Dokuteka
Jarduera fisikoa, denontzat mesedegarri
Luis Mari Zulaika EHUko irakasleak adierazi du kirola eta beste edozein jarduera fisikoa egitea guztiontzat (haur, gazte nahiz helduentzat) dela onuragarri. Halaber, jarduera batek osasuntsua izateko zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen argitu du.
ESATARIA. Luis Mari, "Gure haurren kirola, osasun iturri?" Galdera egin duzu, seinale, orduan, beti ez dela haurren kirola osasuntsu?
LUIS MARI. Bai, hori da. Guk pentsatzen dugu haurtzaroan jarduera fisikoa egiten dugunean ba lehentasuna eman behar diogula haur horiengan gure hiritarren, biharko hiritarren helduengan, nolabait bizi-estilo aktiboak sustatzea, denei zaletasuna, bueno, barneratzen laguntzea biharko egunean, aisialdian, bizi-estilo aktiboa izan dezaten eta denek jarduera fisikoa egin dezaten. Baina batzuetan gertatzen da ba momentuko emaitzari gehiegizko garrantzia ematen diogula eta pixka bat ahaztu egiten garela denek dutela eskubidea parte hartzeko, jolasteko, gozatzeko ba biharko egunean kirola eta jarduera fisikoa egiten jarraitu dezaten.
ESATARIA. Mezua, orduan, zuzen-zuzenean kasu honetan haur horien inguruan dabiltzan eta kirola egiten laguntzen dieten hezitzaile eta gurasoentzat izan beharko luke?
LUIS MARI. Bai hala da, e? Batetik ba, aipatu duzun bezala, monitore eta entrenatzaile horiek garbi izatea adin hauetan, testu inguru hauetan lan egiten dugunean, ezin dezakegula helduen kasuan, goi mailakoen kasuan, telebistak eta hainbeste erakusten digun, goi-errendimenduko parametro horiek ezin ditzakegula erabili, umeekin gabiltzanean beste helburu batzuk izan behar ditugula: guztientzako lan egin behar dugula, eta momentuz gozatu dezatela, ondo pasatu dezatela, biharko egunean jarraitu nahi izateko ba jarrera fisikoa egiten, kirola egiten eta abar.
Eta, zuk diozun bezala, beste kolektibo bat izango litzateke gurasoena, bueno argitu egin beharko zaie badagoela denbora goi mailara iristeko, lasaitasuna izan dezatela, ez dezatela presarik izan eta pentsa dezatela bueno goi mailan oso-oso gutxirentzako lekua dagoela eta ez obsesionatzeko ea bere semea horra iristen den; garrantzi gehiago izan beharko lukeela ondo pasa dezala lagun-giroan ibili dadila, biharko egunerako ba ohitura osasuntsu horiek eskuratu ditzala, eta badago denbora errendimenduari begira lan egiteko.
ESATARIA. Jarduera fisiko egokia esaten denean, zertaz ari gara? Haurren kasuan, e?
LUIS MARI. Osasun Mundu Erakundeak, gaztelerazko OMS dela horrek edo, aholkatzen du haurrek gutxienez egunero ordubeteko mugimendua edo jarduera fisikoa edo zerbait egin beharko luketela, osasunari begira. Parametro, bueno denbora horren barruan nolabait onar daiteke oinez desplazatzea edo txirrindulaz ikastetxera eta abar, jolas-garaian, patio-garaian edo mugikortasuna eskatzen duten, mugimendua eskatzen duten jolasetan parte-hartzea, eta abar. Ez bakarrik kirol instituzionalizatua, baina haurrek nolabait egunero ordubete desplazatzen, mugitzen beharko luketela eta abar. Orduan ba, esanda bezala, gure gizartean denok ikusten dugu gero eta sedentarioagoak garela, gero eta inaktiboagoak garela, haurrak barne, eta orduan ba bueno garrantzitsua da ba pixaka bat kontuan hartzea zenbat denbora pasatzen duten pantaila aurrean, hola Interneten, jolasetan eta. Nolabait beren eguneroko jardueretan ea moldatzen garen oinez gehiago ibili daitezen eta horrelako jolas aktiboetan; agian, garai bateko jolas tradizionalak sustatzen saiatzen gara ikastetxeetatik eta abar, ba nolabait sedentarismo honi ba aurre egite aldera.
ESATARIA. Mmm. Bueno, eta berdin helduen kasuan, ezta? Ze irudipena daukagu, Luis Mari, azkenaldi honetan jarduera fisikoa, ariketa fisikoa, kirola osasunarentzat ona ez, baizik beharrezkoa ere bihurtu dela ja, botika gisara.
LUIS MARI. Bai hala da, e? Zenbait kasutan esaten da ba hori, pastilla edo botika bat ematea baino onuragarriagoa izan daitekeela, zenbait pazienteren kasuan, ba nolabait beren ohiturak edo alda ditzatela. Eta, nolabait, ba egunerokotasunean ba batzuek esaten dute: “Eske nik ez daukat denborarik gimnasiora joateko edo kiroldegira joateko”. Orduan, ba, bueno, aholkatzen dira zenbait neurri denen esku daudela, ezta? Ba saiatu, ahal den neurrian, desplazamenduetan oinez ibiltzea gehiago sartzen, zenbait kasutan ba garraio publikoan parada edo bat lehenago jaisten, edo eskailerak oinez igotzen, edo horrelako neurri txikiak ba nolabait ba gastu kaloriko minimo bat behintzat gure bizitzetan sartzeko, ezta?
