detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Goizean goxo (50)

Elkarrekin esnatu dira Jon eta Jone. Goxo ekin diote egunari. Gosaria ere laranja-zuku naturala hartuta.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATAL 50 Goizean goxo
 

JON
    Munduko gauzarik onena da
JONE
    Bai, goizean
JON
    Edozein momentuan.
JONE
    Goizean bada hobe.
JON
    Eta eguzkia leihotik sartzen bada, ..”nitekuento” (zer esanik ez!)...

JONE
    Edozein goizetan, etorri hona, eman pikito
JON
    Pikito? Pikitoarekin batera txoritxo guztia emango dizut...
JON
    Benetan nahiago duzula goizetan?
JONE
    Bai.. baina horrek ez du esan nahi gauean ez zaidanik gustatzen
JON  
    Eta siesta garaian?
JONE
    Siesta garaia? Jajajjaja Niko izan nuenetik ez dut sekula zuk aipatzen duzun siesta horietako bat egin
JON
    Hori konpondu beharko dugu ba hauetako egunen batean
JONE
    Kafea?
JON
    Bale..
JONE
    Azukrerik ez dut, ez dugu erabiltzen.
JON:
    Ezta Nikok ere?
JONE
    Txikitatik eztia jatera ohitu genuen, azukrea txarra da osasunerako
JON:
    Buenooo ez nekien lore-jale horietakoa zinenik.
JONE:
    Buf... trankilegi nago orain zurekin eztabaidan hasteko, eztia nahi duzu edo ez?
JON:
    Ez mila esker. Nik, benetako gizonek bezalaxe, azukrerik gabe nahiago kafea.
JONE:
    Benetako gizona? Eta non sartu da bada, nik ez dut halakorik ikusten hemen
JON:
    Orain ordu erdi ez zenuen hori esaten...
JON:
    Eguna hasteko ez zait modu hoberik okurritzen.
JONE:
    Ia, niri ere gosaltzea da gehien gustatzen zaidana..
JON:
    Ez nintzen gosariaz ari.
JONE
    Ah ez?
JON:
    Ez, badakizu ezetz
JONE:
     Jajajajaja
JON:
    Hala ere aitortu behar dut ez nuela aspaldi laranja zuku naturalik edaten.
JONE:
    “Iatepega” Seguru nagia ematen dizulako ez duzula egiten
JON:
    Kla!
JONE:
    Ez hasi berriro txorrada horrekin!
JON:
    Lehenbailehen amaitu beharko dugu gosaria, garaiz iritsi nahi baduzu.
JONE:
    Bai, banoa, nahi baduzu kotxera jaitsi, ni berehala noa.
JON
    Eta zergatik gustatzen zaizu hainbeste goizetan?
JONE
    Ez dakit.. aldarte onean harrapatzen nauelako edo akaso erdi lo.
JON
    Ia, hori ulertzen dut. Baina bueno, erdi lo zaudenean askotan ez zara ongi jabetzen zertan ari zaren, niri esna egotea gustatzen zait.
JONE.
    Bai, ez dakit ez dut sekula pentsatu, ongi dago esna egotea, baina esna deskantsatuta ez?
JON
    Zer esan nahi duzu?
JONE
    Ba askotan gauean, nahiz eta esna egon nekatu antzera,  ez dakit, niri goizetan beti beste sentsazio bat uzten dit.
JON
    Horrela ikusita bai... goizetan, indarberrituta, luzeago joan daiteke.
JONE
    Zu gainera, goizetan. oraindik tente-tente esnatzen zara.
JON
    Jajajaj bai... pito pan sindromeak jota.
JONE:
    Jajajajaj

detalle2

Docuteca

B2 C1
30-03-2015

x61pRelaContWAR

16267582

x61pViewCountWAR

2829

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR