Irudi-aholkularia

Izan, eduki ala iruditu? Zein da zure helburua? Gaur egun hirugarren, irudia, nagusitzen ari da.
Bideo honetan, irudi aholkulari baten eskutik irudia nola zaindu ikusiko dugu: ilea, makillajea, arropa, oinetakoak eta abar.

Bide batez, irudi aholkularia ordaintzerik ez baduzu, probetxuzko zerbait ikas dezakezu zure irudia aldatzeko.


25 (beintizinko)  baino dotoreago joan.- 1OOean (zienean) joan, oso dotore joan. Adibidez: Jon 25 baino dotoreago joan da neska-lagunaren gurasoak ezagutzera.

Behin ondo orraztuta.- Ondo orraztu ondoren, ostean. Adibidez: Txema, behin ondo orraztuta eta txukun janzten zarenean, aurkeztuko dizut ama.
 
Berziklaketa.- Birziklatzea. Adibidez: Berziklaketa modu bitxi bat? Esnetarako tetrabrik-etan zopa sartu eta hozkailuan gordetzea.  

Eroso.- Esaterako, zerbait eroso edo egoki geratzea, minik ematen ez duela. Adibidez: Erosoak al dira galtza estuak aldaka zabalak dituztenentzat? 

Erronka.- Zailtasun edo garrantzi berezia duen helburu bat. Adibidez: Aurtengo zure erronka EGA azterketa gainditzea da.

Estiloak nahastu.- Estiloak uztartu, estilo desberdinak elkartu batasun bat lortzeko. Adibidez: Estiloak nahastuta azaltzen dira Antxieta etxe ederrean (Azpeitia): nagusiki errenazentista da, baina mudejar ukituak ere baditu. 

Horren arabera.- Horri jarraituz, hori kontuan hartuz.  Adibidez: Aizu, iritzia eskatu nizun, eta horren arabera jokatu dut.

Irudi aholkulari.- Irudia zaintzeko gomendio edo aholkuak ematen dituena, lanbide hori duena. Adibidez: Irudi aholkulariak trajea janzteko esan zion saltzaileari.

Itxuran.- Itxuroso, apain, txukun prestatua. Adibidez:  Olatz itxuran atera da ile-apaindegitik

Moda kontuetan aritu.- Modari buruzko arloan aritu, lan egin. Adibidez: Coco Chanel-ek, moda kontuetan aritu baino lehen, besteak beste, tabernetan abesten zuen gauetan. 

Txosten.- Gai edo gertakari baten ezaugarri eta testuinguruari buruzko azalpena.  Adibidez: Luak bezeroari txostena egiten dio, esaterako, arropa kontuetan zer komeni zaion esanez. 

Zeozer.-  Zer edo zer, zerbait. Adibidez: Magoak trukua gaizki egiten badu, zeozer asmatu behar du inor ez konturatzeko

 


 


B1
05-05-2009
16278854
00:06:00
3711