detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Korrika (09)

Jon haserretu egiten da korrika egiteari running deitzen diotelako.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jon eta Jone II. Running korrika (09)
JONE:
    Aurrera!
JON:
    Egun on Jone
JONE:
    Uy... Kaixo Jon.. Nolatan hemen?
JON:
    Iragarkirako mapari ateratako irudiak ekartzera etorri naiz. Akaso beste noizbait beharko dituzue eta
JONE:
    Ah ba eskerrik asko... baina internetez bidaltzearekin nahikoa zen.. ez zenuen etorri beharrik...
JON:
    Ia. Bueno, inguruan nenbilen eta bisita egitea pentsatu dut...
JONE:  
    Zuriñe ikustera etortzen zarela susmatzen hasia naiz...
JON:
    Igoal bai.. edo eraikina ikustera... (pausa) edo fotokopiak debalde ateratzera...
JONE:
    Ba nahi baduzu oposiziotara aurkeztu zaitez eta plaza ateraz gero egunero etortzeko aukera izango duzu...
JON:
    Uste dut atzo esan zenidala spinninga edo halakoren bat egiten duzula...
JONE:
    Bai eta korrika egitera eta aerobic-era ere joaten naiz.
JON:
    Beraz, zu ere bai?... gaur egun todokristo ateratzen da korrika egitera! Eta...denbora asko daramazu?
JONE:
    Egia esatea nahi baduzu.. esaktamente (zehazki) 4 urte. Eta data zehatza ere esango nizuke. Dibortziatu nintzen egunean hasi nintzen.
JON:
    Egun berean?
JONE:
    Bai. Egun hartan bertan kirol txartela ateratzera joan nintzen... Banatu aurreko urtean metatu nituen ostia txar guztiak izerditan botatzeko asmoarekin...
JON:
    Ba Spice Girl kirolari estilo berri hau ongi doakizu.
JONE:
    Txoni esateko modu bat da hori?
JON:
    Ez, ez... ongi ikusten zaitudala. Amerikanuek esaten duten moduan MILF bat zara.
JONE:
    Zer da MILF?
JON:  
    Bada... ez dakit ba nola esan... emakume heldu atraktiboa (erakargarria) edo halako zerbait..... Bada,  nik ere hasi beharko nuke zerbait egiten. Urteberriko nire zerrendan dago. Korrika egiten hasi...
JONE:
    Eta hasi al zara?
JON:
     Oraindik ez.. zapatila aproposak erosi behar ditut...
JONE:
    Aitzakia horrekin datorren urtera arte egongo zara ezer egin gabe...
JON:
    Eske ez dut ezer ulertzen... gauza bat modan jarri orduko... denak beee…ardiak bezala...
JONE:
    Ba niri ongi iruditzen zait. Hobe running-a bezalako gauzak modan jartzea beste batzuk baino
JON:
    Zu zeuk esan duzu.. running... joder,  orain korrika egiteari running esaten zaio! Ostia korrika esatea ez da ba hain zaila!
JONE:
    Baina ze inporta dio izenak?
JON:
    Ba badu garrantzia... joder.. korrika egitea korrika egitea da, ez running... Ez da surfa bezalakoa. Surfak ez dauka jatorrizko hitzik hemen,  eta beraz, ulertzekoa da surfa esatea...
JONE:    
Zuk surfa egiten duzu ezta?
JON:    
Bai..
JONE:    
Klaro (Jakina).. ulertzen dut orduan.. surfa bai... surfa guay da..running ez..
JON:
    Surfa edo eskia... ba bale... kanpotik ekarritakoak dira... landare eta animali espezie inbaditzaileak bezala..., baina joder running.. . hori oraingo gauza da... korrika egiteak glamourrik izango ez balu bezala... baina running-a bai klaro (jakina),... running-ak bai...
JONE:
    Hori ere, zapatilena bezala, kirola ez egiteko beste aitzakia dela iruditzen zait.
JON:
    Aitzakia.... nipadios (ezta pentsatu ere)... aizu..., zuk running asunto (kontu) hauek kontrolatzen dituzunez... lagunduko al didazu zapatilak erostera?

JONE:
    Dendan bertan nik baino hobeto aholkatuko dizute...
JON:
    Bueno, dagoeneko konturatuko zinen edozein aitzakiaren bila nabilela hona etortzeko... benga.
W-JONE: MILF zer den begiratu dut: Mother I´d Like to Fuck...
W-JON: Ez dizut zentzu txarrean esan...
W-JONE: Ez dut zentzu txarrean hartu.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
26-01-2015

x61pRelaContWAR

16265946

x61pViewCountWAR

2270

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR