detalle dokuteka-generico-fitxa

Badakigu zer den Nazioarteko Diru Funtsa (FMI)?

Ia egunero albisteren bat entzuten dugu Nazioarteko Diru Funtsaren inguruan. Egiten dituen ekonomiaren aurreikuspenek estatu askoren politika baldintzatzen dute. Baina zer da Nazioarteko Diru Funtsa eta zergatik du horrenbesteko eragina estatuetako ekonomietan?

Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetariak aspaldian kritika asko jasotzen ari den Nazioarteko Diru Funtsa zer den, nola sortu zen eta zein funtzionamendu duen esplikatuko digu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Egun on, Juanjo.
JUANJO SAN MIGUEL. Egun on, Igotz.
ESATARIA. Gaur Nazioarteko Diru Funtsa hartu behar dugu aipagai, makina bat aldiz aipatzen dugun erakundea hemen albistegian. Udaberriko batzarra egiten ari baita funtsa, ekonomiaren aurreikuspenak egin ditu, baina batez ere eginkizuna zailtasunak dituzten herrialdeei laguntzea izan da. Gogora dezagun zer den erakunde hau eta zein izan den bere historia, Juanjo.
JUANJO SAN MIGUEL. Diru Funtsa, askotan hainbeste kritika jasotzen du eta horrenbeste aldiz gaizki hitz egiten dugu berari buruz, nazioarteko erakunde bat da eta bere funtzionamendua nahiko demokratikoa dela esan genezake, nahiz eta, noski, hutsuneak eta izan. Nazioarteko Diru Funtsa Munduko Bigarren Gerra ondoren sortu zen eta bere helburua, bere helburu nagusia zen munduan … 1930eko hamarkadan izandako krisi larri horren antzekorik berriro gerta ez zedin, ezta? Eta horretarako, bueno, ba, bere helburuak edo sortu zenean jarri zituen helburu ziren, hartu-eman ekonomikoak neurri batean arautzea eta kontrolatzea, zailtasunak zituzten herrialdeei laguntza ematea, krisiak eta aurreikustea eta abar, ezta? Hori zen, horiek ziren bere … eginkizun nagusiak. Gaur egun, 188 herrialde dira funtseko kide baina esan beharra dago, urtetan zehar, batez ere munduko bigarren gerra ondoren sortu zen gerra hotza izan zen garai hartan, ba bere jokaera eta hartu zituen erabakiak askotan, ba bueno ba asko kritikatu dira, ezta? orduan, urte askotan Nazioarteko Diru Funtsari leporatu zaio alde batetik  kapitalismo basatiena edo …
ESATARIA. Basatia
JUANJO SAN MIGUEL. …. bultzatzea eta hor ba bueno, merkatuaren diktatura nolabait esateko onartzea, eta hortik aparte bueno ba askotan zuzenean diktadura asko eta onartzea eta diktadura askoren jokaera soziala eta ekonomikoa onartzea ba holako bi helbururekin, alde batetik beraien e nolabait esateko…, eskema ekonomikoak jarraitzen zituelako eta bestetik aurre egiten zietelako besteei, ezta? Etsaiei. Orduan, Nazioarteko Diru Funtsak … izan ditu hor urte asko nahiko ilunak edo, gero izan du beste fase bat gerra hotza amaitu eta gero, hor egon ziren krisi handi batzuk, Mexikokoa, Argentinakoa, Asiako krisiak eta abar, eta urte horietan ba beti leporatu zaio e murrizketak eta doitze-neurriak jarri dituela mahai gainean, ezta? Eta hor …
ESATARIA. Aipatu duzu kritika gogorrak jaso izan dituen erakundea da, batez ere Estatu Batuen tesiak eta programak ezarri izana leporatu zaio, kapitalismo basati hori, lehen aipatu duguna, baina badirudi azken urte hauetan eta gehienbat azken krisi honen ondorioz, jarreraz zertxo bait aldatu duela, ezta?
JUANJO SAN MIGUEL. Hala dirudi. Hor dago … Washingtongo hitzarmena deitu dena, ezta? Eta paktu hori edo hitzarmen hori erabili izan du Nazioarteko Diru Funtsak beti. Zeintzuk daude hor? Ba Nazioarteko diru Funtsa, Banku Mundiala eta Estatu Batuak, ezta? Beraiek neurri handi batean ezarri dituzte euren tesiak. Kontutan hartu behar dugu Nazioarteko Diru Funtsean ba 188 ordezkari daudela eta erabakiak eta bakoitzaren eragina eta indarra nolabait esateko, bere indar ekonomikoaren arabera dagoela, ezta?
ESATARIA. Ponderatuta dago.
JUANJO SAN MIGUEL. Hori da, herri aberatsenek  boto gehiago dute, esate baterako, 24 zuzendari daude, batzuek zuzenean eskubidea dute euren zuzendaria jartzeko, Estatu Batuak, edo Frantziak, edo …. eta beste batzuek, ba, herrialde taldeek egin behar dituzte, eta erabakiak hartzeko behar dira ehuneko hirurogeita hamar eta oso inportantea diren ehuneko laurogeita bost. Horrek esan nahi du Estatu Batuek boto ponderatu horretan ehuneko 17 dute, orduan berez eskubidea dute edo aukera dute beto eskubidea jartzeko, ezta? Horrek esan nahi du, ba, urte askotan Estatu Batuen interesen arabera jokatu duela Nazioarteko Diru Funtsak, ezta? Ezta? Eta bai, badirudi aldaketa batzuk gertatu direla, ezta? Christine Lagardek, gaur egungo zuzendaria, eta horrek azken hilabete hauetan eta aste honetan egiten ari diren batzar horren aurretik, ba esan du, ezta? …. estatuek parte hartze handiago bat izan behar dutela, inbertsio gehiago egon behar duela, orain arteko e neurrien kontrako e aholkuak eta eskariak dira.
 

detalle2

Docuteca

C1
22-04-2015

x61pRelaContWAR

16268031
00:04:18

x61pViewCountWAR

7584

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR