detalle dokuteka-generico-fitxa

Kabinei adio

Urte gutxiren buruan desagertuko ei dira gure hirietako telefono kabinak. Orain ez omen ditu telefono publikoak ia inork erabiltzen. Kabinak eraistera doaz apurka-apurka.

HARKAITZ CANO /

Urte gutxiren buruan desagertuko ei dira gure hirietako telefono kabinak. Izatez, gehienek aspaldi utzi zioten kabina izateari. Garai batean gotorleku txikiak ziren amoranteentzat, geziak jaurtitzeko dorretxo urbanoak, propagandaz kamuflatutako gelaskak, film frantsesetan aterkirik gabeko bikote gazte blaituek euripean korrika xerkatzen zituzten aterpe goxoak. Egoteko lekuak ere baziren lehen kabinak, ezkutalekuak; egon eta ezkutatzea zilegi zen garaiez ari naiz, jakina.

Gero zutabe bihurtu zituzten, bionboak biluztu eta super-heroien aldagela zirenak desagertarazi, karparik gabeko zirku bihurtu ziren, karrozeriarik gabeko auto, intimitatearen abolizioaren beste pauso bat izan zen: entzun zitzatela ilaran deitzeko zain zeudenek zure hitzak eta ikus zezatela zure aurpegi abaildua.

Orain ez omen ditu telefono publikoak ia inork erabiltzen. Kabinak eraistera doaz apurka-apurka, burdinazko uzta mingotsa biltzen duenak bezala. Telefono kabinetan antzaldatzen ziren super-heroien eta pelikula frantsesetan kabinak aterpetzat hartzen zituzten maitaleen garaiaz mintzatuko gara laster gure eskuko telefonoetatik, à la recherche du temps perdu.

detalle2

Docuteca

B2
16-06-2004

x61pRelaContWAR

  • Cano , Harkaitz
16262165

x61pViewCountWAR

3443

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR