detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Emaitzak (jj-105)

Haserrealdiaren ondoren bakea nola egin asmatu ezinik dabil bikotea, bakoitza bere bakarrizketan murgilduta.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATALA 104 Proposamena



ETXEAN
JONE
    Aizu Jon, etorri nahi duzun hona bizitzera?
JON
    Zer?
JONE
    Entzun duzu, ea hona etorri nahi duzun bizitzera?
JON
    Baina zer diozu Jone?
JONE
    Etorri nahi duzun, total bi alokairu ari gara ordaintzen,
JON
    Duela bi aste, nik gauza bera eskatu nizun eta kriston bronka bota zenidan..
JONE
     Ia, bai, badakit baina
JON
    Gainera biharkoagatik esaten didazu hau guztia, beldurtuta zaudelako,
JONE
    Ez da hori, azken finean egunero gaude elkarrekin eta.
JON
    Ia, baina nik uste nuen.
JONE
    Zer? Ez ezazu aurpegi hori jarri.
JON
    Ze aurpegi jartzea nahi duzu Jone, batzuetan eskizofrenia moduko batean bizi naiz zurekin
JONE
    Erabakia hartzea ez da hain zaila ba.
JON
    Eta Niko?, zuk esan zenidan Nikorekin ez zela hain erraza.
JONE
    Nik gauza asko esaten ditut, baina ez dut beti arrazoia izaten
JON
    Oskar joan delako  ausartu al zara orain pauso hau ematera?
JON
    Zuk esan zenuen Jone, 4 hilabete besterik ez dira pasa, berriro topo egin genuenetik,
JONE
    Ia baina ez da gauza bera, ez da duela 4 hilabete ezagutzen garela, elkarrekin bizi izan gara, ez da zerotik hastea,
JON
    Badakizu nik nahi nuela
JONE
    Nuela? Orain ez duzu nahi?
JON
    Ez da hori baina moskeatu egiten nau 2 asteetan iritziz hain azkar nola aldatu duzun.
JONE
    Beno baina horrek ze axola du?
JON
    Ba inporta du, nik halako zerbait eskatzen dudanean erantzuna beti ezezkoa delako, ezezko umiliagarri samarra gainera, eta gero zuk gauza bera egiten duzunean, baiezkoa besterik ez duzu  onartzen.
JONE
    Noiz gertatu da hori?
JON
    Nikoren kontura izan genuen bronka hura adibidez, edo Oskarren asuntuarekin, edo...
JONE
    Ez nekien hain herratsua zinenik,
JONE
    Beno nirekin bizi nahi ez baduzu ez duzu aitzakiarik asmatu behar.
JON
    Aitzakiak? Baina zuk zer uste duzu? Ez zaitez orain biktimarena egiten hasi.
JONE
     Ez duzu nirekin bizitzera etorri nahi, lasai, zure erabakia da, ez da ezer gertatzen
JON
    Jone ezin didazu halakorik egin.
JONE
    Argi galdetu dizut, ez dakit zer egin dudan gaizki.
JON
    Jone, nik elkarrekin bizitzera joateko proposatzen dizut eta kriston mobida montatzen didazu, eta orain bat-batean zuk horrela botatzen didazu eta nik ez daukat ezta moskeatzeko eskubiderik ere.
JONE
    Eta ni naiz biktimarena egiten duena
JON
    Jone, tori zure etxeko giltzak, eta joan zaitez porkulo hartzera,
W-JON Jone, bihar frogak jasotzera zurekin joatea nahi?
W-JONE Nola esaten didazu hori lehen egin duzunarekin?
W-JON Nik egin dudana?
W-JONE Giltzena ez zen beharrezkoa. Pasatu egin zara.
W-JON Ni pasatu naiz? Zu ez jakina. Bueno zuk ikusi, Bihar zurekin joatea nahi baduzu esadazu
W-JONE  Ez daukat zure lastimaren beharrik. Badakit bakarrik joaten.
W-JON Bale, ba nahi baduzu kontatuko didazu,

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuteca

B2 C1
04-06-2015

x61pRelaContWAR

16270962

x61pViewCountWAR

2588

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR