Dokuteka
Zodiakoko zeinuak eta sexua. Nolakoa zara ohean?
Gaztea irratiko Akabo Bakea saioko Luzia eta sexua tartean nork bere horoskopo-zeinua eta sexuaren arteko harremanaz hitz egin du Luziak.
Zeinu bakoitzaren deskribapenaz gain, zeinu bakoitzarekin bateragarri direnak aipatzen ditu.
Hona hemen, banan-banan:
Taurus
Burugogorrak dira, ez dute harreman batean pentsatzen, aurrera begira ez dute ezer nahi, amodio-afera bat besterik ez. Taurus batekin zerbait gehiago nahi duenak berak eman beharko du pausua. Bere bikotekideak animatu beharko ditu harremana iraunkorragoa izan dadin, nahiko hotzak direlako.
Sagittarius, Cancer eta Leorekin da bateragarria zeinu hau.
Cancer
Zalantzatiak dira eta mimoak gustatzen zaizkie, baina ohean agintea hartzea gustatzen zaie. Bere bikotekideari plazera eman nahi diote.
Pisces, Leo, Taurus eta Scorpiusekin da bateragarria zeinu hau.
Aries
Zeinu beroa da, sutsua. Euren modukoak direnak bilatzen dituzte Aries zeinupean jaiotakoek. Jolastea, esperimentatzea gustatzen zaie, ez dute errutinan jausi nahi. Ez dira fidelak izaten.
Scorpius eta Sagittariusekin da bateragarria zeinu hau.
Gemini
Exhibizionista fama dute eta bipolarrak direla ere esaten da.
Toki berezietan sexua praktikatzea gustatzen zaie, gauza desberdinak egiteko interesa adierazten dute.
Leo, Scorpius, Aries eta Libra zeinuak dira prest daudenak Gemini zeinua dutenen morboa onartzeko.
Scorpius
Sexu-irensleak dira, pozoia dira. Eztena sartzen dizute barruraino. Beren armak erabiltzen dituzte nahi dutena lortu arte. Ohera eraman arte direnak eta bi egingo dituzte; gero, ezer ez.
Dominatzaileak dira eta ez diote betiko maitasuna agintzen bikotekideari. Erraza da euren sareetan erortzea, baina ez dute bigarren zita adosten. Koipekeriatan aritzea gustatzen zaie.
Zeinu arriskutsua da.
Leo
Sutsuak dira sexuan. Seduzitzeko gaitasuna daukate, dena ematen dute eta beti daude laguntzeko prest, oso edukazio onekoak dira. Eurentzat sexuak ikaragarrizko garrantzia dauka harremanean, ez dute irudikatzen sexurik gabeko harremanik.
Zeinu hauekin lor dezakete nahi duten oreka: Scorpius, Libra eta Aries.
Pisces
Uretako zeinua da. Cancer litzateke beretzat zeinu egokia. Oreka bilatzen dute Pisces zeinukoek bikotekide batengan. Kalitateko sexua axola zaie.
Jo eta su arituko dira Capricornus edo Scorpius zeinuko kideekin.
Virgo
Ez dira lehenengo zitan oheratzen diren horietakoak. Segurtasuna behar dute, pertsona zintzoak bilatzen dituzte eta sexuan ere hasieratik zer nahi duen garbi uzten duen pertsona nahi dute. Behin konfiantza hartuta, eurek ere libreago jokatzen dute, baina hasieran mugak jartzen dituzte.
Gemini, Aquarius eta Cancerrekin da bateragarria zeinu hau.
Sagittarius
Emozio eta abentura berrietarako aproposak dira, hori gustatzen zaie. Ez dute loturarik nahi eta harreman luzea edukiz gero, sexu askea defendatzen dute.
Aries, Leo eta Aquariusekin da bateragarria zeinu hau.
Aquarius
Ondo ezberdintzen dituzte sexua eta maitasuna. Hasiera batean, sexu inprobisatua bilatzen dute, baina behin harrapatuz gero, ez dago Aquarius bat askatzerik. Irudimen handia dauka eta erakarpen sexual handia izan behar dute pertsona batekin joateko. Bestela, sexua igual bai, baina hortik aurrera, zaila izango da beste pausurik ematea.
Libra, Sagittarius eta Geminirekin da bateragarria zeinu hau.
Libra
Libra zeinua dutenen helburu nagusiak dira plazera bilatzea eta sexua praktikatu eta gero ondo sentitzea. Nahiko sutsuak dira, sexurako gogo handia izaten dute.
Leo, Gemini eta Aries zeinukoak dituzte gustuko.
Capricornus
Eurentzat sexua eguneroko monotoniatik ateratzeko modu bat da. Dena ematen dute sexuan eta ez sexuan bakarrik, harreman batean ere bai.
Ez dira errazak, ulertzeko esfortzua egin behar da eta Capricornus bat ulertzeko pazientzia behar da, baina behin lotura hori lortuta, erraza gertatzen da.
Scorpius, Pisces eta Taurusekin da bateragarria zeinu hau.
Oharra: Audioetan zodiakoko zeinuak gaztelaniaz bezala izendatu dituzte esatariek, baina guk euskarazko adiera idatzi dugu. Adibidez, Tauro, Taurus...etab.
Taurus
Luzia.- Burugogor fama daukate Taurus dizenak (direnak), baina zelakoak diren sexuan? Ba bueno, egia esan, pertsona bategaz (batekin) enroilatzen dizen (diren) momentuan diraz (dira) harreman batean pentsatzen ez dagozen (duten) horietakoak. Hau da, roiloan pentsatzen dabe (dute), baina aurrera begira ez dabe (dute) pentsatzen. Orduan, Taurus bategaz (batekin) roilo bat daukanak, ba, zeozer gehiago nahi badu, berak eman beharko du pausu hori eta berak, bai, pixka bat animatu beharko dau (du) ze berez, hasiera batean, behintzat, nahiko… horretan nahiko hotzak dira, ez? Bai.
Amaia Artetxe.- Hotzak.
Luzia.- Eta nortzuekin dizen (diren), bueno, konpatibleenak edo hori? Bada, Sagittarius, Cancer eta Leo zeinuekin.
Julen Telleria.- Oooo!
Luzia.- Zergatik? Honek (hauek) hirurak zeinu maitekorrak dizelako (direlako), orduan, igual, behar dabe (dute) horixe, bultzada hori.
Amaia Artetxe.- Kontrastatzeko, ezta?
Cancer
Luzia.- Bueno, bigarren bat Cancer, honek (hauek) inseguruak diraz (dira) eta sexuan ondo sentitzeko behar dabe ( dute) eurekin dagoen pertsona horrek behin eta berriro maitasuna erakustea.
Amaia Artetxe.- Mimosin, apurtxo bat dira, ez?
Luzia.- Gero egia da ere bai behin konfiantza hartuta ohean agintea hartzea gustatzen jakela (zaiela), hau da, pixka bat agintzea edo dominatzea, ez?
Julen Telleria.- Aginte-makina.
Amaia Artetxe.- Dominator!
Luzia.- Bai, baina daukie (daukate) dominatzeko kontzeptu hori batez be (ere) nahiko obsesioa daukelako (daukatelako) bikoteari plazera emateaz.
Amaia Artetxe.- Ja, besteengan dabil pentsatzen.
Luzia.- Orduan, ba bueno, ez da agintzeari buruz.
Julen Telleria.- Jo, ze eskuzabalak, ezta?
Luzia.- Bai, bai eta bueno, dira eurentzat zeinu egokienak dira Pisces, Leo, Taurus eta Scorpius.
Amaia Artetxe.- Ummm, bale ba, bueno, badakizue, Cancer bat hortik badaukazue solte…ba fitxatu!
Julen Telleria.- Inguruan
Luzia.- Zeinu, zeinu ona dela.
Aries
Luzia.- Aries, Aries dira pixka bat “aquí te pillo aquí te mato” ez?
Julen Telleria.- Beeeee.
Amaia Artetxe.- Zer? Zu zara, Julen?
Julen Telleria.- Ez, ez, ez, ez, ez… hori izan da Aries bat. Beeee.
Amaia Artetxe.- Ardia.
Luzia.- A! Barkatu!
Julen Telleria.- Edo akerra edo…bai.
Amaia Artetxe.- Akerra edo aharia edo…
Luzia.- Bueno, nahiko zeinu beroa da, nahiko sutsua da eta…
Hotsa.- Fire, fire!
Luzia.- …bilatzen dabe (dute) euren modukoa den beste bikote bat, ez?
Julen Telleria.- Norbait sutsua, beste Aries bat igual?
Luzia.- Bai, gustatzen jake (zaie) jolastea,bueno, oraintxe esango dizuet noregaz (norekin), e? ez, ez dabe (dute) beste Aries bat bilatzen. Gustatzen jake (zaie) jolastea, esperimentatzea, gauza berriak probatzea, ez dabe (dute) pertsona …ez dabe (dute) erosotasunean edo errutinan jausi nahi, ez? Nahi dabe (dute) esperimentatu…
Julen Telleria.- Abentura, ezta?
Luzia.- Bai.
Julen Telleria.- Gaur gauza bat eta bihar beste bat…
Luzia.- Aldatu…
Julen Telleria.- Eta hurrengoan diferentea.
Luzia.- Bai, eta honegaz (honekin) lotuta, ez jakienez (zaienez) gustatzen errutina hori, ba bueno, ez dira oso fidelak izaten.
Julen Telleria eta neska:- Aaaaamigo!
Julen Telleria.- Pajaro samarrak. Pajaro eta pajara samarrak ditugu Ariesak.
Luzia.- Bai, Scorpius eta Sagittariusgaz (Sagittariusekin) ondo eroaten dira, nahiz eta Sagittariusgaz (Sagittariusekin) ahal duen eduki pixka bat maitasun-gorroto harreman hori, ez?
Amaia Artetxe.- A bai, e?
Luzia.- Bai, oraintxe oso ondo, baina…
Amaia Artetxe.- Baina gero…
Julen Telleria.- Baina bihar akaso…¡chungo!
Gemini
Luzia.- Bueno, Gemini.
Julen Telleria.- Gemini.
Luzia.- Geminik dauka exhibizionista fama, ez?
Amaia Artetxe.- A, bai?
Luzia.- Baina horregaz (horrekin) batera bipolarrak dizela (direla) esaten da.
Julen Telleria.- Ostra!
Luzia.- Bai, orokorrean zeinu moduan, e? Ez sexuan bakarrik, baina bipolaridade hori sexuan be (ere) igartzen da. Gustatzen jake (zaie) toki arraroetan sexua praktikatzea eta ez ohean.
Julen Telleria.- Aszensorean, eta hondartzan…eta…
Luzia.- Bai, bai, bai, horrelakoxeak.
Julen Telleria.- Eta kaleko komunetan, eta…
Luzia.- Bai, orduan, noregaz (norekin) egongo dira ondo sexu-kontuetan? Ba, Leo, Scorpius, Aries eta Libra. Zergatik?
Amaia Artetxe.- A, bueno, nahiko aukera!
Luzia.- Zergatik? Ba, dizelako (direlako) zeinu batzuk prest al dizenak (direnak) egon hori onartzeko, ez? Ze…ba, bueno, ez dakit zelan esan, morbo hori edo ohetik kanpoko harreman…
Julen Telleria.- Interes hori.
Amaia Artetxe.- Bai, gauza diferentea probatzeko…
Julen telleria.- Gauza bizar bat egiteko interesa.
Luzia.- Bai.
Scorpius
Luzia.- Scorpius.
Julen Telleria.- Scorpius.
Luzia.- Scorpius…
Julen Telleria.- Momentuz, gu libre?
Luzia.- Ni neu bai, bai.
Julen Telleria.- Bale, oso ondo.
Luzia.- Jesus, denok izango gara berdinak.
Amaia Artetxe.- Aurrera, aurrera!
Luzia.- Bueno, Scorpius definitzen da sexu-deboratzaileak moduan.
Julen Telleria.- Iauuuu!
Luzia.- dizela (direla) pozoia, ez? ze. Bai, horixe, bai, bai, eta…
Julen Telleria.- Bere eztena sartzen dizu barruraino eta hor aberia egiten dizu.
Luzia.- Bai, ba bai, ze erabiltzen dabe (dituzte) euren arma denak nahi dabena (dutena) lortu arte. Orduan, kontuz! Bueno, nahi dabena (dutena) lortu arte kasu honetan, izara tartera eroan (eraman) arte.
Julen Telleria.- A! Eta gero ja…
Amaia Artetxe.- Amigo!
Luzia.- Egingo dabe (dute) dizenak (direnak) eta bi, nahi dabena (dutena).
Amaia Artetxe.- Eta gero ja ezer ez.
Luzia.- Bai, dominanteak dira eta… baina ez dabe (dute) inondik inora ere ez etengabeko maitasuna prometitzen, bai.
Amaia Artetxe.- Scorp, Scorpius.
Luzia.- Dena dela, erraza da euren sareetan jaustea, nahiz eta ez daben (duten) sekula bigarren zita bat edo bigarren hitzordu bat…
Amaia Artetxe.- Xalameroak dira…ezta?
Luzia.- Bai.
Julen Telleria.- Baina lehenengoan igual erori egingo zara, edo aukerak badauzkazu, ezta?
Luzia.- Bai, lehenengokoan, behintzat, horixe, erraza da jaustea. Gero ja, eta bigarren baterako igual gogoarekin geratzea, ze igual eurek ja ez dabe (dute) nahi.
Amaia Artetxe.- Ja, ja.
Luzia.- Bai, igual zeinu peligrosoa da.
Julen Telleria.- Scorpius. Kontuz Scorpiusekin.
Amaia Artetxe.- Kontuz, ze Scorpius naiz. Danger!
Leo
Luzia.- Leo, Leo ere bai, bueno, sutsuak dira sexuan…
Julen Telleria.- Hau abuztukoa da.
Luzia.- Seduzitzeko gaitasuna dauke ( daukate), dena ematen dabe (dute), beti dauz (daude) laguntzeko prest, oso edukatuak diraz (dira), eta sexuak, ba bueno, eurentzat harreman batean sexuak sekulako inportantzia dauko (dauka). Ez dabe (dute) imajinatzen sexurik gabeko harreman bat. Bueno, orokorrean, nik ez dut ikusten zeinu txarra, ez? nahiko establetxoa da.
Amaia Artetxe.- Normala da, ezta? Bai, bai.
Luzia.- Scorpius, Libra eta Aries dizenekin (direnekin) lortu ahal dabe (dute) eurek nahi daben (duten), edo eurek behar daben (duten), bueno, kontu edo estabilitate edo bueno, bueno, aipatu ditudan ezaugarri horek (horiek), ez?
Amaia Artetxe.- Dosi sexuala edo esango duzg, ezta? Kasu honetan, ze klaro…
Luzia.- Ba bai.
Pisces
Luzia.- Ni Pisces zeinura nahi dut joan. Uretako signo bat da eta…
Julen Telleria.- Luzia, Luzia, Luzia…
Luzia.- Esan, esan.
Julen Telleria.- …ez segi, lehendabizi esan dezagun Pisces dela hirugarrena. Zu ez, ni ez…
Amaia Artetxe.- Alegia, ni.
Julen telleria.- Amaia Artetxe, bai. Oraintxe ikusi dugu. Ya está. Pisces da Amaia, Amaia, Pisces.
Luzia.- Uretako zeinua zara eta…
Amaia Artetxe.- Ze polita!
Luzia.- Eta uretako zeinuak bilatzen dituzu zuk.
Julen Telleria.- Klaro, Bermeokoa.
Luzia.- Bai, klaro, kostakoa. Adibidez, Cancer, zuretzat izango zen…zeinu egokia.
Amaia Artetxe.- A! kangrejutxua, karramarroa.
Luzia.- Bai, bai, bai. Normalean Pisces zarienok (zaretenok) estabilitatea bilatzen dozue (duzue) bikote batean eta kalitateko sexua edukitzeko…
Amaia Artetxe.- Jakina!
Luzia.- …normalean jotzen duzue Capricornus edo Scorpius batengana.
Amaia Artetxe.- Ba, kar, kar, kar.
Luzia.- Eta bai?
Amaia Artetxe.- Kar, kar, kar… Ez, grazia egin dit ze… nola daukagun hain argi, ez? normalean jotzen dugula horietara, ez?
Luzia.- Bueno, inconscientemente izango da, baina…nik neuk ez dut ikusi behintzat inor zeinua galdetzen ibiltzen dena, baina bueno…
Amaia Artetxe.- Bueno, kontuz, e? galdera tipiko…
Julen Telleria.- Hor dago!
Amaia Artetxe.- … bat izaten da e?.
Luzia.- Bueno…
Virgo
Luzia.- Virgo dira behar dabe (dute) pixka bat… a ver, ez dira lehenengoko zitan ohera joaten diren horietakoak, ez? ze seguritatea behar dabe (dute). Pertsona sintzeroak bilatzen dabez (dituzte) eta sexuan be (ere) bai nahi dabe (dute) pertsona bat hasieratik argitzen dotzena (diena) zer nahi daben (duen), ez? behin konfiantza hori hartuta, ba bueno, eurek be (ere) bai, bidea libreago ikusten dabe (dute), baina hasieran pixka bat… bai…
Amaia Artetxe.- Kostatu egiten zaie.
Luzia.- …mugak ipintzen dabez (dituzte), bai. Eta honek (hauek) ondoan ba Gemini, Aquarius eta Cancerregaz (Cancerrekin). Cancer, nik uste dut, mundu guztiarekin…
Amaia Artetxe.- Bai, bai.
Julen Telleria.- Cancer…
Luzia.- Ez dakit zergatik. Cancer zaretenok, zorionak.
Julen Telleria.- Ondo guztiekin, pout-pourri.
Amaia Artetxe.- Oso ondo.
Sagittarius
Luzia.- Sagittarius dira emozio eta abentura berrietarako aproposak, ez? ze hori gustatzen jake (zaie).
Amaia Artetxe.- Hor beste bat ere aipatu duzu, ezta?
Luzia.- Bai, bai.
Amaia Artetxe.- Gemini edo...
Luzia.- Ez naiz gogoratzen izenaz, baina…
Julen Telleria.- Bai, edo…
Luzia.- Honek, Sagittarius be (ere), ez du nahi loturarik eta, bueno, harreman luzea edukiz gero, harreman luze baten aldeko apustua eginez gero, sexu askea defendatzen dabe (dute).
Amaia Artetxe.- A! beitu!
Julen Telleria.- Sexu askea.
Luzia.- Behintzat argi daukate.
Julen Telleria.- Askatasun sexuala.
Luzia.- Horixe, eta hori onartzeko prest egon ahal dizenak ( direnak), ba, Aries, Leo eta Aquarius dira. Orduan, ba bueno…
Amaia Artetxe.- Bueno, badagoz (badaude) aukerak, e?
Luzia.- Bai, bai, bueno, gero ikusi beharko dugu be (ere) bai, baina bueno…
Amaia Artetxe.- Bai, bai.
Aquarius
Luzia.- Eeee…, Aquarius, sexua eta maitasuna ondo desberdintzen dabez (dituzte), hasiera batean sexu inprobisatua bilatzen dabe (dute), baina behin atrapatakoan ja ez dago Aquarius bat soltatzerik. Imajinazio handia dauke (daukate) eta atrakzio… hori bai, atrakzio sexual handia lortu… eduki behar dabe (dute) pertsona bategaz (batekin) joateko. Bestela, ba, sexua igual bai, ez? baina ja pixka bat…gehiago…
Julen Telleria.- Hortik aurrera ja…pausua emateko…
Luzia.- Eta honek (hauek), ba bueno, Libra, Sagittarius eta Geminigaz (Geminirekin) eroaten dira oso ondo.
Libra
Luzia.- Eta orain gure dator, Julen.
Julen Telleria.- Libra.
Amaia Artetxe.- A ver…
Julen Telleria.- Entzun ondo, pay attention!
Amaia Artetxe.- Please!
Luzia.- Bueno, Librak… esango dugu… bere helburu nagusiak dizela (direla) plazera bilatzea…
Julen Telleria.- Oso ondo, arrazoia.
Luzia.- … eta sexua praktikatu eta gero, ondo sentitzea.
Julen telleria.- Baita, baita, baita…
Luzia.- Horiek dira ezaugarri nagusiak. Honek be (hauek ere) nahiko sutsuak dira, ez? ze sexu gogo handia edukitzen dabe ( dute).
Amaia Artetxe.- A bai? Ez esan!
Julen Telleria.- Ez esan, Luzia, ez esan edukitzen dabe (dute), daukagu.
Luzia.- Daukagu.
Julen Telleria.- Daukagu, lehenbiziko pertsonan, mesedez.
Amaia Artetxe.- Baieztatu egiten duzu, orduan? Ondo doa teoria?
Julen Telleria.- Bueno, Libra bera baldin bada Libra, Amaia, ba, zer esango dugu ba?
Luzia.- Eta antza denez, Julen, fijatzen gara…
Amaia Artetxe.- Zu ere bazara…
Luzia.- … Leo, Gemini eta Aries zeinuetan.
