detalle dokuteka-generico-fitxa

Barbie arabiarra

Albiste labur honek arabiarrek Barbie panpinaren ordezko berria asmatu dutela dio.

Panpina honen ezaugarriak arabiarrei hobeto egokitzen omen zaizkie.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

-Esataria 1: Begira, Arantxa, akordatzen zara atzo nola Estatu Batuetako panpina arrakastatsuaren berri eman nizun?

-Esataria 2: Gogoratuko ez naiz ba? Zuek ere akordatuko zarete, ezta?

-Besteak: Bai, bai,

-E1: Hori da, bueno ba gaur jostailuen atalari lotuta datorren beste albiste bat ere aurkitu dut, edo aurkitu dut.

-E2: Beste panpinaren bat, Barbie, Farbie, orain Karbie …

-E1: Ez, ez … entzun, entzun, hara...

-E2: Zer tokatzen da gaur?

-Besteak: Garbi, ja ja ja...

-E1: Euskal bertsioa ezta? Entzun, keba, Arabiarrak  gauza oso garrantzitsu batetaz konturatu dira. Beren lurraldean Barbie panpina ezagunak ikaragarrizko indarra duela, eta bertako neskatila gaztetxoek panpina honengatik beren buruak gutxiesten dituztela.

-E2: Ja, eta horrek erabat kezkatzen ditu agintariak, ezta?

-E1: Eta zer nola, gainera! Baina, hala ere, arazoari konponbidea aurkitu diote, e! Panpina arabiar bat sortzea edo egitea; hori da konponbidea. Jakin nahi zer itxura izango lukeen panpina honek, Arantxa eta besteok?

-Besteak: Bai, bai nolakoa izango da?

-E2: Bai! Zer izango da, beltzarana?

-E1: Bai. E … hori behintzat proposatu dute. Azal beltzaranekoa izan behar du panpinak. Begien koloreak beltza izan behar du, eta ilearenak beste hainbeste. Eta garrantzitsua da, baita ere, izen arabiarra izatea, eta ez edozein, e! lotura erlijiosorik gabeko izena eraman behar du panpinak. Proposamenak hiru hauek dira: Leila, Amira edo Ishrag.

-E2: Beno, ez albiste guztia kontatu, Garikoitz, bestela 12ak arte  jarraituko du honek Leyla, Amira, Ishrag edo dena delakoari buruz. Panpina berri bat, ... arabiarrek proposatua.

-E1: Hori da.

-E2: Eta ez da Barbie, eta ez da …

-E1: Ez da Garbi ere.

-E2: Ez da Garbi ere.

detalle2

Docuteca

B1
31-12-1997

x61pRelaContWAR

16263520
0:01:35

x61pViewCountWAR

5685

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR