Dokuteka
Maleta egiteko aholkuak
Irratsaio honetan, Unai Goikolea moda-adituak aholkuak ematen ditu oporretara joan behar dugunean maleta egiten laguntzeko. Hasteko, nolako maleta eman behar dugun kontatzen du eta, baita ere, bertan zer sartu eta zer ez.
ESATARIA. Unai, zerekin hasiko gara, arroparekin edo maletarekin?
UNAI. Maletari buruz.
ESATARIA. Bale.
UNAI. Argi dago: posible bada maleta ahalik eta txikiena erosoena da eta hegazkinean bagoaz, adibidez, ez fakturatzea erraztasun bat da. Beti ez da posible; beraz, bueno, bidaia luzea bada, e maletak handia izan behar baldin badu, izan dadila, baina txikia bada, askoz hobe. Gaur egun oso modan daude lau errubera dituzten maletak, fakturatu behar ez dena. Hurrengo aholkua Gorka.
ESATARIA. Bai.
UNAI. Maleta ez eraman beteta. Hau da, maletan utzi lekua, ze gero bidaian gauzak erosiko ditugu. Gauza berriak sartuko dira gure bizitzan eta gero ez dira sartzen maletan.
ESATARIA. Bai. Hori bigarren aholkua e? Maleta ez erabat bete, ez erabat bete.
UNAI. Ez, ze gero bestela gogoratuko gara.
ESATARIA. Gero ezin itxita ibiliko gara itzultzeko.
UNAI. Hori da bai. Baita ere, aurreko egunetan badaezpadakorik ez erosi. Aprobetxatu bidaia gauzak erosteko, ze gero beti oso polita da ikusten duzunean, “ba begiratu hiri honetan hau erosi nuen, hondartza honetan hau, bidai honetan hau”. Arropa aukeratzekoan, bueno hor asko, luze hitz egin genezake, baina benetan, aproposena, beti basikoak eramatea da, eta erabilera anitzeko jantziak. Hau da, maleta txikia nahi baldin badugu, horretarako eraman behar ditugun gauzak ondo aukeratuak izan behar dira, eta basikoak badira, erabilera anitzak ematen badizkigute… Eta beste gauza bat gehiago: ohe gainean pentsa egiten dugula maleta, ez, aukeraketa arroparena. Ba pentsa dezagun aukeratu ditugun jantzi guztiak daukatela bilduma-puntu bat: kolore berdina dute, estetika antzekoa dute.. izan dezatela denek lotura antzeko bat. Horrek lagunduko digu gero…
ESATARIA. Konbinatzen?
UNAI. Dena konbinatzen, dena erabiltzen. Ze, zer gertatzen da Gorka? Sarri eramaten ditugu gauza asko gero erabiltzen ez direnak.
ESATARIA. Bai.
UNAI. … edo kontra: behar genituen gauza batzuk ez ditugu aukeratu. Beraz, aukeraketa izan dadila oso pentsatua edo bueno e denbora asko ere ez badaukagu, behintzat kolore antzekoa dena konbinatzeko, edo estetika antzekoa. Praka bakeroak denetarako balio dute eta gainera gaur egun ja denok erabiltzen dugu: gazteok, helduek, neskek, mutilek, elegante goazenean, informal ere; orduan, bakeroek denetarako balio dute.
ESATARIA. Bai.
UNAI. Nik hori, kamiseta eta alkandora batzuekin oso apropos ikusten dut edozein bidaiatarako. Gero oso aproposa da ere bidaietarako, emakumeetan, adibidez, soinekoak. Ez duzulako ezer konbinatu behar. Hau da, goiko eta beheko partea batera doaz, beraz hor ja ahaztu dena; beraz, soinekoekin oso erraz. Petoak ere oso modan dagoz (daude). Hor ja gizonak ere sartu ahal gara: monoak, petoak, hau da goitik beherako jantziak oso erosoak dira oporretarako. Abrigurako zerbait baita ere, azkenean euskaldunak gara eta …
ESATARIA. Bai.
UNAI. Bueno, Mediterraneora bagoaz, agian ez, baina badaezpadakoek balio dute, ba hori, abriguko zerbait, zira bat, jertsetxo bat… gutxi okupa dezala, hori bai. Gero, poltsaren bat ere beharrezkoa da, ze beti gaude hoteletik, etxetik, kanpinetik at, eta oso erabilgarria da ez? Ba poltsaren bat, biguna bada hobeto, ze maletan erraz sartzen da, ez du okupatzen. Ba izan daiteke makuto bat, motxila bat, bueno denetarik dago e? Bandolera ere izan daiteke, hor bakoitzak erabaki dezala.
Toallak. Pareoa deskubritu nuen egunean, toalla desagertu zen nire bizitzatik. Zer esan nahi dut? Toalla bada, izan dadila fina, izan dadila pisua ez daukana, gutxi okupatzen duena. Oso erosoa da pareo batekin joatea hondartzara.
Sandaliekin eta txankletekin ere, sandalia beti askoz aproposagoa txankla baino, ze azkenean antzekoak dira. Hondartzara joan zaitezke sandalia batekin, baina txankleta batzuekin ezin zara leku askotara joan.: dendetara, gauez jatetxe batera; beraz askoz aproposagoa sandalia bat aukeratzea.
ESATARIA. Bueno, Unai Goikolea, hortxe geratu dira gure gaurko aholkuak, oporretara joateko hortxe kontuan izan beharrekoak. Maletari buruz aipatu dugu: maleta ahalik eta txikiena izan dadila, eta arropari buruz, oro har, ba basikoak izan daitezela eramaten ditugun jantziak, erraz konbinatzeko modukoak, erabilera anitzekoak, eta, bueno ba gero gauzak han ere eros ditzagula, ezta?
UNAI. Bai.
ESATARIA. Eta maleta ez dezagula erabat beteta eraman.
