detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Planik ez (jj-82)

Gaurkoan bikoteak ez du asmo berezirik, ez dakite zer egin eta elkarrekin aspertzen dira.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATAL 82  Planik ez


JONE
    Aupa Oskar.
OSKAR
    Kaixo Jone.
JONE
    Aizu azkenean ba al dakizue zein data zehatzean zoazten Txilera?
OSKAR
    Bai,  bi aste barru,  azkenean arazo batzuk izan dira paperekin eta atzeratu egin zaigu guztia. Putada handi samarra egia esan.
JONE
    Eta noiz esan behar zenidan? Nikorekin antolatu beharra daukat Oskar
OSKAR
    Bueno Jone,  nik ere nahiko gauza daukat antolatzeko, eta lasai Nicolas nirekin geratu daiteke joaten garen egunera arte.
 JONE
    Ba aldaketarik balego abisatu.
OSKAR
    Baietz ba, joder Jone,  ikusten dut egoera berriak ez zaituela lasaitu
JONE
    Zein egoera berrik?
OSKAR
    Badakizu zein egoera, zu, Jon, zer moduz zure nobioarekin?
JONE
    Ez dut zurekin horretaz hitz egiteko asmorik.
OSKAR
    Nahi duzun moduan, hala ere tipoa reinzidentea da,  beraz badaki non sartzen den
JONE
    Ez duzu ni pikatzea lortuko Oskar
OSKAR
    Jon eta Jone, trikitilari bikote baten izena dirudi.
JONE
    Agur Oskar
JON
     Ciao Jone.
JONE
    Oskarrek esan dit azkenean bi aste atzeratuko direla.
JON
    Joder… sentsazioa daukat zure ex horrek,  urte erdia daramala Txilera joaten.
JONE
    Oskar du izena eta badakizu.
JON
    Baina egun zehatzik aipatu al dizu?
JONE
    Bi aste esan du, eta okerrena da nik gaia atera diodalako komentatu didala, bestela
JON
    Bueno, aizu,  hobe, bi aste hauetan lasaiago ibiliko zara.
JONE
    Joder, ni bai naizela reinzidentea, beti tipo axolagabeekin juntatzen naiz.
JON
    Zergatik esan duzu reinzidentearena?
JONE
    Ezerrengatik (Ez, ez da ezer)
JON
    Nonbaitetik atera duzu zuk hori.
JONE
     Besterik gabe Oskarrekin hizketan, berak zutaz galdetu dit.
JON
    Nitaz?
JONE
    Bueno gutaz galdetu du.
JON
    Eta?
JONE
    Eta zu reinzidentea zarenez badakizula non sartzen zaren esan du.
JON
    Hori esan du?
JONE
    Bai,  baina ez haserretu Jon,  ni lehor samar aritu natzaio eta berak ni pikatzeko esan du.
JON
    Anormal hori zure ex-a izango ez balitz, ondo konponduko nintzateke harekin.
 JON
    Gaur arratsalderako planik bai?
JONE
    Ez, berez aerobic-era joan beharko nuke baina ez dut gogo handirik, zuk?
JON
    Ezer berezirik ez.
JONE
    Hain denbora gutxian planik ez duen bikote bihurtu gara?
JON
    Zer? Zure ex-ak esan dizuna oraindik buruan bueltaka.
JONE
    Oskarrek ez du halakorik esan, eta ez dut zentzu txarrean esaten.
JON
    Bale bale,  ez da eta derrigorrezkoa (nahitaezko) egunero planen bat izatea.
JONE
    Egun osoa dugu orduan elkarrekin aspertzeko.
 JONE
    Jon
JON
    Zer?
JONE
     Gustatzen zait zurekin planik ez izatea.
JON  
    Goazen brriro aspertzera ba.
JONE
     Ziur zaude kapaz izango zarela beste behin aspertzeko?
JON
    Oso pertsona aspergarria izan nahiteke, badazkizu hori.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2 C1
04-05-2015

x61pRelaContWAR

16269203

x61pViewCountWAR

2248

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR