detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Ciao (13)

Jonek arazoak ditu bere senar ohiarekin.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

13. Ciao

JONE:
    Baina ezin didazu horrelako zerbait horrela bota...
OSCAR:
    Zer egitea nahi duzu? Ez da nire kontua izan.
JONE:
    “Iasta”.. berriro ere biktimarena egiten
OSCAR:
    Bueno Jone,... ez daukat beste aukerarik. Bai, badut.. Chile edo Colombia. Eta erabakita dago. Chile.
JONE:
    Baina ….
OSCAR:
    Bi hilabete barru noa eta joan aurretik gauza gehiegi ditut egiteko...
JONE:
    Hitz egingo dugu
OSCAR:
    Bale.. Ciao!
JON:
    Jone! Jone!
JONE:
    Ui.. Aupa Jon nolatan zu hemen?
JON:
    Zentrora (erdi aldera) etorri naiz enkargu (mandatu) batzuk egitera.. badakizu banku kontuak eta halakoak... lanera zoaz?
JONE:
    Bai
JON:
    Lagunduko dizut...
JONE:
    Ba horixe... bere enpresak urtebetez gutxienez Chilera bidaliko duela...
JON:
    Ez da toki txarra Chile... kostalde eder eta luzea du... olatu ederrak
JONE:
    Bai klaro, eta ni non uzten nau guzti honek? Jon, haur bat dut harekin ... eta bizitza haurraren inguruan antolatuta... eta orain dena pikutara!
JON:
    Zer nahi duzu nik esatea? Edozer gauza esanda ere berriro botako didazu,. ¨nabari da bai zuk ez daukazula haurrik¨...
JONE:
    Niko bere aitarekin joaten denean arnasa hartzen dut Jon... eta nire egunerokoa horrela antolatua dut eta orain guztia aldatu beharko dugu eta...
JON:
    Aldaketak batzuetan ez dira okerrerako izaten..
JONE:
    Ez hasi zure filosofia kontu horiekin!
JON:
    Lasaitu zaitez Jone,  eta ez moskeatu (haserretu) nirekin...Ea.. zure ex-a noiz da joatekoa?
JONE:
    Oskar izena du..
JON:
    Nik nahiago dut zure ex-a esatea... klub berekoak izango bagina bezala...
JONE:
    Bi hilabete barru doa ziurrenik, baina oraindik ez daki ziur.
JON:
    Baduzu denbora gauzak antolatzeko. Lasai hartu...gaurkoa behintzat...
JONE:
    Oskarrekin hitz egiten dudan bakoitzean gertatzen zait... ostia txarraz jartzeko kriston abilidadea dauka...eta gainera.. beno badu ohitura bat nerbioetatik jartzen nauena...
JON:
    Zuri ez zaizu asko kostatzen nerbioetatik jartzea...
JONE:
    Agur esateko... Ciao esaten du... eta gorroto dut hori..
JON:
    Baina ezagutu zenuenean ere esango zuen ba?
JONE:
     Keba.. bat-batean hasi zen.. jada ezkonduak geundenean... ez dakit zer pentsatzen duen... italianoa (italiarra) dela, edo italianoen (italiarren) glamourra pegatzen (eransten) zaiola Ciao esategatik...patetikoa da...
JON:
    Nirekin zeundenean ere egongo zen zerbait zure onetik ateratzen zintuena...
JONE:
    Zerbait? Gauza nahikotxo Jon...
JON:
    Aber aber.. ez ziren hainbeste izango...
JONE:
    Hanketako hatzetako azazkalak kentzen zenituenean adibidez... edo irratia piztuta lotan geratzen zinenean, edo etxe barruan porroak erretzen zenituenean,...
JON:
    Buah, baina horiek tontakeriak dira.... maniatiko hutsa zara...
JONE:
    Eta ni zer? Zerk molestatzen zintuen?
JON:
    Egia esan ez naiz akordatzen... badakizu ni halako gauzetarako ez naizela batere kiskillosoa (erretxina).

JONE:
    Dutxako desaguean (hustubidean) pilatzen ziren ileak eta beti zuk jasotzen zenituenak adibidez?
JON:
    Ez, bertatik kentzen nituen eta kito... ez nizun sekula ezer esan horregatik...
JONE:
    Eta ohera sartu eta oin izoztuekin ukitzen zintudanean?
JON:
    Ez.. ezta ere...
JON:
    Baina horiek txorakeriak dira...benetan molestatzen duten gauzez ari nintzen.. .
JONE:
    Ba... sintzeroa (egiati) izango naiz... molestatu (gogaitu)  ez baina azken aste hauetan despistatzen nauena,... askotan elkarrekin gaudenean ez dakit txantxetan edo benetan hitz egiten ari zaren...
JON:
    Ba... zer esatea nahi duzu Jone...
JONE:
    Ba ez dakit, baina denbora askoren ostean, eta gauzak geratu ziren moduan,... horrela bapatean.. zu eta biok ...
JON:
    Badakit ez dugula gure harremana zerotik hasten... bueno harremana esan dut baina adiskidetasuna edo... beno dena delako hau...
JONE:
    Ia... ez dakit... iritsi gara... bueno Jon... banoa barrura...
JON:
    Ez dakit nire tonua zein den, ez dut nahita egiten... baina esango dizut gaur ez dugula bapatean kasualitatez kalean topo egin...
JONE:
    Agur Jon
JON: 
    Ciaoo Jone...

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
26-01-2015

x61pRelaContWAR

16266057

x61pViewCountWAR

2449

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR