Lekeitiko txamarrotea

Lekeitioko txamarroteari buruzko erreportajea.

54. DVDa


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Nieves Erkiaga jostuna. 14 lako sorbalda, atzean luze bi, 76. 121.    

Esataria. Txamarrotea txiki gelditu zaio Juan Mariri. Eta horregatik dabilkio jostuna neurriak hartzen txamarrote berria egiteko. Baina kapritxoa ote da? 

Juan Mari Endeiza. Derrigor egin behar da, ze(ren) hori ez da kapritxo, hori da reivindicación (aldarria): txamarrotea lekeitiarrentzat.  

(abestia) 

Anteron txamarrotia,  

Sinkerren bibotia,  

Haretxek ei dauko (omen dauka) 

Preso tximinoia. (txipiroia) 

 

Esataria. Jaka urdina da txamarrotea, lekeitiarrek oso eurena sentitzen dutena, baina aspaldian kalean gutxi ikusten den jantzia. Kuadrillaren batek, hala ere,  domeketan txamarrotea jantzita irteten du oraindik Lekeition.  

Javier Erdocia. Pixka bat dezente edo joan behar den tokietarako be (ere) ondo dago. Ondo irizten ja (zait) niri. Eta gainera uste dot (dut), ba, hau ez galtzeko jantzi bat dela eta horrexegatik jazten dot (dut).  

Bazkaltiarra. Atzeko horrek… 

Nieves Erkiaga. Nik nire aitari beti entzun deutsot (diot) beren aita eta kuadrilla zelan jazten ziren: abarketa zuriak, mil rayasko (milarraiazko) prakak eta txamarrotea. Eta hori zen ba jazteko eguna. Ez egunean-egunean, egun seinalatuak edo. 

Esataria. Eta Lekeitioko txamarrote dotoreak baditu bere ezaugarri propioak.  

Nieves Erkiaga.  Hemen eroatez, eroatez, da azul marinoa (itsas urdina), painua (oihala) azul marinoa (itsas urdina) da.  Lekeitiarrena da, hau edukitzen d(a)u hau, goiko zatia, sorbaldako zatia, batzuek gorantz begiratu eta botoiagaz (botoiarekin), baina lekeitiarrena da beherantz begiratu txaplata, eta eskuz josi(ta)koa da dena.  

Esataria. Botoirik gabe, eta ukalondoetan ere txaplatak (ukondoak), bihotz formakoak.  

Nieves Erkiaga.  Bihotzak gizonek, eta bihotzean… 

Esataria. Paparrean, patrika (sakela, poltsikoa).  

Juan Mari Endeiza. Gero, gerora aparezitu (azaldu) ziren, nik diodan modura ba, montañeroak edo mendigoizaleak, eta domingeroak eta hasi ziren ekartzen beste txamarrote koadroduna, zuria edo gorria eta baltza (beltza), berdea eta baltza, eta hori. Eta hori be (ere) txamarrotea da. Baina bilbotarrak etorri… Klaro (jakina) bilbotarrak edozer esan leike (lezake) eta edozer, eurek diñoten (dioten) modura, eta deitu deutsote (diote) kaiku. Eta hori ez da kaiku.  

Esataria. Kaikua, hauxe da. Eta hau txamarrotea. Lekeition ez zaie gustatzen txamarroteari kaikua esatea.      

(abestia) 

Anteroi txamarrotea,  

Sinkerren bibotea… 

Esataria. Juan Mari Endeizak Lekeitiko kontuak eta kantuak bildu eta idatzi egiten ditu galdu ez daitezen.  

Juan Mari Endeiza. Antero zen, zelan, Klotilde Beitiakoaren aita.  

Nieves Erkiaga. Bai. Aita.  

Juan Mari Endeiza. Nik ez neban (nuen) ezagutu, baina hemen ezagutu bere alaba eta bai, ezagutu izan genuen denok.  Hauxe zen Antero. 

Esataria. Estudiantinan (Lekeitioko estudiantina errondailan) izan ezik Lekeitioko gazteek gaur egun txamarrotea jaztea zaila izango da, baina kalean gehiago ikusiko balitz, orduantxe bai Juan Mari pozik!     

Juan Mari Endeiza. Bueno ba, nire gogoa por lo menos (bederen) aintzat hartu, eta herrian jende nagusiak edo erdi-nagusiak edo holakoak, pues, ostera be (bada, berriro ere) gazteak ba… Ze(ren) gainera, prenda elegantea da, (jantzi dotorea da), elegantea da. Eta herrikoa.    

B2
29-01-2007
16280068
00:03:16
4892