detalle dokuteka-generico-fitxa

Hitler ez omen zen Berlinen hil

Historia ofizialak dio Hitler Alemaniako hiriburuan, Berlinen, hil zela; bertsio horren arabera, bunker baten barruan bere buruaz beste egin omen zuen, Eva Braunekin batera. Baina ba al dago horren froga argirik? Bada beste teoria bat bertsio desberdina kontatzen duena. Entzun nahi?

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA 1. Galdera bat egingo dizuet. Zelan geratuko zinateke(te) Hitler, Adolf Hitler, Berlineko bunkerrean hil ordez, Hego Ameriketara ezkutuan ihes egin zuela jakingo bazenute? Begira, hasiko gara hasieratik. Begira, historia ofiziala hartuko dugu. 1945. urteko apirilaren 30ean, historia ofizialaren arabera, Hitler eta berarekin bunkerrean ezkondu berri zen Eva Braun, Berlineko Kantzileria azpiko bunkerrean hil zituzten beren buruak zianurozko pastilla eta pistola banaren laguntzaz.
ESATARIA 2. Hori da, suizidioa. Nik ez nekien ezkonduta zeudenik.
ESATARIA 1. Ba justu-justu beren buruak hil baino lehen ezkondu egin ziren. Bunkerra inguratzen zuten aliatuen indarren artetik errusiarrak izan ziren kantzileriako eraikina hartu zuten lehenengoak. Eta bonba baten krater batean gasolinaz erre ziren bi gorpu aurkitu zituzten, hauek ja errauts bihurtuta. Hauen masail-hezurrak eta garun-hezurrak izan ziren errauts bihurtu ez ziren zati bakarrak. Eta ingelesek aurkitu zituzten Hitler eta Eva Braunen mediku-dentistaren informeekin gorpuak identifikatzea lortu zutela iragarri zuten. Begira, buru-hileta Hitlerren txoferrak eta bunkerrean bere zerbitzura zeuden eta hil ez ziren pertsonek deskribatu zuten egin zitzaizkien galdeketetan.
Urte batzuk beranduago, aurkitutako masail-hezurretako bat berriro ere aztertu zen, ze errusiarrek gordetzen zuten. Eta berriro aztertu zen teknika modernoekin, ez dakit… Masail-hezur hori emakume batena zela ondorioztatu zen, baina beronen adina ez zetorren bat Eva Braunen adinarekin: emakume helduago bati zegokion. Beraz, hezur hori ez zen ez Evarena, ez Hitlerrena. Beraz, badakigu ofizialki Hitlerren aztarnak bezala ezagutzen ziren hezur horiek faltsuak zirela. Eta hemen hasten dira problemak.
Bueno, ihesaren teoria honi indar gehien ematen dion datua Hitlerren heriotza baino ordu batzuk lehenago, Hannah Reitsch, Hitlerrentzat emakume pilotu militar gogokoena zena, bere hegazkinaz bunker alboan egin zuen lurrartzea izan zen. Kantzileriako bunkerrean Hitlerrekin bildu eta gero, hegazkinarekin berriro ere Austriara bueltatu zelarik. Bueno, teoria honen defendatzaileen ustez, Hitler eta Eva Braun Alemaniatik atera zituen hegaldi horretan, eta nahiko zentzua dauka gainera.
ESATARIA 2. Biak bizirik, noski.
ESATARIA 1. Bai, biak bizirik, hori da. Teoria honen defendatzaileek diote Hitler eta Eva lehenengo Austriara, gero Espainiara, eta bertan urpekontzi bat hartu eta Patagoniarantz abiatu zirela.
ESATARIA 2. Zer esan nahi du Alemaniatik Patagoniara joan zirela urpekontzi batean? Ez!
ESATARIA 1. Bai, uste da Antartidako basean egin zutela eskala, eta gero Patagoniarantz joan zirela. Eta uste da Andesen magalean kokatutako herrixka horretan Hitlerren beste 15 urtez bizi izan zela. Eta begira, 1945 eta 1957 urte bitartean, lau lekuko ezberdinek Hitlerrekin topatu izana aitortu zuten.
ESATARIA 2. A bai! Oseake, Patagonia inguruan ikusi egin zuten, gainera.
ESATARIA 1. Bai, bai, deklarazio horiek daude. Eske begira, Stalinek berak, garaiko errusiarren buruzagiak, bere inteligentzia-departamenduak emandako informazioaren arabera, Hitler ez zela Alemanian hil adierazi zuen. Are gehiago, Dwight Eisenhower, amerikar presidenteak, ba berak ere bere espioitza-zerbitzuen informazioa aztertu ondoren, Hitlerren heriotzaren froga seriorik ez zeukala adierazi zuen.
Begira, teoria honen defendatzaileen arabera, Hitlerrek eta Evak beren Argentinako exilioan Kirchner abizena erabili zuten eta bi alaba izan zituzten, bi alaba izan zituzten.
ESATARIA 2. Hau ez da Argentinako presidentea orain?
ESATARIA 1. Bai. Fernandez.

detalle2

Docuteca

B2
30-06-2015

x61pRelaContWAR

16269590
00:03:36

x61pViewCountWAR

4430

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR