detalle dokuteka-generico-fitxa

1617an idatzitako lapurtera klasikoko lehen liburua topatu dute

Euskal Herriko Unibertsitateko Aziti Bihia elkarteak Danimarkako Errege Bibliotekan topatu du 1617an idatzitako lapurtera klasikoko lehen liburua.

Esteve Materra frantziskotar euskaldun berriaren  "Doctrina Christiana" liburuaren gaineko tesia prestatzen ari zirela aurkitu zuten ezustean aipatu alearen erreferentzia ikasleek.

EHUko Letren Fakultatean doktoretza tesia prestatzen ari diren hainbat hizkuntzalari eta filologo gaztek eratu zuten Aziti Bihia elkartea, duela bi urte. Elkarteko kide Borja Ariztimuñok, Udane Atutxak, Dorota Krajewskak, Urtzi Reguerok, Ekaitz Santaziliak, Oxel Uribe-Etxebarriak eta Eneko Zuloagak osatzen dute proiektuan lanean diharduen taldea.

Berria egunkariko artikulu laburra.
 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Berriemailea.- Tesiek dokumentazio-lan handia dakarte. Bila eta bila, paper artean nahiz ordenagailuan Kristau Doktrina liburua aztertzea erabakita, haren bigarren edizioa begiztatzen hasi ziren zazpi filologo gazte, aski jakinda lehenengoa ameskeria zela.
Dorota Krajewska.- Jakin bagenekien lehenengo edizio hori inprimatu zela, baina ez zen alerik ezagutzen eta gure asmoa ez zen liburu honen bila ibiltzea. Txantxetan-edo esaten genuen, ba, aurkituko dugula.
Berriemailea.- Hilabetetako lanak orain ekarri du fruitua, ustekabean, informazio bila zebiltzala.
Dorota Krajewska.- Halako batean pentsatu dut Materre bilatzeaz… ez bilatzea, baizik eta Materra, zeren bigarren izenetan Axularrek eta beste gidari buruz hitz egiten dutenean deitzen diote aita Materra, bai?. Orduan, pues bueno, begiratuko dut ea idatzi zuen zeozer abizen honekin.
Berriemailea.- Hara non altxorra. Esteve Materra fraideak idatzitako euskal obra aitzindaria.
Borja Ariztimuño.- Da kristau ikasbide bat, dotrina bat edo katixima, deitzen zaiona. Azken batean, haurrek, lehendabiziko edizioa, fede katolikoa ikasteko.
Berriemailea.- Bibliografo baten eskuetan zen. Hura hil ostean galduta ibili da, bilatzailea Kopenhagen geratu den arte.
Ekaitz Santazilia.- Ikusi ditugu argazkiak, ez dugu fisikoki ikusi, nahiz eta hori ere interesgarria izango litzatekeen alderdi filologikotik: Liburua nola egina dagoen, nola enkoadernatuta. Argiaren kontra bakarrik ikusten diren paperaren markak aztertzeko.
Berriemailea.- Bi edizioak, lehenengoa eta bigarrena, alderatzeko lanean ari dira orain.
Ekaitz Santazilia.- Eta garrantzia hori, ez? jakitea lapurtera klasikoaren lehenbiziko obra horren, ez hainbeste edukia, gure kasuan, baizik eta hizkera eta hizkuntza zein den.
Berriemailea.- Pentsaezina egia bihurtuta, bat gutxiago euskal liburu galduen zerrendan.


 

detalle2

Docuteca

C1
24-02-2015

x61pRelaContWAR

16266593
01:51

x61pViewCountWAR

7297

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR