Dokuteka
Nola egin gutxiago kontsumitzeko?
Kontsumoa gutxitzeko aukera ezin hobea izan daiteke produktu edo zerbitzuen trukea egitea. Eta gainera, dirua aurrezteko aukera ederra ematen du.
Laster Gabonak direla aprobetxatuz, Kutxa Ekoguneko Amaia Otazok opariak erosi beharrean trukea egitea proposatuko digu. Nola egin Gabonetan ez erosteko?
Amaiak hainbat proposamen interesgarri egin dizkigu opari “ez materialak” egin ditzagun. Hondakin gutxiago sortzeko sistema egokia da gainera, trukea egitea.
MANU ETXEZORTU.- Bueno, aste berezi batean sartuta gaude, ze pasa den larunbatetik, larunbata honetara, aste berezi bat ospatuko dugu: hondakinak murrizteko astea izango da. Bueno, hau guztia oso ondo lotzen da hondakinak murrizteko asmo hau, e bueno, badatozelako Gabonak eta kontsumitzeko gonbitea luzatzen digute, neurririk gabe kontsumitzeko gonbitea, eta orduan ondo lotzen da aste honetan, justu kontrako mezua zabaltzea, ezta? Amaia?
AMAIA OTAZO . Ba gaur faktorian kontrakoa esango dugu, ez? Nola egin Gabonetan ez erosteko. Nola egin hori bera, zirkulu honetan sartu gabe, ez?
MANU.- . Mmm.
AMAIA OTAZO . E, opari ez materialak izango litzateke ….
MANU ETXEZORTU.- . Bale.
AMAIA OTAZO . …. erabiltzen den hitza.
MANU ETXEZORTU.- Bueno, eman ditzagun ideia batzuk.
AMAIA OTAZO . Bai.
MANU ETXEZORTU.- Zer egin genezake?
AMAIA OTAZO . Azkenean, e …..
MANU ETXEZORTU.- Gutxiago gastatzeko eta gutxiago kontsumitzeko.
AMAIA OTAZO . …. jeneralean oparitu nahi dugunean zerbait nahi duguna da emozio bat transmititu, bai? Orduan, bilatu behar dugu hori nola egin, ez? Zergatik ez kendu zati materiala eta gelditu bakarrik mezuarekin. Ez?
MANU ETXEZORTU.- Oso ondo.
AMAIA.- Orduan, erdigunean garrantzitsuena da pertsona jarri behar dugula. Kasu honetan ez du balio edozer gauza erosi eta esatea: “eta hau zeini oparituko diot? “ Ez, alderantzizko prozesua da eta inbertitzen dugun denbora hori dendaz denda joaten inbertitu behar dugu pixka bat pentsatzen. Ez?
MANU ETXEZORTU.- Uhmm, bale.
AMAIA OTAZO.- Orduan, aukera desberdinak daude. Klasifikatuko ditut pixka bat zertan oinarritzen denaren arabera.
MANU ETXEZORTU.- Oso ondo. Oso ondo.
AMAIA.- Adibidez, izango lirateke batzuk denboran oinarritzen direnak, ez? Eskainiko genioke gure denbora besteak denbora librea lor dezan. Edo egin dezakegu gure denbora eskaini berarekin zerbait konpartitzeko.
MANU.- Ja.
AMAIA OTAZO.-. Adibidez, haurrak baldin baditu, oso errekurrentea (errepikaria) izaten da haurrak zaintzea, edo hor, oso tipikoa edo da masaje bat ematea edo zerbait, afaritxo bat prestatzea edo elkarrekin poteatzera joatea edo.. Eta beste bat hola orijinalagoa izan daiteke eta irekiagoa. Egitea kit bat, kit moduko bat, bost txarteltxorekin, eta txartel bakoitza izango litzateke fabore baten truke, ez? Gero izan daitezke baita ere irteera planak, ez? Leku berezi batera joatea, badakizuna esanahi bat daukala. Akonpainamendu hori edo plan hori izango litzateke oparietako bat.. Eta gero ya sartuko ginateke beste batzuetan direla materialistagoak, baina ez erostea bezain materialistak.
MANU ETXEZORTU.- Ajaa, bale.
AMAIA OTAZO.- Ez? Izango litzateke adibidez, eskuz norberak egiten duen zerbait oparitzea.
MANU ETXEZORTU.- Tarta bat adibidez. Edo bizkotxo bat, ezta?
AMIA OTAZO.- Tarta bat egitea. Hor azkenean badaude osagarri batzuk, badago erosketa bat, baino badago baita ere prozesuaren maitasun hori ez? Izan daiteke errezeta, edo bizkotxo hori, edo izan daiteke ba idatzizko eskutitz bat, edo kanta bat, edo azkenean kreatibitatean oinarrituak.
