detalle dokuteka-generico-fitxa

Kamiseta bat lapurtzea delitua izango da aurrerantzean

Orain arte, lapurtutakoa 400 euro baino gutxiagokoa bazen, falta modura hartzen zen. Zigorrak gogortu dituzte, merkataritza sektoreak diru asko galtzen duelako lapurretak direla-eta.

Uste duguna baino gehiago lapurtzen omen da dendetan.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria.- Gona azpian gordeta edo poltsa barruan sartuta. Koloniak zein telebistak. Dendetan uste baino gehiago lapurtzen da.
Kaleko neska 1.- Aurpegirako makillajea eta horrela.
Kaleko neska 2.- H & M-n erraza da ez daukatelako alarmarik.
Esataria.- Gehienetan gazteak izaten dira, baina ez beti.
Batirtze Ispizua, Forum Sport-eko langilea.- Pasatu izan da ba lana daukaten pertsonak lapurretan harrapatzea…
Esataria.- Eta kontuak ateratzen hasita, denden fakturazioaren zati bat lapurretetan joaten da.
Batirtze Ispizua, Forum Sport-eko langilea.- Gure kasuan ehuneko bata edo ehuneko bat eta erdia.
Esataria.- Horren aurrean merkatariek dirutza inbertitzen dute segurtasun-neurrietan.
Segurtasun-kamerez gain, dendek gero eta neurri sofistikatuagoak dituzte lapurreta hauei aurre egiteko: alarma tradizionalak dituzte eta hau bezalako alarma elektrikoak ere bai.
Europa mailan denda-lapurreta gehien dituen bigarren herrialdea Espainiar estatua da. Horregatik, zigorrak ere gogortu egin dituzte. Orain arte 400 eurotik beherako lapurretak ez ziren delitutzat hartzen, aurrerantzean bai.
Jaime Elias abokatua.- Zigorra izan daiteke hilabete batetik hiru hilabeteko isuna, baina eragin inportanteena izan leike delitua denez, ja zigor aurrekariak edo antezedenteak egon daitezke pertsona horren aurka.
Esataria.- Beraz, hemendik aurrera lapurreta txikiena ere ez da dohainik aterako.
 

detalle2

Docuteca

B1
20-04-2015

x61pRelaContWAR

16267986
01:34

x61pViewCountWAR

5164

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR