozoki berri baten egiteko. Eskubidea, eskubidea lortu zuten, eta eman zioten gozoki berri horri croisantaren forma, croisanta, croisanta baitzen justuki musulmanen ikurra garai hartan, eta gaur egun ere. Eta… 

Esataria 1. Ilargi-erdia. Horregatik ilargiaren itxura, pista hori…  

Peio Etxeberri. Bai.  

Esataria 1. Zuzena zen, e! 

Peio Etxeberri. Badakizue, musulmanoek (musulmanek) ilargian oinarritzen dutela, ilargiaren bilakaeran osatzen dutela beren egutegia eta, eta horregatik eman, eman zioten beren gozoki berri horri croisantaren forma. 

Esataria 1. Eta izena? 

Peio Etxeberri. Bai. Croissanta. Ez dakit beste izenik baden. Baina, aldiz, beste anekdota bat nahi ba, jakin nahi baduzue ere, ez da arras ogia, ez da arras patisseria (pasteleria) ere, baina frantsesez erraiten da viennoiserie, eta Vienatik heldu da, Viena izenetik, ez dakit euskaraz nola erraiten den, beharbada, vienarrak, vienatarrak edo vienatarkiak, ez dakit zuzen nola erraiten den, baina Viena hitzetik heldu da ere hori.         

Esataria 1. Begira, beraz, garbi dago jatorria behintzat batzuentzat, guretzat berria izanda ere. 

Peio Etxeberri. Bai. Bai. Bai.  

Esataria 1. Ezaguna da nolabait ere, ez? 

Peio Etxeberri. Ezaguna.  

Esataria 1. Hainbatentzat ezaguna dela Vienarekin lotura duela, eta…  

Peio Etxeberri. Bai. Bistan dena (argi dago). Bistan dena. Gero, jatorri historiko hori anitzek ezagutzen duten jaten dutelarik ez da interesgarriena. Interesgarriena da jakitea croisantak onak diren… 

Esataria 2. Ala ez.  

Esataria 1. Bai. Peiorentzat, adibidez, gustagarri al dira?  

Peio Etxeberri. Bistan dena. Bai. Bai.  

Esataria 1. Bai.  

Peio Etxeberri. Croissant anitz jaten ditut, baina ez dakit, iruditzen zait Iparraldean hegoaldean baino croissant hobeagoak egiten direla.              Esataria 1. A bai?  

Esataria 2. Entzun. 

Peio Etxeberri. Polemika piztuko da beharbada.  

Esataria 1. Bihar probatuko dituzu ederki, itxuraz. Konparazioa egiteko ondo probatuak dituzu, beraz.  

Peio Etxeberri. Bistan dena. Bistan dena. 

Esataria 1. Bai, ezta?  

Peio Etxeberri.  Ez dut croissant anitz ikusten Hegoaldean, egia erran.  

Esataria 1. Ez?  

Peio Etxeberri. Dastatu ditudanak, croissantak hobeagoak dira Iparraldekoak.    

detalle2

Docuteca

B2
23-08-2006

x61pRelaContWAR

16280606
00:03:00

x61pViewCountWAR

4347

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR