Dokuteka
Xabier Paya, Donostia 2016
Bideo honetan, Donostia 2016 programazio kulturalaren zuzendariak urte berezi horren orainaz eta geroaz aritu da.
1. Zer da Kultura Hiriburua izatea?
Berez, kultur hiriburuen proiektua da Europan, kulturari dagokionez, dagoen proiektu bakarrenetako bat. Duela 31 urte, Melina Mercouri izeneko Greziako ministroak eta aktorea ere bazenak, proposatu zuen, ulertu zuen, europar sentitu behar bagenuen denok, europar identitatea sustatu beharra bazegoen, ba zerbait beharrezkoa zela, programaren bat, proiekturen bat. Gainera, Europaren identitate-ezaugarrietako bat izango denean aniztasuna. Eta hala sortu zen proiektu bat. 2006tik 2009ra bitartean ebazpen horrek esaten du urtean bi kultur hiriburu izango direla; bat mendebaldeko herrialde batean, bat ekialdeko herrialde batean. Eta hiri horrek edo herri horrek, aukera izango duela urtebetez, Europako kultur hiriburu izateko. Eta horrek esan nahi duela, Europako kulturaren irizpide asko jarraitu behar dituela, Europako hango eta hemengo artistekin lan egin, Europako hainbat lekutan lan egin… Ez da bakarrik hirira jendea erakartzeko kontu bat… Baina benetan Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak ere adierazi dutena da nahi dutela Europako hiriburutza bat izatea, kultur programa hautatua garatzen duen hiri bat, Europako kultura eredua edo sustatzen duena, identitate horren inguruan gogoeta egiten duena, eta eredu hori oso partehartzailea dena, oso nazioartekoa, Europara zabaldua, eta batez ere ez bakarrik urte batean gertatzen dena, baizik eta egindako ahalegin hori guztia nolabait gero mantentzen dena…
2. Zer ekarri dio hiriburu kultural izateak Donostiari?
Orduan, gaur egun kultura lau esparrutan identifikatu daiteke edo analizatu daiteke, eta da identitatea, transformazio soziala, hezkuntza eta ekonomia, esan dezagun. Lau horietan neurtu daiteke, ez? Identitateari dagokionez, ba Donostiaren identitatea izugarri nazioartekotu du, eta aldi berean, eta transformazio sozialera egiten dut salto, balio izan du ulertzeko nolabait bueno kulturak badu balio bat, patrimonio izan daiteke, ukigarria-ez ukigarria, baina gizartearekin oso lotua dagoela. Bigarren ekarpen bat transformazio sozialaren ildotik, hori zailena da neurtzeko, azken batean elkarbizitza nola hobetu den galdetzen baldin badidazu, ba ezin dizut esan “Ba begira, orain, istripu gutxiago daude edo jendeak gutxiago jotzen du elkar, zorionez, elkar bizitza hobera doa”. Hezkuntzari dagokionez, kultura ulertzeko beste esparru horretatik, adibidez, kultur eredua erabat aldatu dugu. Gure kasuetan, sustatu ditugun proiektuetan jendearen parte hartzea hasieratik eta bukaerara, hau da, proiektuen diseinuan, baina mediazioan adibidez. Gaur egun, kultura pentsatzen dugu dela ekitaldira joan, txalo jo eta alde egin. Bai baina eta prozesu hori? Nola sortu da obra hori eta zeren arabera? Eta sortzaileak herritarrekin daukan esperientzia hobetzen baldin badu horrek ez al du hobetuko emaitza ere? Eta ez al ditu fidelago egingo ikusleak eta horrek sortuko du jadanik dinamika bat eta kultur sormena ez da izango bakarrik ebento (ekimen) bat, baizik eta jadanik konstante bat izango da. Orduan hori guztia agerian jartzea edo hiriko parte ere egitea, eta ez dut esan nahi hirian lehenago egiten ez zenik, baina agian ez hain apustu handi bat eginda, ez? Eta azkenik, ekonomiari dagokionez, nolabait datu batzuk ematearren, Europako kultur hiriburu honek 48 milioi euroko aurrekontua du 2012tik 2018ra. Horrek esan nahi du, hiri honek eduki duen kultur inbertsioa sekula izan duen handienetako bat izan dela, bere ohiko programaziotik kanpora.
