detalle dokuteka-generico-fitxa

Ahuntzaren urtea horoskopo txinatarrean

Ahuntzaren urtea da 2015 eta hasi, otsailaren 19an hasi da. Hori dela-eta, Euskadi Irratiko Txinako korrespontsala elkarrizketatu dute, eta hango berezitasunen berri ematen du audio honetan.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Bueno, hor aipatu dugu nola, zera, urte berri txinatarra otsailaren 19an hasiko den eta gaur da egun hori, gaur da urte berri txinatarra. Hasi dute txinatarrek urte berria eta familia baten alboan pasa du gaua Vanesa Sanchezek, EITBren Txinako berri emaileak….
VANESA SANCHEZ. Ez da zeinua bakarrik aukeratzen, osea ez da zeinua bakarrik aukeratu behar.
ESATARIA. Bai.
VANESA SANCHEZ. Baizik eta gero zeinuari elementu bat gehitu behar zaio, eta, hain zuzen ere, aurtengoa da zera, egurrezko ahuntzaren urtea.
ESATARIA. Egurrezko ahuntzaren urtea, e? Hola, horrela zehatz esanda. Eta zer ezaugarri izango ditu urte honek? Zer dio txinatarren horoskopoak?
VANESA SANCHEZ. Superstizioak maite dituztenek ba oso ezaugarri txarrak ezartzen dizkiete ahuntzei.
ESATARIA. Hara!
VANESA SANCHEZ. Eta, bai, bai, bai, ze iruditzen zaie ba ahuntzek ez daukatela odolik zainetan, ez? Ba zera, pertsonalitate gutxiko pertsonak direla, eta zera, zorte gutxiko pertsonak direla ere. Eta hori dela eta… Bueno, ni orain dela oso gutxi etorri naiz , ez?
ESATARIA. Bai.
VANESA SANCHEZ. Baina, ba hemengo ja laguna den… zera, kazetari batekin berbetan…
ESATARIA. Mmm.
VANESA SANCHEZ. Kazetari hau egon zen ginekologo batekin eta esan zion baietz, ba osea, paziente pila bat dauzkala, ba seme-alabak ahuntzaren urtean ez dituztenak eduki nahi. Ba hau dela eta, iruditzen zaielako, ba zera, ahuntzaren zeinupean jaiotakoek…
ESATARIA. Bai.
VANESA SANCHEZ. Ba zorte txarra edukiko dutela, eta horrexegatik ba seme-alabak beste urte batean edukitzeko asmoa daukatela.
ESATARIA. Kar-kar.
VANESA SANCHEZ. Eta badirudi ba ahuntzaren urteetan ba, osea , hau hamabi urtetan behin gertatzen da, zera ahuntza izaten da ahuntzaren urtea, ez?
ESATARIA. Nola ospatzen dute urte berriaren etorrera, Vanesa?
VANESA SANCHEZ. Ba oso era ezberdinean, egia esan, baina, bueno, badauzkate hola gure antzerako gauzak, ez? Janari pila batzuk jaten, baina nik uste dut zera, txinatar guztiek jaki bat baldin badaukate zera, etxe guztietan, jaki bat topatzen bada berdina hori da “jiaozi“ deitzen dena, hau da ravioli txinatarrak, ba hau jaten dute, e … zera ravioli hauek jaten dituzte, egosiak dira eta jaten dituzte justu gaueko hamabietan, ba Urteberriko telebista-gala ikusten dutenean, ez?
ESATARIA. Mmm.
VANESA SANCHEZ. Jiaozi izen hau, izen honek esan nahi du ‘trantsizioa’ eta, hain zuzen ere, ba zera, urte bat eta bestearen arteko trantsizioaren momentuan jaten dituzte.
ESATARIA. Begira!
VANESA SANCHEZ. Oso ezberdinak dira, ez? Baina zer antzekotasun topatu dut ba gure gauzekin? Ba sorpresa bezala sartzen dituztela, ez dakit ba jiaozi talde batean, ba jiaozi bakar batean, adibidez, sartzen dute txanpon bat. Eta orduan, ba jiaozia jaten zaudenean, derrepente txanpona tokatzen bazaizu, ba horrek esan nahi du …
ESATARIA. A!
VANESA SANCHEZ. Osea gure roskoietan…
ESATARIA. Bai, Erregeetako opilarekin bezala, ezta?
VANESA SANCHEZ. Bueno, igual, horrek ez du esan nahi tokatzen bazaizu txanpona, ba hurrengo urteko jiaoziak zuk ordaindu behar dituzula baina, bueno, ba zorte ona edukiko duzula, ez? Eta horrelako joko pila bat badauzkate. Ba zorte onaren edo txarraren jokoak.

detalle2

Docuteca

B1
26-02-2015

x61pRelaContWAR

16266661
00:03:08

x61pViewCountWAR

6048

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR