detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Bidaia-agentzian

Kermanek bidaia bat egin nahi du eta bidaia-agentziara joan da zein eskaintza dauden ikustera.

Bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzen baditugu, ba-erantsiko diegu aurretik. Garraiobidea adierazteko, oro har, zerez kasua erabili ohi da euskaraz.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KERMAN: Hombre, bikote, zer moduz?
BIKOTEA: Kerman! Ondo eta zu?
KERMAN: Ondo, zuek ere oporretan zoazte?
BIKOTEA: Bai
KERMAN: Eta nora zoazte?
BIKOTEA: Bueno, kruzero bat hartu dugu...nahi duzu gurekin etorri?
KERMAN: Ez, ez, ez, nik beste plan bat daukat, beste plan bat...
BIKOTEA: O! Lastima, bueno... ondo pasa!
KERMAN: Berdin, ondo pasa
BIKOTEA. Beste bat arte
KERMAN: Beste bat arte, gero arte!
BIKOTEA: Bale, agur!


KERMAN: Kaixo!!! Kerman naiz... gogoratzen zara nirekin... txanda eskatzeko... Daukazu momentu bat hitz egiteko? Informazioaren bila nator oporretara joateko...
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bai, eta ideiaren bat badaukazu?
KERMAN: ez dakit, ez dakit... zuk zer uste duzu dela ona garai honetarako, neguan joateko?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Zenbat pertsona zarete, edo zenbat jende joateko...
KERMAN: Lagun bat eta biok izango gara. Bueno, laguna... adiskide bakarrik. Badaukazu bi asterako eskaintzarik?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: bai, bai, badaude eskaintzak. Ze fetxa dauzkazu, gutxi gorabehera?
KERMAN: Ba begira, martxoa... martxoaren 7tik 21era.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Eta ze gustatzen zaizu ikustea joaten zaren destino horietara? Adibidez, ez dakit mendia nahi duzun, zerbait kulturala, hiriren bat?
KERMAN: Beitu, nik argi daukat toki exotiko bat nahi dudala.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Eta hizkuntzarik edo kontrolatzen duzu?
KERMAN: Uf! Momentuz, euskararekin, nahikoa!

bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzen baditugu, ba- erantsiko diogu aurretik:

Badaukazu TARTETXO BAT NiREKIN HITZ EGITEKO?

Baztertzekoak izango dira, horrenbestez, «daukazu TARTETXO BAT NIREKIN HITZ EGITEKO?» erako galderak.

BIDAIA AGENTZIAKOAK: Zer iruditzen zaizu Mexiko, adibidez?
KERMAN: Mexiko... ba oso ondo, hori bai, bidaia izango da oso luzea, ez? Luzea... Euskal herritik zuzenean Mexikora, zaila, ez?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Madriletik ateratzen dira hegaldiak eta gutxi gora behera dira hamar ordu edo hamaika orduko hegaldiak.
KERMAN: Madriletik...
BIDAIA AGENTZIAKOAK: BAI.
KERMAN: A! orduan, hegazkinean... joango naiz.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bai, hala beharko du! Beste aukerarik ez daukazu!
KERMAN: Bueno, ba... Madrildik Mexikora hegazkinez, baina hemendik Madrilera nola joango naiz?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: ba, aukera asko dauzkazu. Daukazu, adibidez, autobusa, trena... eta azken aukera bezala, zure kotxean.
KERMAN: A! orduan, nire autoan, bai, bai, bai. Eta gero han, aireportutik urruti dago hotela?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ba, gehienbat izango dituzu ordubete-bi ordu...
KERMAN: Taxiz joango naiz?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ez, baina bidaian sartuta daukazu transladoa, e? irteerakoa eta sarrerakoa.
KERMAN: Baina, nik nahiago dut taxiz, ze nik bakarrik...
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Hori ja zure aukera da.
KERMAN: Eta hondartza? Urruti dago hoteletik?
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ez, ez, ez, bertan daukazu.
KERMAN: ba, orduan, oso ondo, banoa Mexikora, mila esker.
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bale ba!

GARRAIOBIDEA ADIERAZTEKO, ORO HAR, ZEREZ KASUA ERABILI OHI DA EUSKARAZ:
MEXIKORA HEGAZKINEZ JOANGO GARA.
HOTELERA TAXIZ JOANGO da KERMAN.

NOLANAHI ERE, GARRAIOBIDEA ZEHAZTEN DUGUNEAN, NON KASUA ERABILIKO DUGU:

KERMAN BERE AUTOAN JOANGO DA.
ZORTZIETAKO AUTOBUSEAN ETORRIKO GARA.


KERMAN: Ze ondo! Azkenean, Mexikora noa! Txapela buruan eta ibili munduan! Han hondartza eta eguzkia, berotasuna... eta neskatilak! Kar, kar, kar...

 

Gaur, Kermanekin besteak beste, ikasi dugu bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzean, aditzari ba- erantsi behar zaiola:
Badaukazu tartetxo bat nirekin hitz egiteko? honelaxe galdetuko genuke.
Eta bestetik, garraiobideak adierazteko orduan, oro har, zerez kasua erabiliko dugula ere ikasi dugu:
Kerman hegazkinez joango da Mexikora. Edo trenez, edo autobusez.
Baina kontuz, garraiobidea zehazten dugunean, orduan, non kasua erabili behar dugu:
Autoz etorriko gara baina Kermanen autoan
Edo
Autobusez joango gara
baina
Zortzietako autobusean

Argi geratu da bereizketa hori, ezta?

Beno, ba badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

 

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

A2
05-02-2010

x61pRelaContWAR

16260598

x61pViewCountWAR

9739

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR