detalle dokuteka-generico-fitxa

Lehenengo ikurrina

Ikurrinaren jatorriari buruzko artikulu laburra. Sabino Aranaren hitzak dakartza, sabineraz, ikurrinaren esanahia emateko. Horretaz gain, ikurrinaren inguruko iruzkinak egiten ditu.

JOXAN ELOSEGI

1894ko uztailaren 14an zabaldu eta erakutsi zen lehen aldikoz euskal ikurrina kalean, Bilboko «Euskeldun Batzokijaren», hau da, lehen batzokiaren balkoian. Luis eta Sabino Arana anaiek egin zuten Ikurrin Bizkattarraren diseinua, bi molde bereizirik: nagusia, ohiko bandera, euskal ikurrina, eta zerrenda-molde luzea, balkoietan alderik alde hedatzekoa, egun batzoki batzuetan eta jelkideen eskuko instituzio-etxeren batean baino erabiltzen ez dena.

Gauza asko esan da ikurrinaren jatorri, kolore eta irudiei buruz. Sabinoren esanak hainbatetan hitzez hitz gogorarazi dizkiguten batzuek, ordea, alboan utzi izan dituzte Sabinok berak ikurrinari buruz idatzitakoak, jakingarriak guztiak. Lehenengo ikurrina Ikurrin Bizkattarra izan zen, hau da bizkaitarren eta, bereziki, bizkattar Juan-Goikua eta Lagi-Zarra'ren zalien ikurrina. Gerokoan bihurtuko zen Euskadiko abertzale guztien bandera, aurrenik, euskal nazioaren ikurrina ondoren. Ahaleginak egin dituzte beste batzuek ikurrinaren koloreak eta gurutzeak nafar sinboloekin lotzen. Alferrik, ordea. Hona hemen Sabinoren hitzak:

«Euna da gorrija, gorri bixija; eta euneko ganian ezartzen dira gurutz bi: bata da Deun-Ander'ena ta berde edo orleya da; bigarrena, besteko ganian ezarri biardana, da Kisto'rena ta bere kolore edo margua da zurija. (...) Gurutz zurijak esan gura edo ikurtzen dau Erlixiñoe edo Gopatzaren lagijak; orleyak, Bizkaya'ren arraza edo abendea, ekandu onak, antziñako lagijak eta euzkerea: bijok, Bizkaya'ren kostituxiñoe edo laterkera zarra ta beste euzkeldun laterrijakin batza ikurtzen dabez. Gurutz Zurija da Jaun-Goikua. Gurutz orleya da Lagi-Zarra. Gurutz zurija da eskutu edo ikurdikua bera. Gurutz orleya da, bere ereagattik, lagatasuna, Deun-Ander'en egunan bizkattarrak irabazi españarren kaltezko gudaldi andi bat ebelako; eta bere kolore edo marguagattik, ikurdiko Aretxa. Ikurrin Bizkattarraren gorrijak, guenez, ikurtzen dau bizkattarrok euron odola Gurutz bijen aldez jarijoteko gertuta dagozala; eta gorri orixe da ikurdikua bera ta antziñeko ikurriñaren kolore edo margua».

Argi adierazi zituen Sabino Aranak ikurrinaren nondik norakoak. Bizkaitarrak, bere moduko bizkaitarrak, zeuzkan gogoan nagusiki, gainerako «euzkeldun laterrijak» guztiz ahantzi ez bazituen ere. «Bizkaitarren», XIX. eta XX. mendeen bitarteko lehen abertzale haien, bandera izan zen ondoren, eta Euskal Herriaren ikur nagusi bilakatu zen 1936an, Euzkadiren izena eta faxismoaren aurkako borroka bere baitara uztartu zituenean. Egun, inork ere ez ditu Sabinok ikurrina diseinatzerakoan gogoan hartu zituen oinarri ideologikoak beren horretan aintzat hartzen, baina euskaldunon gogoari itxura ematerakoan egiaz asmatu zuela nork uka dezake? Izen ederra asmatu zion euskal nazioaren banderarentzat, ikurrina, eta kolore bizi alaiez hornitu zuen euskaldunon etorkizunaren ikurra.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
13-07-2002

x61pRelaContWAR

16262745

x61pViewCountWAR

6073

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR