Dokuteka
Japoniako gizartearen balioak
Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko nazioarteko adituak Japoniako gizartearen deskripzio laburra egiten du, eta azaltzen du zein diren arrazoiak gizarte hori hain aurreratua egoteko.
ESATARIA. Japoniaz hitz egin behar dugulako. Euskal Herritik Japoniara 11.000 kilometro daude, distantzia handia da eta sarri pentsatu ohi dugu, arlo batzuetan behintzat, Japonia gugandik urrutiegi dagoela. Baina seguruenera ugari dira hurbiltzen gaituzten kontuak ere. Zeintzuk dira Japoniaren ezaugarri edo datu nagusiak kokatzeko?
JUANJO SAN MIGUEL. Ba seguru aski Japonia gurekiko kontraesanez betetako gizarte bat da eta han bertan barruan ere kontraesan ugari dago, ezta? Japonia 6.800 uhartez osatutako e herrialde bat da, zabalera osoa ba Italiaren antzekoa izango da 300 eta piku mila metro koadro, eta 130 miloi biztanle ditu. Japonia aislatuta egon da mendeetan, 19. mendean hasi zen pixka bat aldatzen, baina beti onartu ditu kanpoko maileguak eta beste herrialde eta kultura batzuen eragina, esate baterako, bertako erlijio nagusia budismoa da, sintoismoak ere garrantzi handia du. Sintoismoa da naturaren e espiritua gurtzea edo holako bat; bertako hizkuntzak ere txinatarren edo txineraren eragina eta jaso du. Guk Japonia imajinatzen dugunean ba normalean etorri zaizkigu ba ordenagailuak, sakelako telefonoak eta gizarte aurreratua, ezta?
ESATARIA. Eta marrazki bizidunak.
JUANJO SAN MIGUEL. Baita, baita. Baina egia da e Japonian oso ondo uztartu dutela iragana eta oraina, ezta? Eta esan behar da Japonia oso baliabide gutxi duen e lurraldea da, oso pobrea da, elurra, ez dute energiarik, ez dute lehengairik; gainera, lurrikarak eguneroko kontuak dira, bost handi-handi azkeneko hamabost urteetan, berrehun sumendi daude eta hirurogei aktiboak, bizirik daude, ba kondizio horietan Japonek lortu zuen 40 urteetan munduko bigarren potentzia ekonomikoa bihurtzea, ezta? Eta hori egin du neurri handi batean iragana eta oraina. Zer da oraina? Ba teknologia berriak, teknologia aprobetxatzea eta gero bere ohiko baloreak –familia, gizartea, diziplina…– uztartzea, ezta?
ESATARIA. Horiei ere eutsi.
JUANJO SAN MIGUEL. Horiei eutsi eta horren ondorioz ba gaur egun Japonia esaten dugunean ba Nintendo, Nissan, Toyota, Cannon, Honda, Sony, Panasonic, Toshiba… arlo guztietan eta teknologia guztietan lortu du lehen maila, eta hortik aparte lur pobre pobre bat izatetik, lortu du hektarea bakoitzeko errendimendu, etekin handiena munduan, eta da munduko lehen potentzia arrantzu-arloan.
ESATARIA. Japonian esan dugu nahasketa handia dago eta azken 60 urteetako kultura eta gizartea era bitxian garatu dira. Bertako eta mendebaleko ezaugarri eta baliabideak uztartuz; beraz, jakin dute kanpotik hartzen bertakoari eusten. Nolakoa da Japoniako gizartea, zer argazki egingo genuke?
JUANJO SAN MIGUEL. Esaten dute Japonian betiko kulturan, samuraien ideologia edo badutela. Zer esan nahi du horrek? Taldeak, familiak, gizarteak garrantzi gehiago duela gizabanakoa baino, eta hortik aparte oso inportanteak direla diziplina, lanerako kemena, norberak konpromisoak hartzea, ezta? Hortik aparte gizarte hierarkizatu bat da eta garrantzi handia ematen zaio aginteari, eta baita adineko …
ESATARIA. Adinekoei, hori entzun dut.
JUANJO SAN MIGUEL. …. pertsonei ere, ezta? Gero, bueno, egia da emakumea, mm!, gizonekiko ba pixka bat e… Orain aldaketak ere badaude, ezta, ze oso diferenteak dira, ez dakit, Tokio, esate baterako, da munduko gizaki-kongregazio handiena, 35 miloi elkartzen dira. Eta gero hezkuntzari balore handia eman zaio, eta Japonian esaten dute, ba han baliabiderik ez dutela, aberastasunik ez dutela, eta familiak semeari edo alabari utzi diezaiokeen altxor inportanteena dela heziketa on bat, ezta? Azkeneko hamar-hamabost urteetan Japoniako ekonomia krisian dago, nahiz eta lehen esan dugun aurrerapen handi horiek egin, ezta, baina, hala ere, krisian egon arren langabezia ez da % 5era iristen. Eta bertako jendeak ez du horrenbeste antzeman edo igarri krisia. Zergatik? Ba lehen esaten genuen horregatik segur aski, ezta: elkartasuna, taldearen garrantzia, elkarrekiko babesa… bueno, guzti hori hor dago. Eta horiek ere beste ezaugarri batzuk ez hain onak ere badituzte, baina bueno….
