Jon eta Jone II. Pisuaren pisua (63)
Jon eta Jone elkarrizketa erlaxatuan ari dira, baina bat-batean elkarrizketak ustekabeko bidea hartuko du eta haserretu egingo dira.
63 Pisuaren pisua
JON
Entzun zer jartzen duen hemen: “Denda txino bat salatu dute pisua dela eta”
JONE
Pisua?
JON:
Bai...
JONE:
Jatekoa ere saltzen hasi dira txinoetan edo zer?
JON
Ez ez, pisu hori ez, “pesak” entzun. ¨ariketak egiteko kilo bateko pesak saltzen zituzten, baina pesa bakoitzak 720 gramo pisatzen zituen¨
JONE
Jajajajaja ez da egia.
JON
Pesa bakoitzarekin , 280 gramoko iruzurra egiten zuten.
JONE
Joder.. buf... pesaren pisua lapurtzea. Hori kontzeptu sofistikatuegia da niretzat.
JON
Badakizu...”humor amarillo”.
JON
Hainbeste saltzen al dute ba denda txinoek hiri erdiguneetan dituzten lokal handi horiek ordaindu ahal izateko?
JONE
Beno hori da gaur egungo misterioetako bat ez?
JON
Bai, beno, egia esan ni geroz eta gutxiagotan noa erdigunera... joaten naizen aldiro ia beti jende ezagunarekin egiten dut topo eta.
JONE
Eta hori arazo bat da klaro (jakina).
JON
Ba bai.. agurtu eta konpromisoko bi hitz gurutzatu behar duzun jendearekin topo egitea ez zait gustatzen, deseroso sentitzen naiz.
JONE
Zure modukoek badakizu nola amaitzen duten ezta? Pisu batean hiltzen dira eta urtebetera topatzen ditu gas errebisioa egitera doan tipoak.
JON
Baliteke, beraz, badaezpada ere, hemen, zure pisuan geratuko naiz datozen 30 urteetan.
JONE
Horrelako zerbait esan zenidan behin eta gero ez zenuen hitza bete.
JON
Zer?
JONE
Ezer ez.
JON
Ezer ez, ez. Zer esan duzu?
JON
Zuk utzi ninduzun Jone.
JONE
Hori ez da egia.
JON
Nork egin zuen alde etxetik?
JONE
Hori gauza bat da, baina nik etxetik alde egin nuenerako, zu ez zeunden han.
JON
Ni bertan bizi nintzen.
JONE
Bizi bai, baina zu ez zinen han nirekin, zure arima, zure... nahi duzun moduan esan. Ez zeunden han.
JON
Arima? Hori filosofia merkea da Jone. Egun batetik bestera pisuan bakarrik geratu nintzen. Eta hura bai izan zela pisuaren pisu guztia bat-batean bizkar gainean sentitzea.
JONE
Ordurako ia, badakizu Jon, ez geunden elkarrekin, ez zuen zentzurik.
JON
Pisua elkarrekin konpartitzen genuen eta han utzi ninduzun, ez zenidan azalpenik eman.
JONE
Ez zenuen azalpenik entzun nahi.
JON
Ez nuen zure abokatuen...
JONE
(moztuaz)Nire gurasoen abokatuen.
JON
(moztuaz) Zuen abokatuen azalpenik nahi, ez bota beti errua zure gurasoei. Zure azalpenak nahi nituen. Zurekin hitz egin.
JONE
Eta zenbatetan hots egin zenidan nirekin hitz egiteko?
JON
Ez dakit, gutxi, baina hots egin nizun.
JONE
Bi aldiz Jon
JON
Eta zuk niri?
JONE
Ni ia egunero joan nintzen erresidentzira koman zeundenean.
JON
Barkatu ez akordatzea. Ah klaro (jakina) koman nengoen eta ez naiz akordatzen, hori ere nire errua izango da.
JONE
Ia egunero Jon.
JON
Eta zergatik ez zeunden han komatik atera nintzenean?
JONE
Ni ere ez nengoen ongi eta gero abokatuen kontu guzti hura gertatu zen eta bai, nire gurasoek ez zuten zuzen jokatu, eta badakit haiei kasu egitea nire errua izan zela.
JON
Nire errua Jone, istripuaren kontua nire errua izan zela esan zuten.
JONE
Baina beren asmoa ez zen txarra. Indemnizazio ahalik eta handiena ateratzea. Biontzat.
JON
Indemnizazioa? Zertarako balio izan dit niri indemnizazioak? Hemendik alde egin eta 10 urtez zu ahazten saiatzen gastatu dut eta!
JONE
Jon.
JON
Niri bota zidaten errua Jone.
JONE
Nora zoaz Jon?
JON
Etxera, buelta bat eman behar dut.
JONE
Jon geratu zaitez.
JON
Ez gaizki hartu Jone baina alde egin beharra daukat. Ez dakit gertatu zitzaigunari inoiz buelta emateko kapaz izango ote garen.
JONE
Jon.