Dokuteka
Zelan jartzen da farmako baten prezioa?
C hepatitisaren tratamendu berriaren prezio altua dela eta, GERTUTIK ezagutu dugu patenteen negozioa.
Botika sortu arteko prozesua luzea da, eta ikerketa eta inbertsio horiek prezioan batzen dira.
Berriemailea.- Asko hitz egin da C hepatitisaren tratamendu berriak duen kostuaz, 60.000 euro. Eta hortik tiraka, botiken prezioa nola ezartzen den jakin gura izan dugu. Osasun-patenteen negozioa ezagutu dugu GERTUTIK.
Urte askotako lana eta diru-inbertsioak behar dira botiken formula asmatu aurretik. Gastu horiek guztiak batzen dira prezioan eta gainera, jabeek nahi duten salneurria jar dezakete.
Juan del Arco.- Inbestigazio-kostuak ordaindu egin behar dira, zeren eta ez badugu ordaintze, ez da inbestigaziorik egongo. Beste asunto bat da, ba, hor abusuak ez direla egon behar eta hori da kontrolatu behar dena.
Berriemailea.- Garapen-bidean dauden herrialdeetan botikak luxua dira eta milaka lagun hiltzen dira ezin dituztelako erosi. Minbizia edota IHESa bezalako gaixotasunentzako derrigorrezko lizentzia delakoa dute. Gobernuak botika baten generikoa sortzen du eta trukean tasa bat ordaintzen dio asmatu duenari. Horrela lortu da, esaterako, 4.200 euroan saltzen zen minbiziaren kontrako botika batengatik, azkenean, 135 ordaintzea.
Asier Sanchez.- Anitua medikua patente bat errepasatzen ari da. 42 patente ditu indarrean.
Eduardo Anitua.- “Diru ikaragarria da, patentearen nazioarteko gestioa bakarrik 200.000 euro izaten da. Nik uste dut patente guztiak kopiatu dizkidatela, gure herrialdeak ez du ondo babesten negozio hau. Patenteak babestu behar dira, baina salmentarekin abusatu barik.
Asier Sanchez.- Medikamentu honen patentea dago jomugan, C hepatitisaren tratamendu hau 25.000 eta 100.000 euro artekoa da.
Enrique Oquiñena.- “Enpresa pribatua da eta nahi duena kobratu dezake. Instituzioak dira negoziatu behar dutenak.
Juan del Arco.- Herri aurreratuetan oso prezio altua dauka medikamentuak. Aber, alde batetik logikoa da medikamentu karu bat izatea ze izugarrizko gastuak egon dira hau inbestigatzeko, baina nik uste dut profesional gehienak edo askok behintzat uste dugu prezio altuegia dela.
Asier Sanchez.- Eztabaida dago sektorean. Batzuek uste dute prezioa egokia dela, ikerketa urte asko eta inbertsio handia dagoelako atzean. Beste batzuek, aldiz, uste dute gehiegikeria dela. Gainera, kontuan izan behar da sendagaia ez dela behin betikoa.
Azken egunotan desjabetze hitza ere erabili dute askok.
Enrique Oquiñena.- Hori ilegala da, patentea desjabetzea lapurtzea da.
Juan del Arco.- No hay que romper la baraja, ezta? Ba bueno ba, negoziatu egin behar da eta jakin behar da, bueno, zer, norarte ordaindu ahal dugu eta zer da logikoa ordaintzea edo ez ordaintzea eta ez esatea “Ba ez, ez dizugu ordaindu bat ere ez eta guretzat” Horrelakoak ezin dira egin gaur egun.
Asier Sanchez.- Garapen-bidean dauden herrialdeetan, Indian, esaterako, egoera are latzagoa da. Hori dela-eta, kasu larrietan nahitaezko lizentzia atera dezakete.
Carlos Ugarte.- Enpresaren eta herrialdearen artean akordiorik ez badago, patentearen kopia ateratzen dute eta zentzuzko prezioa jartzen dute. IHESaren kasuan, esaterako, tratamendua 10.000 dolar zen eta gaur egun, generikoei esker, 100 dolar besterik ez.
Asier Sanchez.- Gaur egun Indian C hepatitisaren tratamendua 600 euro kostatzen da.
