Jon eta Jone II. Etxean (61)
Etxean dago bikotea eta hurrengo eguneko eginbeharrak dituzte hizpide. Kultur-etxe eta antzekoen ugaltzeaz ez dira, ordea, ados jarriko.
61 ETXEAN
JONE
Seriearen beste atal bat ikusiko dugu?
JON
Buf.. Nik bihar goiz esnatu beharra daukat eta, egia esan, hobe abiatzen banaiz
JONE
Ez zara geratuko lotan?
JON
Geratuko nintzateke, badakizu, baina goizeko bost t'erdietan jaiki behar dut Bilbora joateko.
JONE
Bilbora?
JON
Bai. Iragarki bat grabatu behar dugu.
JONE
Bilbon? Non?
JON
Ez dakit ezagutzen ez nuen kultur-etxe batean... Azkuna kultur-etxea edo horrelako zerbait.
JONE
Azkuna?
JON
Bai, Azkuna. Azkue edo halako zerbait.
JONE
Azkuna edo Azkue?
JON
Azkuna esango nuke.
JONE
Eta badakizu non dagoen?
JON
Ideiarik ez. Bilatuko dut bihar mugikorreko mapan, orain berandu da eta joan egin behar dut.
JONE
Orain arte Alhondiga izan dena da Azkuna.
JON
Zer?
JONE
Alhondigategia. Hori ezagutuko duzu ezta? Oraintxe begiratu dut sarean.
JON
Izenez bai, eta beno albiste hura oroitzen dut, haurrari bularra emateagatik bota egin zuten emakumearen kontu hura.
JONE
Ah bai? ba ni hortaz ez nintzen enteratu (jabetu).
JON
Bai, patetiko samarra, batetik Guerrilla Girls erakusketa antolatu eta bestetik bularra ematen ari zen emakume hura bota.
JONE
Bueno ba Alhondigari izena aldatu eta Bilboko alkate ohiaren omenez Azkuna jarri diote.
JON
Lehen alkateak parke batean jarritako plaka batekin konformatzen ziren baina beno.. klaro (jakina).. Bilbainada bat.
JONE
Beno alkate guztiek egiten dituzten bilbainadak... atera kontuak Odon, Maroto, Barcina, Izagirre...
JON
Aluzinantea da nola azken urteotan herri, auzo eta ia kale bakoitzak bere kultur-etxe edo kongresu gunea behar duen, beharra aipatzen da beti.
JONE
Beno berez ez dago gaizki, kultura sustatzeko bada.
JON
Klaro (jakina), baina beharrezkoak al dira kriston eraikin horiek? Hainbeste? Eta gastatzen duten dirutza gastatzea?
JONE
Kulturan dirua gastatzearen kontra orain?
JON
Kulturan? Eraikuntzan esan nahiko duzu eta funtzionarioetan. Eta mantenimendua (mantentzea) zer? Askotan gainera 4 katurentzako.
JONE
Pp-ko tertuliakidea dirudizu oraintxe.
JON
Nahi duzuna.
JONE
Eta zure teoriari jarraiki orduan gehiengoarentzat egin beharko lirateke gauzak
JON
Bueno, horri esaten diote demokrazia.
JONE
Beno, ba diru publikoa hartu eta futbol zelai erraldoiak egin ditzatela eta kito
JON
Hori ere ez da.
JONE
Bueno, horri esaten diote demokrazia ez?
JON
Alde egin beharra daukat.
JONE
Pikito
JONE
Beste bat.
JONE
Geratu zaitez, benetan, niri berdin zait esnatzea.
JON
Benetan diozu? Niri igual zait joatea.
JONE
Geratzea nahi dut, benetan.
JONE
Joder Jon...itzali behingoz despertadore (iratzargailu) puta hori...