Kolesterolaren aurkako ogia asmatu dute

Gure hipermerkatuetan elikagai ugari dugu osasunari era bateko edo besteko mesede egiten diotela iragartzen dutenak.

Azti teknologia eta ikerketa zentroak Dani Lasa sukaldariaren laguntzarekin kolesterolaren aurkako ogiaren errezeta asmatu dute. Irratsaio honetan ogi horren berezitasunak eta ideia hori nolatan bururatu zitzaien azalduko digute Danik berak eta Azti zentroko Leire Barañanek.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA MUTILA- Gu oso jatun onak garenez, janariaz hitz egiten jarraitu behar dugu, baina ez txakurrentzako janariez e, zeharo desberdina den janariaz, gizakiontzako janariaz. Ze gero eta produktu gehiago ikusten ditugu gure osasunari mesede egiten diotela iragartzen dutenak: esate baterako, kaltzioa erantsi dioten esnea, Omega 3a duten gailetak, fibradun pasta. Eta orain beste bat aurkeztuko dizuegu: kolesterola jaisten lagunduko digun ogia.
ESATARIA NESKA- Begira hau da, oloaren betaglukanoak erabiliz Azti teknologia zentroak lortu duen ogi-mota bat, ogia xuriaren masa era industrialean lantzeko modua lortu dute eta bai, ogi horrek gure odolean dugun kolesterol-maila jaitsi egiten duela frogatu dute. Eta ikerketa horretan ibili da Amaraunean aski ezaguna dugun lagun bat.
ESATARI MUTILA- Bai, Dani Lasa, nor izango da ba. Mugaritz jatetxeko garapen eta berrikuntza-arduraduna. Egun on Dani!
DANI.-Egun on bai!
ESATARI NESKA - Ongi etorri!
ESATARIA MUTILA.- Dani, kolesterola jeisten duen ogia sortzeko prozesu hori erraza izan al da?
DANI.- Beno, aber azkenean ez dugu ahaztu behar ogi bat egitea normalean prozesua erraza izaten dela, eta agian Leirek ere gero hobeto azalduko digu, ez? Gu egon ginen pixka bat  hasieran laguntzen batik bat Aztiko teknologoek eta egiten duten lan guzti horri ez? Guk errezeta batean goxoago, harroago, kaskatsuago egoten laguntzen dugu, baina gero esango dugun bezala, ogi horrek propietate asko behar ditu izan, eta gu izan ginen ba halaxeko lagin txiki bat lan handi horretan ez?
ESATARIA NESKA.- Bai, beno ikusiko dugu, hitz egingo dugu oraintxe. Ze argibide gehiago seguru aski emango dizkigu zuk esan duzun bezala, Aztiko balio-garapen zuzendariak Leire Barañano da, ikerketa honetako arduradunetako bat. Egun on deizula Leire!
LEIRE.- Egun on denoi, bai!
ESATARIA NESKA.- Eta ongi-etorri Amaraunera e!
LEIRE.- Mila esker!
ESATARIA NESKA.- Beno beharbada lehendabizi esan beharko genuke nola ikusi zenuten e, ogi berezi batek kolesterola jaisteko balio zezakeela eta nik zer dakit, ba ez beste produktu batek ez? Zergatik hasi zineten ogiarekin ikerketa hori egiten Leire?
LEIRE.- Bai, beno, ogia guretzako produktu garrantzitsua zen ze azken finean ogia eguneroko kontsumoan ba etxe guztietan dago ez? Beraz, ogia hartu genuen erreferentzia bezala eta lehenengo pausua izan zen, ba kontsumo handiko produktu bat hartzea eta horrekin lantzea ez?
ESATARIA NESKA.- Goazen poliki-poliki, oloaren betaglukanoak erabili dituzue kolesterolaren kontrako ogi hori egiteko eta hori guk ez dakigu zer den.
DANI.- Ba, da, betaglukanoa da fibra bat, oloak askotan salbadoan edo azalean eta izaten dituzten fibrak, ez da ahaztu behar badaudela beste gai batzuk ere badaukatenak zuntz hauek. Baina dirudienez oloarenak beste batzuekin alderatuz beste gaitasun handiago bat dauka. Eta olo horren zuntzak sartzen hasi ginen hasieratik eta probatu ditugu pila bat zuntza desberdin.
ESATARIA NESKA.- Pentsatzen dut.
DANI.- Eta horrek iritsiarazi zigun formulara. Ez azkenean ogia ondo ateratzeko bakarrik, baizik eta egosi ondoren, zuntz hori present egon dadin ogi horretan baita ere. 
ESATARIA MUTILA.- Eta nolakoa da ogi hori?
LEIRE.- Berez, berez, erronka ez zen bakarrik betaglukanoa erabiltzea, baizik eta nola hori erabiliz gero, kantitate justuan, eta gainera, produktu arrunt batean, ba produktu hori azken finean gozoa izatea, kolore aldetik, zapore aldetik, testura aldetik eta noski, azken finean saldu ahal izatea, merkaturatzeko baliabideak egotea. Eta hori izan da azken finean nire ustez, eta ez da gutxi proiektuaren ba… .
ESATARIA NESKA.- …erronkarik handiena ez?
LEIRE.- Bai, bai…
 

B2
09-12-2015
16272747
00:03:44
5395