detalle dokuteka-generico-fitxa

Gure gezur txiki horiek

Konpromisoz esaten ditugun, edo konturatu gabe gure artean topiko bihurtu diren gezurrei buruz hitz egiten du Pagadi umoristak audio honetan. Esate baterako, azken tragoa, espuela, hartu behar dugula diogunean.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

PAGADI. Egun on. Gaur pixkat terapia egingo degu (dugu), grupoko terapia, taldeko terapia hemen eta, bueno, aztertuko ditugu gehien erabiltzen ditugun gezurrak.
ESATARIAK. Bale.
PAGADI. Bai? Beti esaten dugu “gezurra eta zikina”, hortxe ateratzeko, pausotik ateratzeko esaten den bezala. Has gaitezen gezurrak analizatzen pixka bat. Adibidez, ezagun batek haurra izan du, ama izan da edo aita izan da, eta umea ikusten dugunean kalean eta ez denean oso….
ESATARI MUTILA 1. A bai!
PAGADI. … oso goapoa, esaten zaion lehen gezurra izaten da: “Ai, ama, ze ume sinpatikoa”.
ESATARIA NESKA 1. A, potxoloa da!
PAGADI. Bai, potxoloa da. Esaten duzu: “Dios, itsusia da, ba, ume nazkagarri hori!”. Beste gezur bat, beste gezur bat da, bueno, hortxe kaña batzuk hartzen gaudenean, garagardo batzuk, eta datorren egunean zeozer daukagunean goizean egiteko, erabiltzen den gezurrik handiena da: “Beste bat, eta etxera”. Eta ez gara joaten sekula etxera.
ESATARIAK. Ja, ja, ja…
PAGADI. Ez, beti erortzen dira beste hiru. Sekula ‘azkena’ ez esan, azken-aurrekoa.
ESATARIA NESKA 2. Nik uste dut ‘espuela’ izaten dela hamarretik gora: 10, gero 9, gero 8…
ESATARIAK. Kar-kar!
PAGADI. Bikote batean, bikote batean, gauzak ondo ez dihoazenean, hau da, arazoak daudenean, beti gezur bat erabiltzen da, dena “denbora behar dut”. Gezurra, zuk amante bat daukazu, esan ezazu egia.
ESATARIAK. Egia.
PAGADI. Hor maroma edo maromo bat daukazu eta ez mina egin beharrean, pentsatzen duzu, ba, hortxe, denbora eskatzen duzu, ezta? Balonmanoko edo balonzestoko partidu batean bezala.
ESATARIA NESKA 1. Batzuetan, igual haserretuta bazagoz (bazaude) ere, “Zer zeozer pasatzen zaizu?”, “Ez, ezebez (ezer ez)”.
PAGADI. Eta badakizu hor dagoela kristoren trauma, kristoren…
ESATARIA NESKA 1. Haserre zagoz benetan.
PAGADI. Beste gezurrik handienetakoa. Aspaldi ikusi ez dugun pertsona bat kaletik aurkitu, momentu batean berarekin hizketan egon, eta hizketaldia bukatzen denean esaldi honekin: “Gehiagotan geratu behar dugu”.
ESATARIA 4. Ai, egia da!
PAGADI. Gezurra, ez duzu geratu nahi. Esan ezazu egia. Hori konpromisokoa izaten da. Zuk nahi baduzu norbaitekin geratu, telefonotik deitu eta gelditu egiten zara.
ESATARI NESKA 2. Begira, esaten duzun guztia egia da. Baina zer egin behar da hori ez egiteko, eske…
PAGADI. Ez, ez. Ni ari naiz izendatzen bakarrik. Ez dut soluziorik eman nahi.
ESATARI MUTILA 2. Beste bat tipikoa horretan da, horren oso antzekoa bidaia bat egiten duzunean; batez ere, bidaia bat egiten duzunean, ez dakit ba, Parisa, Madrila edo Bartzelonara egiten duzun bakoitzean. “jo, hain gertu dago, gehiagotan etorri behar dugu…
PAGADI. Horixe.
ESATARI MUTILA 2. … gehiagotan etorri behar dugu. Gero ez zara joaten.
PAGADI. Sekula ez. Eta gero, beste gauza bat, norbait parrandan ibili eta etxeko batek galdetzen dizunean hurrengo egunean aber zer ordutan etorri zaren, gezurra esaten da beti: “Atzo ordu biak aldera ailegatu nintzen”. Goizeko zortziak ere goizeko ordu biak aldean daude, bueno, sei orduko diferentziarekin, baina “atzo ordu bietan ailegatu nintzen” esaten da beti, ba horixe, gero interrrogatorioa etortzen da eta: “Goizeko ordu biak arte, zer egiten duzue?
ESATARI MUTILA 1. Bai, egia da.
PAGADI. “Eta zuk edaten al duzu?” eta holako gauzak. Eta lantokian norbaitekin gelditu bagara edo bilera bat badago edo lanera joan behar badugu, eta lanetik baten batek deitzen badigu ez zer ordutan ailegatuko garen, guk beti esaten dugun gezurra da “etxetik ateratzen ari naiz oraintxe bertan”.
ESATARIAK. Ai, egia da!
ESATARI MUTILA 2. “Aszentsorean harrapatzen nauzu”, eta oraindik galtzontziloak eskuan dauzkazu.
PAGADI. Jesus, hainbeste ere!

detalle2

Docuteca

C1
07-01-2015

x61pRelaContWAR

16265547
00:03:09

x61pViewCountWAR

6540

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR