detalle dokuteka-generico-fitxa

Mezulariaren zain

Martin saioko esketxa. Enpresako ordenagailua gauza pribatuetarako erabiltzearen gainean.

Programa berezi bat jarriko dute bulegoko edozein erabilera iruzurrezko detektatzeko.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]


LANKIDEA 1: Baietz, joder, baietz! Posible dela. Zein egunetan irten nahi duzue, urtarrilaren 16an?
LANKIDEA 2: Primeran, eta buelta 19an... Danborradarako.
L1: O.K.
LANKIDEA 3: ea, ea! Bilbo-Londres, 5 euro. Mesedez!
L1: 5 euro joan-etorria.
L2: E?
L1: Noski, txartelak hilabete lehenago hartu behar dira. Ez dago ez catering, ez egunkaririk. Baina 5 eurotxo, txo!
L2: 5 eurotan hegazkina sartuko dute, ezta?
L3: Bai zera! Red Bull bat ematen dizute, eta nola hegalak  ateratzen zaizkizun, ba aire! Honek, honek, inozenteak garela uste du.
L1: Inozenteak zarete, begira!
L2: Sinestezina da! Ja!
NAGUSIA: Zer da sinestezina?
L1: Bilbo-Londres joan-etorria, 5euro.
L3: Airean.
N: Hori ez da sinestezina. Hori merkea da. Sinestezina da hemen enpresako ordenagailua, gauza pribatuetarako erabiltzea. Eta ez sinestezina bakarrik, falta ere bada. Eta baita delitua ere.
L3: Tira. Tira. Tira. Baina kontsultatxo bat besterik ez da izan.
N: Kontsultatxo bat hemendik, orrialde pornoei bisitatxo bat handik. Zelanda Berriarekin ordu-erditxoko konferentziatxo bat. Diskotxo bat ekartzea. Estreinatu baino hiru hilabete lehenago filmatxo bat pirateatzea...
L1: Aizu, beti daude eskrupulorik gabeko pertsonatxoak, e? Baina gu?
N: Eta zu, zu, zalantzarik gabe, denen buruzagi. Baina hori bukatuko da amen batean, e? Etorri al da mezularia?
N: Ba etorri orduko, abisatu eizadazue. Paketetxo bat ekarriko du. Eta ezetz asmatu zer dagoen paketetxoan?
L1: Andereño Pepis-en salatari automatikoa?
N: Ez. Diskete arrunt bat programa berezi batekin. Bulego honetako edozein erabilera iruzurrezko detektatzeko?
L2: Norena izan da burutazioa? Hitler-ena?
N: Autore eta Editoreen Elkartearena. Eta zer detektatzen du programak? Ze arau-hauste egin den, nola, noiz eta non. Eta pirateatzen bada, zuzenean deitzen du Ertzaintzara, eta nork pirateatu duen salatzen du. Hala!
L3: Eta zergatik ez du ba elektrokutatzen zuzenean? Horrela dirutza aurreratuko lukete epaiketa ergeletan?
N: Oraindik ez garelako guztiz amerikarrak. Baina denborak esango du.
L2: Zaldi txarrak, dena euli.
MEZULARIA. Egun on. Martin, sinatuko al didazu hemen?
L2: A! A! Jakina! Jakina!  Nire disketea! Ekatzu, ekatzu, non sinatu behar da? A, hemen?
M: Noiztik sinatzen duzu zuk horrela. Martin?
L2: Galderak ez egiteko eskupekoak ematen hasi naizenetik. Tori. Jakina, zu ez zara gogoratuko nork sinatu duen albarana, ezta?
M: Ba egia esan behar bada, primeran gogoratzen naiz.
L2; Ja. Tori.
M: Oraintxe hasi naiz ahazten. Baina kostatu egiten zait. Izan ere memoria oso ona daukat, eta!
L2: Eta?
M: Orain bai. Orain erabat ahaztu zait. Ene ba? Zer egiten dut nik hemen? Nondik nator? Nora nihoa?
L2: Tira, kalera!
L2: Joder! Alu hori ministro izatera iritsiko da.        

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
25-04-2007

x61pRelaContWAR

16279629
00:03:37

x61pViewCountWAR

5420

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR