Dokuteka
Jon eta Jone II. Merkel (03)
Laneko lehen bilera honetan Jonek jakingo du bere bikote ohiari Merkel deitzen diotela lantegian. Zergatik ote?
Jon eta Jone II. Merkel (03)
JON:
Ez zara kexatuko gaur esandako orduan iritsi naiz.
JONE:
Bueno, 10 minutuko atzerapenarekin iristea ez da orduan iristea.
JON:
Zu lehen ez zinen hain Rottenmeyer...
JONE:
Rottenmeyer!... 12 urte inork halakorik esan gabe... Ba al dakizu nola deitzen didaten beheko bulegoko lankideek?... jajaja
JON:
Doberman?
JONE:
Ia ia... Merkel
JON:
Ez nau harritzen
RAF
JONE:
Uste dute, gainera, ez dakidala horrela deitzen nautenik,... eta tarteka, ni bertan nagoenean gizajoak Merkel gora eta Merkel behera aritzen dira... ezertaz jabetzen ez naizela pentsatuta...
JON:
Zure jarrera hori,.. efektibamente (benetan)... oso Merkel da...
JONE:
Zein jarrera?
JON:
Ba esan didazun guztia... Haiei adarra jotzen uztearena..., zu jakinaren gainean egotea... Horrela, pixka bat sorbalda gainetik begiratzearena...
JONE:
Ni lantokira lan egitera nator eta ez lagunak egitera.
JON:
Batak ez du bestea kentzen
JONE:
Ezetz... kontatuko nizuke ba...
JON:
Kontatu...
JONE:
Ez, lanera etorri gara
JON:
Konforme... Non dago ba eraikinetik atera ezin den mapa preziatu hori?
JONE:
Aizu esan nizun ez zela nire kontua. Mapa hori dokumentu historikoa omen da. Ondare historikoa omen da eta adituek esan dute ezin dela atera eraikinetik...
JON:
Hori goiz bateko lana besterik ez zen… eskaneatu eta kito...
JONE:
Baina ezin da eta kito.. gainera...zu argazkilaria zara ez? Ba.. iasta (kito)
JON:
Zu hemen izango zara mapari argazkia ateratzen diodan bitartean?
JONE:
Hori da nire lana... Zuk zurea ongi egin dezazun aseguratzea (ziurtatzea)...
JON:
Ondo egiten duzu. Ekoiztetxekoek langile okerrena bidali dizutelako...
JONE:
Ui! orduan praktiketan dagoen ¨gaztetxoa¨ zara ez?
JON:
Horrelako zerbait, bekario (bekadun) sexia... baina txorakeri hau egiteko kapaz naiz... beraz lasai Merkel anderea...
JON:
Jone, mugitu mesedez argi hori eskuinera.
JONE:
Horrela?
JON:
Hortxe...primeran....Zer?
JONE:
Ezer ez...
JON:
¨Behatz magikoari¨ begira zeunden.
JONE:
Keba! (baita zera ere!)
JON:
Lasai begiratu,.. ikusi... falange bakarra da falta zaidana... kameraren botoia sakatzeko distantzia motzagoa. Azkarragoa naiz orain...
JONE:
Uste nuen berriro jarri zizutela...
JON:
Zirujauak saiatu ziren, baina ez zion eutsi. Denbora gehiegi pasa omen zen josi zuten arte eta ebaketa ere ez zen garbiegia izan... behatz erdia tuneleko asfaltoan geratu zen urratuta...
JONE:
Ez dut istripuaz hitz egin nahi Jon.
JON:
Bale... baina zu hasi zara.
JONE:
Nik ez dut ezer esan... amaitu dugu?
JON: Bai.
JONE:
Lagunduko dizut ba atera. Aire freskoa behar dut eta..
JON:
Zorabiatu egin zara? Behatz magikoaren boterearen eragina da hori...
JON:
Aizu, egia da... jendeak hemen beldurra dizu...
JONE:
Ez da beldurra... errespetua da eta hala izan behar du. Hau ez da ikastola bat.
JON:
Nire lantokia ere ez da ikastola, baina lankide gehienak lagunak gara.
JONE:
Garai batean nik ere lagunak izan nituen lanean... baina ez zen ongi atera...
JON:
Zer ba?
JONE:
Lantokian ezagutu nuen nire senarra izango zena, gero nire semearen aita bihurtu zena eta egun nire ex-a dena... baina horretaz ere ez dut hitz egin nahi... eta gutxiago zurekin...
JON:
Bale (aski da)... gaur arratsaldean eta bihar muntatzen ibiliko gara... etzi geratuko gara?
JONE:
Ados. Agur Jon
JON: Auf wiedersehn!
