detalle dokuteka-generico-fitxa

Aurki intsektuak jaki-iturri nagusi

Kilker eta matxinsaltoen kontsumoa oso egokia da gizakiontzat, proteina, bitamina eta mineral asko dituztelako.

 Adituek uste dute, gainera, munduak 35 urte barru 9 mila milioi biztanle dituenean intsektuak izango direla jaki-iturri nagusia. Honelaxe aipatu du Juanjo Sanmigelek kronika honetan.

 

 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Tailandiako hiriburuan, Bangkok-en egindako nazioarteko batzar honetan aztertu dute gaur egun nolakoa den jateko intsektuen ekoizpena eta zer egin daitekeen kontsumoa handitu dadin, batez ere mendebaldean. Horretarako lehendabiziko lana legea aldatu eta egokitzea izango da. Europar Batasuneko herrialde batzuetan,Belgikan, Herbeheretan eta Danimarkan legalizatu dute gizakion jaki gisa intsektuen salmenta. Tailandian, esate baterako, 20.000 lantegi daude kilkerrak hazteko. Kilkerrak frijituta jaten dituzte, poltsetan salduta. Irina ere egiten dute, eta baita espagetien antzeko pasta ere. Zeta arrak ere frijituta saltzen dituzte, frijitutako pataten gisa. Horrelakoak ohikoak dira Tailandian, Kanbo(d)ian eta Laos-en besteak beste.

Arrak, txindurriak eta eskorpioiak ere jaki bihurtu dituzte herrialde hauetan. Danimarkako Noma jatetxean, zenbait urtetan munduko jatetxe onena izendatu duten jatetxe honetan, ardi-esnez eta txindurriz egindako pastaz postre bikaina egiten dute. Estatu Batuek urteak daramatzate esanez kilker eta matxinsaltoen kontsumoa oso egokia dela gizakiontzat, proteina, bitamina eta mineral asko dituztelako. Adituek uste dute, gainera, munduak 35 urte barru 9 mila milioi biztanle dituenean intsektuak izango direla jaki-iturri nagusia. Datozen urteetako erronka omen da merkeago ekoiztu eta mendebaldera zabaltzea kontsumoa.           

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
03-11-2016

x61pRelaContWAR

16244246

x61pViewCountWAR

3024

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR