detalle dokuteka-generico-fitxa

Hemen ez dago wifirik

Azaroaren 8a Wifirik gabeko munduko eguna da. Euskadi Irratiko Hiri gorrian irratsaioan wifi-seinalea iristen ez den lekuei buruz aritu dira hizketan.

 

 

 

Gonbidatuen arabera, wifirik ez badago, gehiago hitz egiten dugu lagunekin.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria.- Zuek beti zaudete konektatuta, batez ere Uxoa eta Ane, eta jakingo duzue Europar Batasunak 2020rako toki publiko guztietan wifi sarea izatea proposatu duela. Wifia oso zabaldua dago gure hirietan eta telefono-seinalea zer esanik ez. Baina oraindik badaude seinalea heltzen ez diren tokiak, pixka bat isolatzeko balio diguten kale-kantoiak. Eta gaur horien zerrenda bat egin nahi dugu. Topatu dituzue zuen ingurua seinalerik iristen ez diren txokoak?
1. gonbidatua.- Bai.
Esataria.- Bai.
2. gonbidatua.- Iruñeko Alde Zahar osoa. Iruñeko Alde Zahar osoko tabernak eta komertzioak eta gainera, lagunekin-eta hizketan ibili naiz honen inguruan eta batek esan dit: “Esan, esan, e! mesedez, esan ze konplikatua den lagunekin geratzea, ba hori, en plan, lanetik berandu zoazenean edo…mesedez, mesedez, kanpoan egoteko, kanpoan egotea, bada, zigarro bat hartzen edo hizketan edo…mesedez, mesedez, kanpoan egoteko, ze bestela ez ditut harrapatuko, ez?”
Esataria.- Taberna-zuloetan baldin badaude, ez dago WhatsAppik eta ez dago ezer.
1. gonbidatua.- Ez dago WhatsAppik.
2. gonbidatua.- Aizu, baina, nire ustez, hori azkenean komun guztietan beti problema bat da eta normalean komunera eramaten dugu, en plan, telefonoa, nire ustez, vamos, zu zoazenean, hor, taberna batean bazaude eta eskapatzen zarenean, en plan, deitzeko, pues imajinatu, maitale bat badaukazu eta erabiltzen duzu, en plan. “Kaixo, polita, zelan zaude? Gogo asko ditut zu ikusteko” Komunean zagoz (zaude) eta ez da inoiz heltzen, beti geratzen da bidali gabe. Eta Artxandan, adibidez, pues bazoaz hor eguzkia ikustera edo hori, menditik, Bilbo, Bilboko beste perspektiba bat edukitzeko, ezin diozu inori kontatu ez dagoelako seinale onik eta mendi-puntan zagoz (zaude).
Esataria.- Ja.
2. gonbidatua.- Beraz, ez dakit zergatik(an)!
Esataria.- Beraz, Iruñeko Alde Zaharra esan duzue. Gero, zuk esan duzu Bilboko…
2. gonbidatua.- Alde Zaharreko komunetan, adibidez.
Esataria.- Alde Zaharreko komunak, edo bestela esan duzu, e...
2. gonbidatua.- Artxandako mendian, bai.
Esataria.- Artxandan.
2. gonbidatua.- Bai, bueno, bestalde ere, lagunekin-eta hizketan, bada, esaten genuen bada, zelako, bada hori, kaguen txotx, ez, esaten zuen, en plan de, non ibiliko dira, ez didate erantzuten, ez dakit zer… baina, bestalde, badauka kontrapartida, dela justu, bada hori, ez? non egon zaitezkeen gustura jendea telefonorik egoteke, ez? Bada, taberna baten barruan, ze koberturarik ez dagoenez, bada, kito! Bada, hizketan egiten dugu, ez?
Esataria.- Argitxu, zuk topatu duzu koberturarik ez dagoen tokirik?
Argitxu (Iparraldeko gonbidatua).- Bada, kostaldean, egia esan, enfin, gehienetan bada. Gero, barnekaldean, pfff, toki askotan ez, baina batzuetan, egia da, adibidez, Ziburun ezagutzen dut taberna bat, bon, sartzean bada, baina gero, sartzen bazira (bazara) tabernan, hor ez duzu eta da, aber, arazoa pixka bat lagunekin-eta topatzeko, baina lagun batzuek esan didate, justuki esan duzuena, taberna batzuetan idatzia zela sartzean nahitara “Hemen ez dago wifirik”. Beraz, hitz egin lagunekin. Eta iduriz (dirudienez), bat dagoela horrela, Donibane Lohizunen idatzita sartzean, bada, hitz egitea lagunekin, familiarekin, mutilarekin eta uztea, pixka bat, justuki, mugikorra, bada, tabernan hitz egiteko, irri egiteko eta…eta hara. Gero, ez dut ikusi idatzia, baina iduriz (dirudienez) badela, bai, bat horrela.
Esataria.- Bueno, batzuetan izan daiteke, ez? Gonbit oso atsegina, bada, hori, hemen ez dago, ezin da telefonorik erabili eta hori, bada, lagunekin egon.

detalle2

Docuteca

B2
11-10-2016

x61pRelaContWAR

16243740
03:22

x61pViewCountWAR

4567

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR