Dokuteka
Slow mugimendua
Slow mugimendua zer den jakiteko, gure artean bizi den Tytti Thusberg moda-diseinatzaileari suomitarrari galdetu diogu.
Zer da Slow mugimendua?
TYTTI THUSBERG: Slow mugimendua niretzat ez da gauza berria, zeren ia txikitatik birziklatutako materialekin ibili nintzen, eta, bueno, gero mugimendu hori sortu zen, baina, beraz, ez da ezer (ez) berria, eta bueno, jarraitzailea naiz zeren naturalki gauza hori sortu zait nire ibilbidean, bai ikasketetan, bai nire bizitzeko moduan. Eta hori da.
Zergatik aukeratu duzu Slow mugimendua?
TYTTI THUSBERG: Ba bueno ja nire ikasketetan, orain dela 25 urte, birziklatutako materialak erabili nituen eta bueno… Esan nizun bezala, gero, mugimendu bat sortu zen. Lehen, zen mugimendu ekologista, eta gero Slow Fashion izena jarri zuten. Baina aipatzeko, nik 2004an egin nuen proiektu bat Slow Fashion izenarekin. Proiektu artistikoa zen, baina proiektu horren oinarriak ziren Slow Fashion-en oinarriak, eta ofizialki 2007an sortu zen Ingalaterran diseinu eskola batean. Baina bueno, ba hori ez kasualitatea zeren askotan gertatzen da munduko leku ezberdinetan. Jendea pentsatzen ari da gauza berdina eta bueno, horrelaxe mugimenduak sortzen dira.
Zein bilakaera izan du?
TYTTI THUSBERG: Azken bost urteetan igoera asko (handia) ikusi dut. Eta badaude plataforma ezberdinak, eta sare sozialetan, bereziki, asko mugitzen ari da. Eta bueno, geroz eta gehiago, eta ez bakarrik modan baizik eta beste arloetan.
Nola ikasi duzu euskara?
TYTTI THUSBERG: Ba bueno, orain duela hogei urte hona etorri nintzen, eta, bueno, banekien euskal kulturari buruz pixka bat, zeren nire osaba hemen bizi zen. Eta, bueno, ja hasieratik garbi neukan euskara ikasi nahi detelako (dudalako) zeren kulturaren zati handi-handia da; kulturaren oinarria da. Eta, bueno, hori da. Eta beste aldetik ni finlandiarra naiz, suomitarra, eta nire hizkuntza aurre-europarra da. Orduan, badakit zer da (den) hizkuntz txiki batekin bizitzea eta nolakoa da. Eta guri beti erakutsi ziguten gure hizkuntza da baloratzea (baloratzen) eta gure kultura ba hori, baloratzea (baloratzen).
Ba hasieran, euskaltegi batera joan nintzen baina bakarrik urte eta erdi. Oso gauza, ba ez dakit, oso oinarrizko gauzak ikasi nituen: “ireki-itxi, hartu-eman…”, horietako gauzak. Baina gero, nire kabuz ikasi dut, eta egia esateko oso gutxi ikasi dut. Ia-ia dena bakarrik entzuten eta irakurtzen edo jendearekin hitz egiten. Eta hori bai, garrantzitsua da pertsonekin hitz egitea.
