Dokuteka
Isil-isilik dago... Igo bolumena!
Telefonoa, klaxon hotsak, kaleko obretako zaratak, ... Presaka bizi gara, eta ez dugu astirik konturatzeko zarata horiek kutsadura akustikoa sortzen dutela.
Gehiegizko zaratak kalte handiak eragin ditzake gure osasunean. Edo horrela adierazten dute behintzat egindako azken ikerketek.
Elkarrizketa honetan Xabier Amuriza eta Karlos Cidek hausnarketa txiki bat egingo dute zarataz eta eta askotan hain beharrezkoa dugun isiltasun-premiaz.
Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu (01:35etik aurrera)
MANU ETXESORTU.- Heldu diezaiogun gaurko gaiari. Pentsatu dugu Xabierrekin eta Karlosekin Beharbada izango da gure teilatuari harriak botatzea, baino, ze irratian ari gara. Baina gaur isiltasunaz hitz egitea pentsatu dugu. Egunero bi ordu isilik egotea bihotzarentzat eta burmuinarentzat oso osasungarria dela esaten hasi dira adituak. Azken ikerketek, adibidez, erakutsi dute ba isilik egoteak neurona berriak sorrarazten dituela. Eta beraz baliagarri izan litekeela Alzheimerraren kontrako borrokan. Beno, galdera Xabier eta Karlosentzat eta gure entzuleentzat ere bai: ea isilik egoteko ohiturarik ba ote duten. Posible ote den isilik egotea, kontuan izanik soinu eta zaratez inguratuta gaudela. Kontua da gehiegizko zaratak gorreria ekar dezakeela, lo falta eta bihotzeko nahiz liseri (digestio)-aparatuko) arazoak. Gainera, neurologoek diotenez zarataz inguratuta bizi diren gazteek arazoak dituzte ikasteko eta ikasitakoa gogoan hartzeko. Elikadura biologikoa edo bigarren eskuko gauzak erostea bezala, isiltasuna ere modan jar liteke. Adibidez, New York-en ezartzen dituzte Xabier eta Karlos joera berriak gero mundu guztira zabaltzen direnak. Eta han bada taberna bat zera kartel edo afitxe berezi bat jarri duena atarian eta jartzen du kartel horrek: “debekatua dago oihu egitea, ondoan daukazunari leun hitz egiozu, xuxurlatuz bezala”. Akaso moda hori Xabier etorriko da hona ere. Ze hemen badaukagu pixka bat tabernetan altu hitz egiteko joera. Igual izango da musika ere altu jartzen dutelako tabernetan e, baina, ez ote dugun altuegi hitz egiten tabernetan guk hemen Xabier.
XABIER AMURIZA.- Altuegi bakarrik ez, hozka eta builaka eta arrantzaka ere bai, esango nuke. Eta ni aspaldi ari naiz esaten eta joaten naizen tabernara , beno holako kafetegi eta guztietan aplikatu ba nahi dut edo behintzat aldarrikatzen dut kontsigna bat: “hitzik egin ezin den tokiei boikota egin behar zaie”
MANU ETXESORTU.- Karlos, zer iruditzen zera e isiltasun-premia badauka gure gizarte honek?
KARLOS.- Bai, zoritxarrez gero eta isiltasun gutxiago dago gizartean. Ez dugu baloratzen behar den moduan edo beharko litzatekeen moduan. Eta niri gustatzen zait, gustatzen zait etxean bakarrik egotea, gustatzen zait batzuetan emaztea ez egotea, alaba ez egotea, neure buruarekin bakarrik egoteko. Eta bihotzerako ez dakit, burmuinerako ziur baietz. Ba, ondo datorkiola burmuinari isiltasunean egotea. Igual, pentsatzeko, edo batere ez pentsatzeko, buruan ezer ez edukitzeko. Eta bakoitzak bere buruarekin topo egiteko. Orduan bai nik estimu handian daukat isiltasuna, baina egia da gero tabernara joan. Ez da gauza bera dudarik gabe, Euskal Herriko taberna bat edo Belgikako taberna bat. Hara zoaz eta ematen du elizan zaudela ezta?
XABIER AMURIZA.- Nik diodana pixka bat zehaztu behar da. E pertsonok edo lagunok egiten dugun hitza edo buila edo zarata, ahotsarekin egiten duguna, jasan dezaket eta jasaten dut eta pixka bat e ba, Belgikako eliza-giroa ba ez zait gustatzen. Baina, musika.. normalean problema handia da musika jartzen dela ba hitz ezin egiteko moduan. Pertsonak egiten ditugun aupadak edo hitzak ba hori giroaren barruan sartzen ditut, beti ere, ba batzuetan jaietan eta ba jasan ezina bihurtzen da. Batez ere , ba erdi edanda eta horrela, baina beno. Hori jasaten dut, baina musika hain altu jartzea edo telebisioa (telebista) hain altu jartzea, hori ez.
