Krisiak gogor jo du liburu-dendetan

Krisiaren eragina nabarmena da, baita liburu-dendetan ere: 12 itxi dituzte Bilbon.

Lierni Agirrezabala kazetaria Deustu auzoan izan da, liburu-denda bateko langile batekin eta bezeroekin hitz egiten. EiTB1eko Euskal Herria Zuzenean saioko erreportajea.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Xabier Euzkitze.- Krisiaren eragina nabarmena izan da denean, baita liburu-dendetan ere. Bizkaian, azken bost urteetan, 10 liburu-dendatatik batek itxi behar izan ditu ateak. Bilbon, esate baterako, Kirikiño eta Lauaxeta denda asko ezagunek.
Lierni Agirrezabala Deustuko liburu-dendara hurbildu da eta herritarrei ere euren ohiturei buruz galdetu die.
Leire Agirrezabala.- Ageda, zuk zenbat urte daramatzazu hemen, liburu-dendan?
Ageda, liburu-dendako langilea.- Bederatzi urte.
Leire Agirrezabala.- Ikusten dudanez, era guztietako liburuak saltzen dituzu, ezta?
A.- Bai, era guztietako liburuak. Salmentak jaitsi dira, orduan, aurten sartu gara hizkuntza-liburuekin, pixka bat mugimendu gehiago edukitzeko.
Leire Agirrezabala.- Kalte gehien zerk egin dizuela uste duzu?
A.- Liburu elektronikoa ere bai nabaritzen da, baina gehienbat krisia. Jendea ere bai ba joaten da liburutegietara… nabaritzen dugu era bai bigarren eskuko liburuak asko mugitzen direla.
Leire Agirrezabala.- Zuek badituzue bigarren eskuko liburuak?
A.- Bai.
Leire Agirrezabala.- Noski, merkeagoak dira?
A.- Klaro. Bi euro, euro bat…
Leire Agirrezabala.- Liburuak irakurtzeko eta erosteko ohiturarik bai?
Kaleko gizona 1.- Bai, bai. Normalean erosten ditut, ba, ez dakit, bigarren eskuko dendetan edo bigarren eskuko liburuak edo…
Kaleko gizona 2.- Normalean Fnac-en edo denda handietan.
Kaleko emakumea 1.- Saiatzen naiz ahalik eta denda txikienetan edo auzokoetan erosten.
Leire Agirrezabala.- Zergatik?
Kaleko emakumea 1.- Ba iruditzen zaidalako ba auzo-bizitza bertan dagoela, ez? denda txikietan edo komertzio txikietan, orduan, saiatzen naiz ba handiak ebitatzen.
Kaleko gizona 3.- Prezioa, azkenean, berdina izan ahal da. Baina igual saltokietan, handietan, ba deskontu gehiago egiten dituzte.
Leire Agirrezabala.- Eta e-book-erako liburuak? Ez dakit, e? ordainduta jaisten dituzun ala jaisten dituzun ordaindu gabe…edo…
Kaleko gizona 1.- Ez, gutxi jaitsi ditut eta jaitsitako horiek ordaindu gabekoak.
Kaleko gizona 2.- Ordainduta.
Leire Agirrezabala.- Ordainduta?
Kaleko gizona 2.- Yes…bai.
Leire Agirrezabala.- Ordainduta esan duzu, ez dakit egia den edo. Bai…
Kaleko gizona 2.- Batzuk ordainduta, baina beste batzuk ez.
Leire Agirrezabala.- A! Orain aldatu duzu pixka bat.
Kaleko gizona 2.- Bai, bai.
A.- Liburu-denda txikiak normalean familia-negozioak dira eta nik uste dut familia-negozioak ere bai bultzatu behar direla. Uste dut liburu-denda bat kultura dela eta kultura bultzatu behar dugula.
Xabier Euzkitze.- Bai horixe! Ea bada, liburu-dendak ere pixkanaka-pixkanaka suspertzen diren! Gainerako guzti hau suspertzeak ere lagunduko dio, inolako zalantzarik gabe.

 

B1
10-03-2015
16266986
02:17
6854