Dokuteka
Jon eta Jone II. Zinemako olagarroak (39)
Zinemara joan dira Jon eta Jone. Aspaldiko zinema-saioak dituzte gogoan, batez ere Jonek.
ATALA 39 Zinemako olagarroak
EFEKT ZINEMA ARETO BARRUAN PELIA IKUSTEN
JON:
Gaur pozik egongo zara ezta... bakoitza bere litxarreriekin
JONE:
Ba bai...
JON:
Gero igual gominolaren bat eskatuko dizut
JONE:
Ez dizut emango...
JON:
(Sagu xuhurra zarelako
JONE:
Sagua ni? Nik ordaindu ditut eta litxarreria guztiak!
JON:
Asko gustatzen zait Scarllet Johansson
JONE:
Bai, aktore ona da bai...
JON:
Bai hori ere bai
JONE:
“Yastamos”
JON:
Zer? Aizu gauzak diren moduan... oso guapa da... eta gorputz ederra du...
JONE:
Jooon!
JON:
Esadazu orain ez zinatekeela berarekin oheratuko...
JONE:
Baina zu zer...
JON:
Ea, norekin oheratuko zinateke lehenago Scarllet Johanssonekin edo Paquirrinekin?
JONE:
Paquirrin? Baina zu zertara dator guzti hau?
JON:
Nik argi daukat, nik uste besterik gabe edertasun kontua dela, edertasuna gauza nahiko objektiboa dela, nik adibidez nahiago nuke Brad Pittekin oheratu Belen Estebanekin baino.
JONE:
Belen Esteban? Paquirrin? Telebista ikusten pasatzen duzu egun osoa edo ze? Utzidazu pelikula bakean ikusten “pesau”...
JON:
Badakit ez zaizula pelikula ikusi ondoren ezer komentatzea gustatzen... baina isilarazi aurretik esango dut gustatu zaidala.
JONE:
Ez zait zure moduko “listilloak” aguantatzea gustatzen, baina pelikula komentatzea ez zait inporta.
JON:
Ikuslearen egunean gainera prezioz ondo ateratzen da.
JONE:
Ba niretzat, eta jendeak esaten duenaren kontra, zinema ez zait garestia iruditzen.
JON:
Egia esan ez, bi orduz iluntasunean, pelikula bat ikusten eta babesean egoteagatik 7 euro. Ez da garestia, gogoan duzu zenbat ordu sartu genituen guk zineman?
JONE:
Bai, zineman sartuta bai, baina zuk behintzat pelikularik ez zenuen ikusten pulpo (olagarro)!
JON:
Bai klaro.. zuri ez zitzaizun gustatzen..
JONE:
Bueno baina garaiak aldatu dira, gaztetxoek ia ez dute zinemaren beharrik horretarako
JON:
Ia, baina ez da beharra bakarrik, emozioa ere bada..
JONE:
Ia ia emozioa.
JON:
Ez zaitez orain moja papera egiten hasi, askotan zu zinen eta hasierako anuntzioak amaitu aurretik ia eskua sartzen hasten zena.
JONE:
Jon!
JON:
Gorritu egin behar dezu?
JONE:
Ni ez naiz gorritzen...
JON:
Eta jertsea edo kazadora gainetik botatzen genuenean disimulatzeko?
JONE:
Bueno Jon...ia bale
JON:
Nahi duzu etxera laguntzea?
JONE:
Berandu egingo zaizu.
JON:
Berdin dio, bihar ez daukat goiz jaiki beharrik.
JONE:
Zer utzi al diozu goizean goiz entzuten zenuen Ander eta Ane irrati-nobela hori entzuteari?
JON:
Sarean zintzilikatzen dute..
JONE:
Eta zelan doa?
JON:
Ongi...Ane zure modukoa da, moja plantak egiten ditu baina gero.
JONE:
Baina ez al daukazu beste gauzarik buruan?
JON:
Nahi duzu edo ez etxeko portalera laguntzea?
JONE:
Baiiiii
