detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Espazio-ontzian (jj-97)

Zinea, afaria eta espazio-ontzian bidaia, hori da gaurko Jon eta Joneren plana.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATALA 97 Espazio-ontzian


JON
     Gustatu al zaizu pelikula?
JONE
    Bai. Asko, baina.. .orain gose naiz...non afaldu behar dugu? Hotza egiten du eta afaldu aurretik gabardina kotxetik hartu nahi nuke.
JON
    Goazen ba kotxera gabardina bila… jatetxetik gertu dago eta
JATETXEAN
JON
    Udan Nikorekin norabait joan gintezke...
JONE
    Hirurok elkarrekin?
JON
    Bueno zuk etorri nahi ez baduzu joango naiz ni Nikorekin.
JONE
    Eta nora pentsatu duzu?
JON
    Ez dakit...  ez daukagu zertan orain erabaki beharrik ezta?
JONE
    Haur batekin zoazenean planak derrigorrean egin behar dira Jon
JON
    Jone... ez naiz ari Himalaiara joateaz... Pirinioak, Landak, Asturias... inguruko tokiren batera. Kanpina hartu eta zerbait desberdina egitera...
JONE
    Bueno medikuak esaten didanaren arabera ere.
JON
    Medikuak?
JONE
    Bai, bularreko frogen emaitzak…
JON
    Bai, bale,... ardo gehiago?

JONE
    Pastoi bat kostatu zaizu afaria Jon.
JON
    Bueno horretarako da dirua ezta?
JONE
     Ia, ez dakit, ospakizun bat izan balitz... baina astean zehar eta horrela bat-bateann, horrela ez duzu inoiz aurreztuko motoa erosteko.
JON
    Gustura afaldu duzu?
JONE
    Bai.
JON
    Ba iasta.
JONE
    Jon, orain postrea (azken burukoa) bakarrik falta da.
JON
    Postrea jan dugu ta...
JONE
    Ez, ikusi  gabardina azpian dagoen postrea...
JON
    Arrrgaffff GRRRRR… goazen ba etxera...
JONE
     Etxean ez... aspaldi bezalaxe har dezagun kotxea eta galdu gaitezen nonbait.
JONE
    Jajaja ez nuen oroitzen kotxean ze deseroso suertatzen zen.
JON
    Ba niri gustatu zait.
JONE
    Eta niri be bai.
JON
    Leiho guztiak lurrunduta daude
JONE
    Egia, ia ez nintzen gogoratzen honetaz.
JON
    Akordatzen al zara aspaldi, honelaxe geundela, zer esan zenidan behin?
JONE
    Ba ez.
JON
    Larrua jo ondoren.
JONE
    (moztuaz) “Ia me estraña nik” ¨larrua jo¨ espresioa erabiltzea.
JON
    Ba erabili zenuen... lehen ez zinen hain finolis.
JONE
    Benga (tira) zer esan nuen.
JON
    Larrua jo ondoren, kotxearen barnekaldea, espazioan norabiderik gabe doan  espazio-ontzi baten modukoa zela.
JONE
    Nik? Nik hori esan nuela? Politegia da nik halakorik esan izateko
JON
    Ba esan zenuen, gogoratzen ez baduzu ere, Merkel, zu ere gaztea, inuzentea eta  erromantikoa izan zinen behin.
JONE
    Bueno Gagarin, ba brageta isten duzunean,  jarri martxan espazio-ontzia eta itzul gaitezen gure planetara.

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuteca

B2 C1
04-06-2015

x61pRelaContWAR

16270718

x61pViewCountWAR

1989

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR